Familientzako Baliabideen Gida
Familientzako Baliabideen Gida euskal erakunde publikoek (Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek edo Udalek) familien eskura jartzen dituzten baliabideak (laguntza ekonomikoak, zerbitzuak, programak, katalogoak eta informazio-gidak, webgune espezializatuak...) bildu eta antolatzen dituen tresna bat da, eta baliabide horiek eskuratzeko moduari buruzko informazioa eskaintzen du.
Euskal gizartearen familia-aniztasuna eta egoera desberdinak abiapuntutzat izanda, aplikazio hau era guztietako familien premiei erantzuteko diseinatu da: seme-alabarik gabeko familiak eta seme-alabak dituzten familiak, adineko pertsonak dituztenak, bi gurasoko familiak, guraso bakarrekoak, familia ugariak, berreratutako familiak, adopziokoak, mendekotasun- edo desgaitasun-premia zehatzak dituztenak, etxebizitzarekin arazoak dituztenak, zaurgarritasun-egoerak...
Nola kontsultatu Gida?
Gida bilaketa-tresna gisa eratu da, eta bilaketa-irizpide zehatzak aukeratu ahal izango dira familia bakoitzaren interesen edo beharren arabera erabilgarri izan dakizkieken baliabideen zerrenda lortzeko (laguntza ekonomikoak, zerbitzuak, programak, informazio-atariak...).
Bilaketa bat egiterako garaian ez da beharrezkoa izango iragazki guztiak aukeratzea. Adibidez, desgaitasuna duten pertsonak dituen familia batentzat baliabide ekonomikoak bilatzen badira, Familia mota (Mendeko pertsonak eta/edo desgaitasuna duten pertsonak dituzten familiak) eta Baliabide mota (Laguntza ekonomikoak) eremuak soilik hautatuz gero, ezaugarri hauek dituzten familientzat dauden baliabide guztien emaitza lortuko da, sustatzen duen erakundea, lurraldea edo aurre egiten dion arazoa kontuan izan gabe. Beraz, zenbat eta iragazki gehiago aukeratu bilaketa orduan eta zehatzagoa izango da, baina, aldi berean, emaitza batzuk ere baztertuko dira.
Emaitza bakoitzera sartuta, laburpen-fitxa kontsultatu ahal izango da, eta bertan aurkituko dira oinarrizko datuak: baliabidearen izena, zertan datzan, nori zuzenduta dagoen, argitaratuta dagoen webgunera zuzentzen den esteka bat, zer erakunde publikok kudeatzen duen (Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek edo Udalek), eta nola jarri harremanetan informazioa eskatzeko.
Azken aldaketako data: