Egoitza Elektronikoa - Euskadi.net

Euskadi.eus

Elkarreragingarritasuna

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak), administrazio-prozeduraren eremuan, herritarrek datu eta dokumenturik ez aurkezteko duten eskubidea arautzen du, datu edo dokumentu horiek administrazio publikoen esku badaude jada edo haiek prestatuak baldin badira (53. artikulua).

Zein datu edo agiri trukatzen dira?

  • Administrazio publikoek eskatutakoak, prozeduran aplikatu beharreko araudian xedatutakoaren arabera.
  • Interesdunak agiri horiek kontsultatu edo biltzeko berariazko baimena eman badu, kontsultatzea edo ateratzea interesdunek baimendua delako presuntzioa egingo da, ez badu prozeduran berariazko kontrakotasuna adierazi edo aplikatzekoa den lege bereziak ez badu agintzen berariazko adostasuna adierazi beharra dagoela.
  • Ez da berariazko baimena behar, baldin eta:
    • Lege batek hala ezartzen badu.
    • Administrazio publikoek beren eskumenak betetzeko jaso edo egin dituzten datu pertsonalak badira eta horiek beste administrazio publiko batzuei jakinarazi bazaizkie, beren eskumenak bete ditzaten gai horien gainean.

Zein abantaila eskaintzen dizkie herritarrei?

  • Izapideak sinplifikatzen ditu: ez da eskariarekin batera agiririk erantsi behar.
  • Denbora eta dirua aurrezten dira: ez da beharrezkoa administrazio batetik ziurtagiriak eskuratu eta beste batera eramatea.

Zein abantaila eskaintzen dizkie administrazioei?

  • Kudeatutako eta bildutako paper-bolumena murrizten du.
  • Izapideak egiteko erraztasunak ematen ditu.
  • Datuen kalitatea areagotzen du, saihestu egiten batira faltsutzeak, irakurketa okerrak edo akatsak, organo eskudunak zuzenean egiaztatu edo kontsultatzen dituelako datuak.

Herritarrek datu eta dokumenturik ez aurkezteko duten eskubide hau betetzeko, sektore publikoko erakunde desberdinen artean datuak eta dokumentuak trukatzeko eredu bat jarri da martxan. Honako hitzarmen hauek hartu dira oinarritzat:

Elkarreragingarritasun zerbitzuen zerrenda
IZENA DATU-ITURRIA EGOERA
 1- Nortasun-datuak egiaztatzeko zerbitzua  
 
 Poliziaren Zuzendaritza Nagusia Abian dago
 2- Bizileku-datuak egiaztatzeko zerbitzua   Estatistika Institutu Nazionala  Abian dago
 3.1-Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatearen zerbitzua. Foru-aldundiek emana   Foru-aldundiak  Abian dago
 3.2-Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatearen zerbitzua Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak (AEAT) emana 
 
 Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Abian dago
3.3- Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatearen zerbitzua - Generikoa  (foru-aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia)    Foru-aldundiak eta Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia    Abian dago
 4-Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeak kontsultatzeko zerbitzua    Foru-aldundiak Abian dago
 5-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekiko (GSDO) betebeharrak egunean izatearen zerbitzua    Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra  Abian dago
 6-Errenta-mailari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzua  Foru-aldundiak  Oraindik garapen-fasean .Ez dauka abian jartzeko aurreikusitako datarik
 7-Egoitza fiskalari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzua  
 
 
 Foru-aldundiak
 Abian dago
 8-Nomina-ordaintzaileak kontsultatzeko zerbitzua     Foru-aldundiak  Abian dago
 9-Katastro-datuak kontsultatzeko zerbitzua    Katastro Zuzendaritza Nagusia  Abian dago
 10-Unibertsitateko Tituluak Kontsultatzeko Zerbitzua     Hezkuntza Ministerioa  Abian dago
 11-Unibertsitatekoak ez diren tituluak kontsultatzeko Zerbitzua  Hezkuntza Ministerioa  Abian dago
 12-Etxebide erregistroaren datuak kontsultatzeko Zerbitzua  Eusko Jaurlaritza  Abian dago
 13-Familia ugariaren tituluak kontsultatzeko Zerbitzua  Eusko Jaurlaritza  Abian dago
 14-Izatezko Bikote-Erregistroan inskribatuta egotearen Kontsulta  Eusko Jaurlaritza  Abian dago
 15-Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren Kontsulta (DBE)  Eusko Jaurlaritza  Abian dago
 16-Langabezi-Egoeraren Kontsulta  EEZP  Abian dago
 17- Gizarte-Zerbitzu Publikoen Kontsulta  GSIN  Abian dago
 18-Biztanle Erroldaren Kontsulta  Barakaldo, Basauri, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irungo Udalak  Abian dago
 19- Historiko Erroldaren Kontsulta  Barakaldo, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalak  Abian dago
 20- DBE-rako Bizikidetasun-Erroldaren Kontsulta  Barakaldo, Basauri, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalak  Abian dago
 21- Mendekotasun gradu eta mailaren kontsulta Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua  Abian dago
 22- Legezko egoitzari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzua Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioa  Abian dago
 23-Sexu-delituengatiko aurrekaririk ez izatearen kontsulta Delitugile Sexualeko Erregistro Zentrala (Justizia Ministerioa)  Abian dago
 24 - Gidariaren Datuak  kontsultatzeko zerbitzua  Trafikoko Zuzendaritza Nagusia  Abian dago
 25 - Ibilgailuaren Datuak kontsultatzeko zerbitzua Trafikoko Zuzendaritza Nagusia  Abian dago
 26.- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean data jakin batean alta kontsultatzeko zerbitzua  Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra  Abian dago
 27.- Erregistro Zibiletan datuak kontsultatzeko Zerbitzua  Justizia Ministerioa  Abian dago

Azken aldaketako data:

Izapide bilaketa

Nire kudeaketak

Hainbat gestio egin ahal izango duzu: espedienteak ikusi, jakinarazpenak jaso, ordainketak egin eta ziurtagiriak kontsultatu. Sinadura elektronikoa behar da. Informazio gehiago.

Sartu "Nire Kudeaketak"-en

Oharra: Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitartekoaren bidez.

Esteka interesgarriak

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
  • Kontratazio publikoa Euskadin
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
  • Zuzenean - Herritarei arreta emateko zerbitzua
Euskadi, auzolana