Egoitza Elektronikoa - Euskadi.net

Euskadi.eus

Erabilerraztasuna euskadi.eus-en

Gure konpromisoa

Euskadi.eus-eko atariek edo webguneek ondorengo konpromisoa dute: edozein testuinguruan, nahiz eta arazo tekniko, fisiko, zentzumenezko edo intelektual izan, erabiltzaile guztiak edukietara sarbidea izatea. Konpromiso hori, orain arte erabilerraztasuna hobetzeko neurrietan eta Erabilerraztasun politika berrian oinarritzen da. Politika berri honen helburua da Euskadi.net sarearen barruan dauden web atariak W3C partzuergoaren WAI (Web Accessibility Initiative) delako ekimenak ezarritako Web Edukien erabilerraztasun jarraibideen 2.0 bertsiora (WCAG 2.0) egokitzea.

Hartutako neurriak

Oinarrizko teknologiak:
Edukia egituratzeko XHTML 1.0 eta HTML5 estandarra erabiltzen da eta diseinurako aldiz, CSS 2 eta CSS 3 estilo orriak.
Diseinua eta maketazioa:
Edukia eta aurkezpena banatu egiten dira, testuaren eta atzeko kolorearen arteko kontraste nahikoa da, eta neurri erlatiboen erabilpena (testuaren tamaina alda daiteke).
Testua ez den edukien ordezkakoak erabiltzen dira:
Irudietan ordezko-testua ezartzen da "Alt" delako propietatea erabilita. Dekorazio-irudiek "alt" propietatea hutsik izango dute.
Javascript gabeko nabegazioa:
Javascript-a desaktibatuta duten erabiltzaileei edukietara sartzeko ordezko nabigazioa eskeintzen zaie.

Euskadi.neteko Erabilerraztasun politika

Politika honen helburua euskadi.eus sarearen barruan dauden web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzea da (1 eta 2 lehentasunak, AA maila). Horretarako, ondorengo ekintzak burutuko dira:

  1. Erabilerraztasuna kudeatzeko ereduaren garapena
  2. Prestakuntza plana
  3. Zuzenketa plana
  4. Jarraipena (monitorizazioa)

Kontsultatu Web erabilerraztasun eta estandarren politika proiektuaren zehaztasunak eta jarraipena.

Zergatik WCAG 2.0?

Euskadi.eus-eko web atariak WCAG 2.0 jarraibideei egokitzeko erabakia aurreko jarraibideekin (WCAG 1.0) dituzten abantailetan oinarritzen da. Hauek dira abantailak:

  • Iraunkorragoak dira
  • Zehatzago aztertu daitezke
  • Erabiltzeko eta ulertzeko errazagoak dira
  • Teknologia aurreratuetan ere ezarri daitezke
  • Malguak eta egoera, teknologia eta erabilpen-teknikei egokitzen direnak

Zure parte hartzea garrantzitsua da

Edukietara sartzeko oztoporik baduzu, mesedez gurekin harremanetan jarri.

Laguntza nabigazioan

Nola handitu eta txikitu testuaren tamaina

Erabilitako testu-motek neurri erlatiboa dute, beraz erabiltzen ari zaren nabigatzailearen bitartez bere tamaina kontrola dezakezu.

Ondorengo taulak, erakusten digu testuaren tamaina nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola handitu eta txikitu testua ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
Nabigatzailea Menuko aukera
  1. Ikusi
  2. Zooma
  3. Gerturatu edo urrundu
  1. Ikusi
  2. Testu-tamaina
  3. Handiagoa edo txikiagoa
  1. Visualización
  2. Acercar o alejar
  1. Menú
  2. Página
  3. Escala
  4. Elegir el porcentaje

Nola desaktibatu diseinu bisuala

Edozein web orriaren diseinuak edo egiturak zure nabigazioa oztopatzen badu, diseinua desaktibatzeko aukera daukazu non edukia modu errazago eta egituratuago batean kontsultatu daiteken.

Ondorengo taulak, erakusten digu diseinu bisuala nola desaktibatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola desaktibatu diseinu bisuala ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
Nabigatzailea Menuko aukera
  1. Ikusi
  2. Orriaren estiloa
  3. Estilorik gabe
  1. Tresnak
  2. Internet aukerak
  3. Orokorra
  4. Erabilerraztasuna
  1. Edición
  2. Preferencias
  3. Avanzado (activar opción mostrar el menú desarrollo y cerrar ventana) 
  4. Desarrollo (del menú principal)
  5. Desactivar estilos
  1. Menú
  2. Página
  3. Estilo
  4. Modo de usuario

Nola aldatu koloreak

Edukia behar bezala hautemateko, testua zein irudiak eta atzeko kolorearen arteko kontrastea bermatzea dugu helburu. Hala ere, nahi izanez gero, zure nabigatzailearen kolorearen konfigurazioa alda dezakezu.

Ondorengo taulak, erakusten digu koloreak nola aldatzen den funtzionalitate hau baimentzen duten ohiko nabigatzaileetan:

Nola aldatu koloreak ohiko nabigatzaileetan (bertsio berrietan)
Nabigatzailea Menuko aukera
  1. Tresnak
  2. Aukerak
  3. Edukia
  4. Letra-tipo eta koloreak
  5. Koloreak
  1. Tresnak
  2. Internet aukerak
  3. Orokorra
  4. Koloreak
  1. Menú
  2. Página
  3. Estilo
  4. Modo de usuario o alto contraste

Edukiak beste formatutan

Orrialde batek beste fomatuetan sortutako edukiak erakutsi ditzake (dokumentuak, bideoak, animazioak, ...).

Behatokia

Euskal Administrazioak dituen hainbat atariren erabilerraztasunaren egokitzapen-maila aztertzen du Erabilerraztasun Behatokiak, WCAG 2.0-ren jarraibideak erabilita.

Behatokian erabilitako metodologia azterketa automatiko eta masibo batean oinarritzen da; eta, ondoren, erabilerraztasun- eta web-estandarretan adituak diren kontsultoreen emaitzen interpretazioan.

Metodologia WCAG 2.0 jarraibideen A bikoitza (AA) adostasun-mailaren arabera garatu da.

Azterketa aurrera eramateko CTIC Centro Tecnológico-ren TAW Observer tresna erabili da.

Erabilerraztasun-behatokiaren txostenak

Laburpen-datuak

  • Hautaketa eta analisia 2011. urteko abenduan egin da.
  • Guztira 13.970 dokumentu eta 51 webgune aztertu dira (horietatik, 39 webgune Euskadi.net sarean daude)
  • Webgune bakoitzaren lagin-tamaina 300 orrialdekoa da, gehienez, eta hautaketaren sakontasuna 10 mailakoa.

Emaitzak

Taula honek adierazten du webgune bakoitzak lortutako erabilerraztasun-maila (0tik 1era), balioaren arabera sailkatuta:

Erabilerraztasun-maila webgune bakoitzeko. 2009-2011
Postua Webgunea Aztertutako orrialdeak Balioa 2011 Balioa 2009
1 SPRI 300 0,92 0,62
2 Etxebide 239 0,90 0,43
3 Euskadi.net 300 0,88 0,59
4 Gardena 23 0,87 daturik ez
5 Open Data 300 0,86 daturik ez
6 Justizia eta Herri Administrazioa 300 0,86 0,53
7 Enplegua eta Gizarte Gaiak 300 0,86 0,58
8 Nekazaritza eta Arrantza 300 0,85 0,58
9 Osasuna 300 0,85 0,56
10 Lehendakari 300 0,85 0,56
11 Datuak Babesteko Euskal Bulegoa 300 0,85 0,60
12 Kultura 300 0,83 0,57
13 Hezkuntza 300 0,83 0,57
14 HABE 176 0,83 0,59
15 Ur Agentzia 300 0,82 0,57
16 Ingurumena eta Lurralde Plangintza 300 0,81 0,49
17 Herrizaingoa 300 0,81 0,57
18 Berdingune 129 0,81 0,54
19 IVAP 300 0,81 0,57
20 Eusko Jaurlaritza 300 0,81 0,58
21 Elankidetza 97 0,81 daturik ez
22 Osakidetza 300 0,81 0,55
23 Gazteaukera 300 0,81 0,52
24 Bakegune 220 0,80 daturik ez
25 Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioak 300 0,80 0,58
26 Lehendakaritza 300 0,80 0,58
27 Irekia 300 0,80 daturik ez
28 Kontratazio Publikoa 300 0,80 0,37
29 Ekonomia eta Ogasuna 300 0,77 0,55
30 Emakunde 300 0,77 0,52
31 >Euskara 300 0,77 0,57
32 Berrikuntza eta Informazio Gizarte 300 0,77 0,54
33 Euskotren 300 0,76 daturik ez
34 VISESA 300 0,76 daturik ez
35 Eustat 300 0,76 0,58
36 ETS 115 0,74 0,43
37 Izenpe 157 0,74 0,57
38 Sopelana 300 0,73 0,57
39 Euskalmet 300 0,73 0,56
40 EVE 300 0,72 0,53
41 Industria 300 0,72 0,54
42 Osalan 300 0,72 0,31
43 Turismoa 300 0,72 0,54
44 Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia 214 0,71 ez da daturik
45 Ihobe 300 0,68 0,27
46 Aholku Batzorde Juridikoa 300 0,65 ez da daturik
47 GeoEuskadi 300 0,64 0,46
48 Trafikoa 300 0,63 0,45
49 Itelazpi 300 0,56 0,66
50 Ikastea 300 0,53 ez da daturik
51 Lanbide.net 300 0,47 0,40

Ez da maila edo balio handiena (1 baliokoa) lortu duen webgunerik. SPRI webgunea izan da balio handiena lortu duena (0,92), Etxebide eta Euskadi.net jarraian kokatzen direlarik (0,90 eta 0,88 balioarekin). Beste muturrean, balio txikiena lortutakoak Lanbide.net eta Ikastea webguneak izan dira, 0,47eta 0,53 balioekin hurrenez hurren.

Batez bestekoa, desbideratze tipikoa eta balorazioaren ibilbidea
Batez bestekoa Desbideratze tipikoa Txikiena Handiena Tartea
0,77 0,09 0,47 0,92 0,45

Batez besteko erabilerraztasun-maila 0,77 da, 0,09 desbideratze tipikoa duena. Datu horiek adierazten dute atarien balorazio aldakortasun txikia dagoela, bai eta edukietara sartzeko muga gutxi dutela ere. Baieztapen horrek indartzen duen beste balioa 50eko pertzentila da, 0,80ko balioa duena. Horrek esan nahi du, webguneen erdiak balio hori edo handiagoa lortu dutela eta erabilerraztasun-mugak sahiesteko neurri eraginkorrak hartzen dituztela.

Webguneak balorazio bitarteka
0,6tik behera 0,6 eta 0,8 bitartean 0,8 edo gehiago
3 (6%) 20 (39%) 28 (55%)

Aztertutako 51 webgunetatik 3 soilik daude (%6) 0,6 balioren azpitik (erabilerraztasun arazoak sahiesteko neurri bakar batzuk hartu direla adierazten duen muga). Nahiz eta gainontzeko webguneetan erabilerraztasun-maila minimoa bermatzeko neurriak hartu direla ikusi, bada 20 webguneko talde bat (%39) 0,6 eta 0,8 tartean kokatzen dena eta ondorioz, hartutako neurriak gainbegiratu eta doitu behar izango dira. 28 webgune (%55), 0,8 edo balio handiagoa duen tarte maximo horretan kokatzen dira, eta, beraz, arazo zehatzak konpontzeko asmoarekin soilik gainbegiratu beharko lirateke.

Banakako txostenak 2011

Eusko Jaurlarizako sailak eta Gaikako atariak

Eusko Jaurlaritzaren beste erakundeak

Gorabeherak eta iradokizunak

Gure ardura informazioa ahalik eta jende gehienari zabaltzea da. Beraz, web orrialdetan nabigatzen duzun bitartean oztoporik izaten baduzu edo erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, euskadi.eus-eko kontsulta eta iradokizun postontzia erabiltzea gomendatzen dizugu.

Oharra: kontaktu inprimakia betetzean, arazoa edo gorabehera non aurkitu duzun adieraztea lagungarri izango zaigu (orrialdearen helbidea).

Mila esker zure laguntzagatik

Esteka interesgarriak

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
  • Kontratazio publikoa Euskadin
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
  • Zuzenean - Herritarei arreta emateko zerbitzua
Euskadi, auzolana