Hezkuntza Saila

Eskola Adimentsua

Automatizazioak, robotikak eta adimen artifizialak aldaketa sakonak eragiten ari dira gure gizartean, gure ikasteko, lan egiteko eta harremanetan jartzeko modua birdefinituz. Testuinguru horretan, alfabetatze digitala aginduzko premia bihurtzen da, eta horrek trebetasun aurreratuak menderatzea eskatzen du. Funtsezkoa da hezkuntza-sistemak egoera berri horretara egokitzea, haien inplikazio etikoei, politikoei, sozialei eta ingurumenekoei buruzko gogoeta egitea, eta berrikuntzaren eta teknologia digitalaren erabilera egokia sustatzea.

Eskola Adimentsua programa kezka horretatik sortu da, eta orain arte garatutako beste ekimen batzuekin bat egiten du. Ekimen horiek Euskal Hezkuntza-Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Planaren barruan daude, eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan integratzearekin eta kultura zientifiko, teknologiko eta matematiko bat sustatzearekin lotuta daude.

Horren bidez, irakasleentzako prestakuntza- eta laguntza-prozesu bat egituratzeaz gain, programazio-softwarearen eta hezkuntza-robotikako hardwarearen beharrezko baliabideak emango zaizkie ikastetxeei.

2024-2025 ikasturtea

Irakasleentzako prestakuntza- eta laguntza

  • Behin-behineko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), zeinaren bidez izendatzen dira Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoak 2024-2025 ikasturtean Eskola Adimentsua programa garatzeko irakasle mentoreak izango dituztenak.
  • Behin betiko ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), zeinaren bidez izendatzen dira Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoak 2024-2025 ikasturtean Eskola Adimentsua programa garatzeko irakasle mentoreak izango dituztenak.

Equipamendua

  • Behin-behineko Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoei Eskola Adimentsua programa garatzeko, 2024-2025 ikasturtean, beharrezko baliabideez hornitzeko libramendua agintzen duena.

Itunpeko sareko ikastetxeei eta itunpeko ikastetxe pribatuekin estatuto harremanak dituzten elkarteei eta federazioei, “Eskola Adimentsua” programa garatzeko dirulaguntzak

2024-2025ko ikasturtea

  • Deialdia (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA, 2024-09-26)

    Eskatzeko epea: 2024ko irailaren 27tik urriaren 28ra, biak barne.