Hezkuntza Saila

Gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak

2019-2020ko ikasturtea

Gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak. 2019-2020 ikasturtea. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek.

Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 2019-2020ko ikasturteko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetakoak zein itunduetakoak, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte: ikastetxea SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean egotea 2014-2015 ikasturtetik aurrera, eta 2018-2019ko ikasturtean eskola-materialerako beka-onuraduna izatea, unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolaratzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdian.

Deialdia (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA, 2019-09-25)

Eskabidea nola egin

  • Ziurtagiri digitalaren bidez (leiho berri batean irekitzen da) sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).
    Betetzeko epea: 2019ko irailaren 26tik urriaren 25era, biak barne.
    Modalitate honetan ez da eskabide-formularioa ikastetxean aurkeztu behar.
  • Sisteman erregistratuta (leiho berri batean irekitzen da), helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta: HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria) / NAN.
    Betetzeko epea: 2019ko irailaren 26tik urriaren 25era, biak barne.
    Ikastetxean aurkezteko epea (beharrezkoa): 2019ko urriaren 25era arte, egun hori barne, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.
  • Ikastetxean bertan, bide presentzialean: 2019ko irailaren 26tik urriaren 25era, biak barne, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.

Laguntza-dokumentua (leiho berri batean irekitzen da)

  • Ebazpena
    • Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: