Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

OHIKO GALDERAK. Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, 14 urtetik beherako seme alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko (z lerroa)

Eskatzaileak - Eskakizunak eta baldintzak

Ordaindutako jarduera bat egiten duten gurasoek jaso ahal izango dituzte laguntzak (kontsultatu 2. galdera), baldin eta 14 urte bete arte alaba edo semea zaintzeko pertsona bat kontratatu badute.

  1. Laguntzaren eskatzaileak kontratatu behar du alabaren edo semearen zaintzailea (kontratuan agertu behar du), eta hark ordaindu behar ditu kuotak.
  2. EAEko edozein udalerritan bizitzea eta EAEn erroldatuta egotea laguntza eskatzen duenaren alabarekin edo semearekin diruz laguntzeko moduko jarduketan (zaintza partekatuaren kasuetan edo eskatzailea genero-indarkeriaren biktima bada, adingabea beste gurasoarekin erroldatuta egon daiteke).
  3. Eskabidea aurkezteko unean, eskatzaileak EAEn bizi eta bertan erroldatuta egon behar du.
  4. EAEn modu jarraituan erroldatuta egotea eskaera egin aurreko urtean edo 5 urtez jarraian azken 10 urteetan.
  5. Gurasoek ordaindutako jarduera bat egin behar dute, edo lanerako ezintasun iraunkor absolutua, erabatekoa edo baliaezintasun handia aitortua izan behar dute.
  6. Gurasoek lanaldi osoa izan behar dute (ikusi salbuespenak 3. galderan).
  7. Gurasoek ez dute egon behar jaiotzagatiko eta adingabea zaintzeagatiko kontratu-etenaldian Gizarte Segurantzaren araudiaren esparruan, ez eta guraso-baimen egoeran ere, ez eta aldi baterako lan-erregulazio baten eraginpean ere.
  8. Adingabearen zaintza izatea diruz lagundu daitekeen jardunak irauten duen bitartean.

Gurasoek lanaldi osoa izan behar dute, honako kasu hauetan izan ezik:

  • Guraso bakarreko familiak (ikusi 28. galdera).
  • Familia ugariak.
  • Mendetasun larria (II. gradua), mendetasun handia (III. maila) edo % 50etik gorako desgaitasuna duen kideren bat duten familia-unitateak.
  • Genero-indarkeriaren biktima den edo sexu-indarkeriaren biktima den kideren bat duten familia-unitateak.

Kasu horietan, gurasoetako bat % 50eko edo hortik beherako lanaldi-murrizketan egotea onartuko da, edo gutxienez % 50eko lanaldi partzialean kontratatuta egotea.

Gainera, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen adingaberen bat duten familia-unitateetan, gurasoetako batek % 99ra arteko murrizketa izatea baimenduko da.

Diruz lagundu daitezkeen egoerak

Eskaera egiten den egunera arte zaintzailea kontratatzeagatik Gizarte Segurantzan ordaindutako kuoten ehuneko bat ordainduko da.

Ez da diruz lagunduko pertsona bat baino gehiago aldi berean kontratatzea, ez eta eskatzailearen ezkontidea edo izatezko bikotekidea kontratatzea ere.

Diruz lagundu daitezkeen kuotak ez ordaintzeagatik edo berandu ordaintzeagatik sortutako gastuak ere ez dira diruz lagunduko.

Gainera, ez dira diruz lagunduko eskatzailea egoera hauetakoren batean dagoen aldiak:

  • Greba: greba-egoeran dauden egunak eskatutako 59 egunetara iristeko zenbatuko dira, baina ez dira diruz lagunduko.
  • Enplegua erregulatzeko espedientea (ERTE) edo kontratua etetea Malgutasunerako eta Enplegua Egonkortzeko RED Mekanismoaren bidez (informazio gehiago), lanaldi-murrizketaren modalitatean ez bada.
  • Soldatarik gabeko baimena, gurasoen baimena edo antzeko egoera.
  • Jaiotzagatiko edo adingabea zaintzeagatiko prestazioa jasotzea (aitatasun- edo amatasun-baja kobratuta).
  • Diziplinazko arrazoiengatik enplegua eta soldata etetea.

Hilabeteak 30 egunekoak direla ulertuko da beti. Arrazoi batengatik hilabete osoa ezin bada diruz lagundu, laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu beharreko egunen proportzioan kalkulatuko da.

Laguntza horiek ez dira bateragarriak edozein administrazio publikok helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin.

Gizarte Segurantzaren prestazioarekin bateragarriak izango dira minbizia edo beste gaixotasun larriren bat (CUME) duten seme-alabak zaintzeko eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dauden langileak.

Salbuespen gisa, laguntza horiek bateragarriak izan daitezke dekretu berean aurreikusitako gainerako laguntzekin (adingabeak edo mendetasuna duten edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duten langileentzako laguntzak), baldin eta adingabeak (bera zaintzeko persona bat kontratatzen dena) minbizia edo beste gaixotasun larriren bat badu eta gainerako baldintzak betetzen badira.

Zaintzailearen kontratuan titular gisa agertzen den pertsonak aurkeztu behar du eskaera: kontratatzaileak. Horregatik, bi gurasoetako batek bakarrik eska dezake laguntza familia-unitate berean.

Edozein harrera-mota lagundu ahal izango da diruz, aldi baterakoa barne, betiere gainerako baldintzak betetzen badira.

Laguntzaren eskabidedea. Egin beharreko urratsak: nola eta non

Hasteko, eskaera bat egin behar da, eta hasierakoa dela adierazi behar da. Gero, laguntza berriz eskatu behar da aldian-aldian, diruz lagundu beharreko egoera amaitu arte.

Eskabidearen barruan bi aukera daude: hasierakoa edo jarraipenekoa.

Hasierako eskabidearen laukitxoa markatu behar duzu, baldin eta:

  • laguntza eskatzen duen lehen aldia da.
  • seme edo alaba berri bat izan du.

1. Online:

Eskaera elektronikoki aurkez dezakezu esteka (leiho berri batean irekitzen da)honetatik: Horretarako, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da. Identifikazio elektronikorako baliabideei buruzko informazio gehiago esteka (leiho berri batean irekitzen da)honetan.

2. Aurrez aurre:

  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoak – ZUZENEAN  (leiho berri batean irekitzen da)

Bidali 2751 xede-unitatera.

  • Honako erakunde hauen erregistroetan:
    • Udalak – Toki Administrazioa osatzen duten erakundeak.
    • Autonomia-erkidegoetako administrazioek.
    • Estatuko Administrazio Orokorra.
    • Sektore publiko instituzionala.

Eskabidea eta beharrezko dokumentuak beteta eraman beharko ditu, eta kode hauek adierazi:

- Erregistro-erakundea: O 00043405 (lehen karakterea O letra larria da).

- Izapidetze-unitatea: A 16050216.

Eskabidea eta beharrezko dokumentuak beteta eraman beharko ditu, eta ORVE kode hauek adierazi:

- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa Saila: A 16050216.

- Erreferentzia: O 0045802.

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 (leiho berri batean irekitzen da) artikuluak zehazten dituen gainerako lekuetan.

Kontuan izan behar duzu hilabete bakoitzari dagozkion Gizarte Segurantzako kuotak hurrengo hilabetearen amaieran ordaintzen direla.

Adibidez, ekaineko kuota uztailaren 28tik 31ra bitartean ordainduko litzateke, gutxi gorabehera.

Espediente bakoitzean, eskaera egin aurreko 365 egunetan ordaindutako kuotengatik eska daiteke laguntza.

Adibidez, eskaera 2026/01/01ean egiten baduzu, espediente horretan 2025/01/01etik 2025/12/31ra arte ordaindutako kuota guztiak sar ditzakezu (eskaera egin baino egun bat lehenago).

Eskaera egiterakoan, garrantzitsua da bi premisa horiek kontuan hartzea, eskatutako epea ez baitator bat kuotak ordaintzen diren egunekin. Aurreko adibidearekin jarraituz:

Kuotak hurrengo hilean ordaintzen direnez, kasu honetan 2024/12/01etik (2025eko urtarrilaren amaieran ordaindutako kuota) 2025/11/30era bitarteko aldirako (2025eko abenduaren amaieran ordaindutako kuota) laguntza eska dezake.

Bai, eskabideak ordezkari bidez aurkeztu ahal izango dira. Dokumentu (leiho berri batean irekitzen da)hau behar bezala beteta eta bi aldeek sinatuta aurkeztu behar duzu (edo ordezkaritza ahalordetzeen erregistro elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da) inskribatu).

Eskaera egiteko unean, komunikazioak jasotzeko bidea aukera dezakezu:

Aldez aurretik abisu bat jaso ahal izango duzu e-mail edo SMS bidez, jakinarazpen berri bat kontsultatzeko zure karpetan sartu behar duzula jakinarazteko. Adi: ohar honek ez du adierazten jakinarazi beharreko informazioa, jakinarazpena bidali dela jakinarazteko abisua da, eta beti zure karpetaren bidez eskuratu ahal izango duzu, edo posta bidez jaso arte itxaron ahal izango duzu, aukera hori aukeratu baduzu.

Errekerimenduan, zer dokumentu aurkeztu behar dituzun adieraziko zaizu. "Nire karpeta" ren bidez egin dezakezu (identifikazio elektronikoaren bidez) edo zuzenean herritarren edozein bulegotan (ikusi 11. galdera).

Zuzentzeko epea igarota (10 egun baliodun jakinarazpenaren biharamunetik aurrera) ez badu eskatutako dokumentazioa aurkezten, eskura dagoen dokumentazioaren arabera ebatziko da espedientea. Eskatutako dokumentuak funtsezkoak badira, eskabidea atzera egindakotzat joko da.

Epeak- Noiz

Laguntzaren lehen eskabidea aurkez dezakezu kontratatutako pertsonak Gizarte Segurantzari 59 egun naturaleko kuotak ordaindu ondoren. Ez da beharrezkoa kuotok jarraitzea..

Aurretik laguntza hori eman badizute, gutxienez 4 hilabete itxaron beharko duzu emandako azken laguntza eskatu duzunetik. Ez da beharrezkoa 4 hilabete horiek itxarotea zaintzailearekiko lan-harremana amaitu bada.

Adibidez:

2026/03/01ean laguntza bat eskatu zenuen eta eman egin zitzaizun. 2026/07/02tik aurrera egin ahal izango duzu jarraipen-eskaera (4 hilabete igaro ondoren).

Kontuan izan behar da eskabide bakoitzak gutxienez 59 eguneko epea bete behar duela diruz lagundu daitekeen jarduketan, eszedentziaren edo murrizketaren azken aldia izan ezik. 

Kontuan izan, gehienez ere, eskabidea egin baino 365 egun lehenago ordain daitezkeen kuotak diruz lagun daitezkeela.

Beraz, diruz lagunduko den lehen kuota ordaindu eta 365 egun igaro baino lehen eskatu behar duzu laguntza.

Adibidez:

Lehen ordainketa 2025eko martxoaren 31n egin zenuen (2025eko otsaileko kuotari dagokiona). Beranduenez, 2026ko martxoaren 30ean eskatu beharko zenuke laguntza. Horrela, 2025eko otsailetik 2026ko urtarrilera bitarteko aldia diruz lagunduko litzaizuke. 2026ko apirilaren 4an aurkeztuz gero, 2025eko martxotik 2026ko otsailera bitarteko aldia baino ez litzaizuke diruz lagunduko. Hau da, lehen hilabeteko laguntza galduko zenuke, 2025eko otsailekoa.

Adibidea hobeto ulertzeko, kontsultatu 12. galdera.

Zure alabak edo semeak 14 urte betetzen dituen egunera arte jaso dezakezu laguntza.

Ordainketa ebazpena jakinarazi eta beranduenez 2 hilabeteko epean egingo da.

Familiaren egoera - Adibide zehatzak

Laguntza eskatzeko, adingabearen zaintza izan behar duzu. Banandua edo dibortziatua izateko, gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak epai judizial bidez berretsita egon behar dira (ez litzateke baliozkoa izango judizialki berretsi gabeko hitzarmen arautzaile bat). Horrek eragina izango du familia-errenta estandarizatuaren kalkuluan ere (kontsultatu 34. galdera).

Kontuan izan behar duzu seme-alabak gurasoetako batekin erroldatuta egon behar duela. Eskatzailearekin ez bada, adingabea erroldatuta dagoen bizilekuaren helbidea adierazi beharko da.

Bai, baldin eta zaintza eta jagoletza partekatuko ebazpen judizial baten bidez egiazta badezakezu eta laguntzaren gainerako baldintzak betetzen badituzu.

Zaintza eta jagoletza partekatua badago, bi gurasoek eska dezakete laguntza. Alabak edo semeak haietako batekin erroldatuta egon behar du. Beste gurasoarekin erroldatuta egonez gero, adingabea erroldatuta dagoen bizilekuaren helbidea adierazi beharko da.

Izapideak eta dokumentazioa

Espedientea behar bezala ebazteko behar diren datuak lortzen ez badira, edo aldez aurretik kontsultatzeko baimenik eman ez bada, eskatzaileari errekerimendu bat bidaliko zaio, beharrezko dokumentazioa aurkez dezan.

Kotizazio-datuen txostena (IDC) la egiten duzun enpresan eskatu behar duzu.

IDC formatu bertikaleko dokumentua da, eta ezin da bestela lortu. Ez nahastu Gizarte Segurantzaren egoitzako Idc/rl-nss dokumentu deskargagarriarekin (Informazioa lan-harremanaren arabera).

Diruz lagunduko diren hilabete guztien Gizarte Segurantzari autonomoa zaren aldetik egindako ordainagiriak aurkeztu behar dituzu.

Enpresaren ziurtagiri bat aurkeztu behar duzu, honako hauek egiaztatzen dituena: bazkidea zarela, kontratu mota – lanaldi osokoa edo partzialekoa- eta, halakorik balego, eszedentzian edo lanaldi-murrizketan egondako aldiak. Azken kasu horretan, murrizketa horren ehunekoa justifikatu beharko duzu.

Ziurtagiri horrek espediente bakoitzean diruz lagunduko den aldi osoa erakutsi beharko du.

Kontratatutako pertsonaren kotizazioa Gizarte Segurantzari ordaindu izanaren bankuko frogagiriek, besteak beste, aipatzen duten aldia eta kontratatutako pertsonaren izena jaso behar dituzte. Zehaztutako egiaztagiriak baino ez dira baliozkoak.

Eusko Jaurlaritzaren guraso bakarreko familien erroldan inskribatuta egonik. Laguntzen ondorioetarako, guraso bakarreko familiatzat hartuko dira soilik guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen Dekretuaren 3.1 artikuluan araututakoak. Hau da:

a) Pertsona batek eta haren seme-alabek osatutakoa, baldin eta Erregistro Zibilean bera bakarrik agertzen bada guraso gisa.

b) Pertsona batek osatutakoa, beste gurasoa hil denean, bien seme-alabekin.

c) Guraso batek eta haren seme-alabek osatutakoa, guraso-ahalaren titulartasuna edo erabilera esklusiboki esleituta duenean.

d) Pertsona harreragile iraunkor batek edo tutore batek, harreran hartutako edo tutoretzapean hartutako adingabeek eta aurretik harrera iraunkorreko edo tutoretzako egoeran egon diren eta etxebizitza berean bizitzen jarraitzen duten adinez nagusiek osatutakoa.

Guraso bakarreko familiatzat ez dira hartuko "guraso bakarreko egoeran" daudenak, horiek guraso bakarreko familien araubidea arautzen duen Dekretuaren 3.2 artikuluan araututa baitaude.

Diruz lagundu beharreko aldia guraso bakarreko izateari buruzko ziurtagiriaren data baino lehenagokoa bada, eskatzaileak egiaztatuko du zer egoeratan dagoen guraso bakartzat.

Kontuan izan EAEn ezkontzen bada edo izatezko bikote gisa inskribatzen bada, guraso bakarreko izaera galduko duela ondorio guztietarako.

Ogasunaren (edo dagokion aldundiaren) ziurtagiria aurkeztu beharko duzu, likidatutako azken zergaldiko errenta eta etekin guztiak adierazten dituena.

Laguntza bati uko egitea posible da ebatzi eta jakinarazi ondoren, inoiz ez lehenago. Espediente batean uko eginez gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da espediente horretan eskatutako aldian. Jada ezinezkoa izango litzateke laguntza berriro tarte beragatik eskatzea. Gainera, laguntzari uko egiteak dagokion espedientean kobratutako dirua itzultzea dakar.

Ukapena ebatzitako eta jakinarazitako espedienteetan bakarrik egin daiteke. Gerora laguntza jasotzeko eskubidea galtzea dakar, uko egin zaion aldiagatik. Gainera, aldi horretan kobratutako zenbatekoa itzuli behar da.

Atzera egitea, ordea, laguntza-eskaera ebatzi baino lehen aurkez daiteke. Prozedura honen bidez, eskatzaileak edozein arrazoirengatik aurkeztutako laguntza-eskaera bat geldiaraztea erabaki dezake. Ondoren, dirulaguntza aldi bererako eskatu ahal izango du berriro, betiere diruz laguntzeko moduko jarduera amaitu zenetik 365 egun baino gehiago igaro ez badira.

Zenbatekoak eta nola kalkulatu

Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, honako aldagai hauek hartzen dira kontuan:

  • Familia-errenta estandarizatua (FEE)
  • Gizarte Segurantzan sartutako kuotak
  • Diruz lagunduko diren egunen kopurua

Familia-errenta estandarizatua: esteka (leiho berri batean irekitzen da) honetan Familia Errenta Estandarizatua kalkula dezakezu.

Hiru laguntza-tarte daude errentari dagokionez:

  • 1. tartea: 20.000 €edo gutxiagoko FEEa.
  • 2. tartea: 20.000 €-tik gorako eta 50.000 €-tik beherako FEEak.
  • 3. tartea: 50.000 eurotik gorako FEEa.

FEE tartearen arabera, Gizarte Segurantzari ordaindutako kuotaren ehuneko bat emango da diruz.

  • FEEren 1. tartea: kuotaren % 100
  • FEEren 2. tartea: kuotaren % 75
  • FEEren 3. tartea: kuotaren % 25

Kuota bakoitza hilabete oso bati dagokio (30 egun). Hainbat arrazoirengatik dirulaguntza txikiagoa eman behar bada, laguntza jasotzen den egunekiko proportzioan kalkulatuko da zenbatekoa.

Familia-unitatea eta familia-errenta estandarizatua

Familia-unitatetzat hartzen da honako hauek osatzen dutena:

  • Eskatzailea.
  • Haren ezkontidea edo harekin bizi ohi den bikotekidea (nahiz eta izatezko bikote gisa inskribatuta ez egon edo ezkonduta ez egon).
  • Ohiko bikote gisa deklaratzen duen pertsona, betiere harekin bizi bada.
  • Etxebizitza berean bizi diren adingabeak (erroldatuta daudenak), baldin eta zaintza (esklusiboa edo partekatua) zuri, ezkontideari edo ohiko bikotekideari esleituta badago.
  • Banantze- edo dibortzio-kasuetan, hitzarmen berretsirik edo ebazpen judizialik ez badago, bi gurasoak familia-unitateko kide dira ondorio guztietarako.
  • Zaintza partekatuaren kasuetan (ebazpen judizial bidez berretsia), laguntza eragiten duen alaba edo semea bi familia-unitateen parte izango da ondorio guztietarako, betiere erroldan gurasoetako batekin agertzen bada.

Familia-unitatea kontuan hartuko da familia-errenta estandarizatua kalkulatzeko (ikusi 34. galdera).

  • Familia-unitatea osatzen duten pertsonak (ikusi 1. galdera).
  • Guraso bakarreko familietan, bikoteren batekin bizi bada (nahiz eta EAEn ezkonduta ez egon eta izatezko bikote gisa inskribatuta ez egon), kontuan hartuko da familia-errenta estandarizatua kalkulatzeko.

OHARRA: Adin nagusiko seme-alabak familia ugarien edo guraso bakarreko familien zatitzat har daitezke, baina ez dira inola ere kontuan hartuko familia-errenta kalkulatzeko.

Familia-unitatea osatzen duten gurasoen behin betiko likidatutako azken errenta-aitorpena aurkeztu beharko duzu. Errenta-aitorpenik aurkeztu ez baduzue, likidatutako azken zergaldiari dagokion PFEZari egozteko urteko diru-sarreren ziurtagiria eta/edo salbuetsita edo salbuetsita zaudetela egiaztatzen duen ziurtagiria (edo baliokidea) aurkeztu beharko duzue. Dokumentazio hori aurkezten ez bazu, laguntza ukatu egingo zaizu.

Eskatzaileak ezin baditu beste gurasoaren zerga-datuak aurkeztu, behar bezala egiaztatutako bizileku ezezagunean, legezko absentzian edo antzeko egoeran dagoelako, gutxieneko laguntza emango zaio.

Laguntza horiek ez dute zergarik ordaintzen PFEZren ondorioetarako; beraz, ez da beharrezkoa errenta-aitorpenean sartzea.

Itzulketak

Dirua itzultzeko prozedura bat ireki da, eta bertan arrazoiak eta itzuli beharreko zenbatekoa azalduko dira.

Erabaki hau jakinarazten denetik, 15 egun balioduneko epea dago alegazioak egiteko; baina, oraingoz, ezin da errekurtsorik jarri, izapide-egintza bat delako.

1. aukera: erreklamatutako zenbatekoa ordaintzea

Eskatutako itzulketarekin ados bazaude, honekin batera doan ordainketa-gutunaren jarraibideei jarraituz ordain dezakezu.

Alegazioak aurkezteko epea igaro ondoren, ordainketa egiaztatuko da, eta prozedura ebatzia eta amaitua deklaratuko duen ebazpena emango da.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

2. aukera: alegazioak aurkeztea

Alegazioak aurkezten badira, alegazioak onartzen diren ala ez erabaki eta azalduko duen ebazpena aztertu eta emango da. Gerta daiteke, halaber, alegazioak zati batean onartzea, hau da, zati batean bakarrik.

Nolanahi ere, ebazpenean arrazoiak azalduko dira eta beste ordainketa-gutun bat bidaliko da itzuli beharreko zenbatekoarekin, hala badagokio.

3. aukera: ez egin ezer: ez aurkeztu alegaziorik, ez ordaindu

Itzulketa-prozedura hasteko erabakia jaso eta 15 egun baliodun igaro ondoren, eskatutako zenbatekoa ordaindu ez bada eta alegaziorik aurkeztu ez bada, beste ordainketa-gutun bat duen ebazpena emango da. Une horretatik aurrera, eskatutako zenbatekoa itzultzeko betebeharra deklaratzen da, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

4. aukera: ordaindu eta alegazioak aurkeztu

Dirulaguntzen kasuan, zorra ordaintzea eta alegazioak aurkeztea ez dira bateraezinak. Eskatutako itzulketarekin ados ez bazaude, zorra ordain dezakezu, ez ordaintzeagatiko balizko errekarguak saihesteko eta, ondoren, bidezko alegazioak egiteko.

  1. Ordaindu:

Eskatutako zenbatekoa ordaintzea erabakitzen bada, ebazpenari erantsitako ordainketa-gutunaren bidez egin daiteke.

Zorra ordaindu ondoren, itzulketa-espedientea artxibatu egingo da. Jakinarazpen bat jasoko duzu.

  1. Ez ordaintzea:

Erreklamatutako zenbatekoa bi hilabeteko epean ordaintzen ez bada, EAEko Administrazio Orokorra betearazpen-bidera pasatuko da espedientea, dagozkion errekarguekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  1. Ordaintzea eta errekurtsoa jartzea

Errekurtsoa jartzea bateragarria da ordainketarekin. Eskatutako itzulketarekin ados ez bazaude, zorra ordaindu ahal izango duzu, ez ordaintzeagatiko balizko errekarguak saihesteko eta, ondoren, horri buruzko errekurtsoa aurkezteko.

Zorra zatikatzea eska daiteke itzulketa-prozeduraren ebazpena eta bigarren ordainketa-gutuna jaso ondoren. Ezin da alegazio-aldian zatikapena eskatu (hasi ondoren), itxaron egin behar da.

Zatikapena eskatzeko, zatikapen-eskaeraren eredua (leiho berri batean irekitzen da) bete behar da.

Azken aldaketako data: