Hitzarmen honen xedea da baldintza eta irizpide orokorrak finkatzea: alde batetik, sinatzaileek ematen dituzten zerbitzu elektronikoen aprobetxamendu komuna egin dezaten; eta, bestetik, informazioa truka dezaten beraien artean.
Hitzarmen honek beste xede bat ere du: atxikitze-mekanismoa ezartzea, III. eranskina betez, hitzarmen hau sinatu duen Urnietako Udalak atxikitzeko administrazio elektronikoaren esparruko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko Estatuko Administrazio Orokorrarekin 2017ko martxoaren 24an sinatu den lankidetza-hitzarmenari, aplikagarriak diren alderdi guztietan. Aipatutako lankidetza-hitzarmen horrek Lehendakaritza Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko 2010eko urriaren 18an sinatu zuten lankidetza-hitzarmena ordezkatu du.
Urnietako Udala
Dokumentu-mota | Ematen duena | Sinatzen duena(k) | Sinadura data | Argitaratze-data |
---|---|---|---|---|
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza | --- | 2018/05/21 | --- | |
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza | --- | 2018/05/09 | --- | |
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza | Urnietako Udaleko alkatea Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua |
--- | 2018/06/01 |