Egoitza Elektronikoa - Euskadi.net

Euskadi.eus

Zer da lokalizatzailea ?

Dokumentuak eskatzeko bidea gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten dokumentu elektroniko guztiek lokalizatzaile bat izango dute baldin eta dokumentu horiek hirugarren hartzaile batzuei aurkeztu behar bazaizkie. Horrela, erabiltzaileek egiaztatu ahal izango dute dokumentuak benetakoak eta baliozkoak direla.

Beraz, lokalizatzaileari esker, dokumentu elektronikoaren kopiaren osotasuna egiazta daiteke

Zertarako balio du lokalizatzaileak?

Funtzionalitate hori batez ere baliagarria da herritarrek dokumentu elektronikoak inprimatzen eta hirugarrenei aurkezten dizkietenean (herri-administrazioei, pertsona fisikoei, pertsona juridikoei eta abarrei); horrela, hirugarren horiek egiaztatu ahal dute aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla eta ez direla aldatu.

Dokumentuetan, non dago lokalizatzailea?

Lokalizatzailea dokumentuko lehenengo orrialdearen orri-oinean (QR kodea) edo orrialde guztien eskuin bazterrean (barra-kodea) egon daiteke:

Dokumentua QR-Kodearekin

Non egiazta dezaket lokalizatzailea daraman dokumentu bat benetakoa dela?

Dokumentu bat egiazkoa dela egiaztatu behar izanez gero, Dokumentua lokalizatzaile bidez egiaztatzea zerbitzura jo behar da, egoitza elektroniko honetan: http://euskadi.eus/lokalizatzailea

 Dokumentua lokalizatzaile bidez egiaztatu

Orduan, lokalizatzailea osatzen duten digitu alfanumerikoak eskatuko dizkizu aplikazioak

Imagen de introducción del localizador

 eta kode alfanumeriko bat, captcha izenekoa: irudian azaltzen da, eta eragotzi egiten du informatika-programak benetako erabiltzaileen lekua hartzen ahalegintzea.

Imagen de introducción del CAPTCHA

 Dokumentu elektroniko baliokidea itzuliko du zerbitzuak, dokumentu elektronikoen bisorean. Horrela, erabiltzaileak bere dokumentuarekin erka dezake.

 Dokumentuen bistaratzailea

Zein digitu alfanumeriko onartzen ditu lokalizatzaileak?

Lokalizatzailearen karaktere alfanumerikoak interpretatzerakoan nahasterik ez gertatzeko, murrizketa hauek ezarri dira:

Lokalizatzailea osa dezaketen karaktereak:

  • 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, A, B, C, D, E, F, H, J, K, M, N, P, Q, R, S, T, V, W, X, Y, Z

Lokalizatzailea osa EZIN dezaketen karaktereak:

  • o/O (zeroarekin nahastu daitezke)
  • i/I eta l/L (batarekin nahastu daitezke)
  • g/G (seiarekin edo/eta bederatziarekin nahastu daitezke)
  • u/U (v/V letrekin nahastu daitezke)
  • Ñ ere ez da azaltzen (arazorik ez sortzeko)

Lokalizatzaileak zein abantaila dauka QR kodearekin azaltzen denean?

QR kodeen irakurgailua dutenek automatikoki balidatu ahal izango dute dokumentua; horretarako, dokumentuaren lehenengo orrialdearen orri-oinean azaltzen den kodea irakurri, eta dagokion captcha kode alfanumerikoa sartu beharko dute.

Esteka interesgarriak

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
  • Kontratazio publikoa Euskadin
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
  • Zuzenean - Herritarei arreta emateko zerbitzua
Euskadi, auzolana