Eusko Jaurlaritza

Data eta ordu ofiziala

Erregistro Elektronikoan, eskabideak, idazkiak eta komunikazioak urteko egun guztietan aurkeztu ahal izango dira, eguneko hogeita lau orduetan.

Interesdunek bete beharreko epeei dagokienez, agiriren bat egun baliogabe horietakoren batean ekarriz gero, eta zenbatu beharreko epea egun baliodunetan jarria baldin badago, hurrengo lehen egun balioduneko lehen orduan ekarritakotzat joko da, non eta arauren batean ez duen berariaz jartzen egun baliogabeetan ere hartu behar dela. Halakoetan, sarrerako idazpenean, aurkezpeneko data eta ordu modura, benetan zein egun eta ordutan jaso den jarriko da, baina, ondorio juridikoetarako, sarrerako data eta ordu modura, hurrengo egun balioduneko zero orduak eta segundo bat agertuko da.

Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan egindako edozein izapide zein kudeaketa erregistratuko da data eta ordu ofizial hau erabiliz. Administrazioarekin edozein izapide egitean, data eta ordu ofiziala erreferentziala izango da epeak neurtzeko.

Hauxe da data eta ordu ofiziala:

2024/03/28

19 : 47 : 49

Egoitza elektronikoaren baliogabeko daten egutegia kontsulta dezakezu