Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Zerbitzu kontratazioko jardunbide egokiei buruzko jarraibideak

Zerbitzuen kontratazioko jardunbide egokiei buruzko jarraibideak onartzen dituen erabakia hartu du 2014ko apilaren 29an, Gobernuko kontseiluak zerbitzu kontratazioko jardunbide egokiei buruzko jarraibideak onartzen dituen erabakia hartu du. Horrela, amaiera eman zaio Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztietako pertsonek, eta batez ere Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko eta Funtzio Publikoko Sailburuordetzako pertsonek, egindako hausnarketa- eta lankidetza-prozesu bati.

Erabaki horrekin goitik behera aldatzen da zerbitzuak kontratatzeko kudeaketa-eredua: lehen kontrol-sistema zentralizatua egiten zen zerbitzuen kontratuak egin baino lehen, eta orain ezarriko den sisteman, kontratazioaren alorrean eskumena duten sektore publikoko antolamendu-egiturek izango dute kontrolaren erantzukizuna, batez ere Zerbitzu Zuzendaritzek.  Gainera, batez ere, gardentasunaren eta gobernamendu onaren aldeko apustua da, Kontratu Publikoen EAEko Erregistroan argitaratzen baitira zerbitzuen kontratu horiek.

Horrenbestez, zerbitzu-kontratuak sustatzen dituzten organoei dagokie orain behar bezala gauzatzea erabaki honetan azaldutako jardunbide egokiei buruzko jarraibideak.

Garrantzia handiago duen dokumentazioa:

 

Kontaktua

Posta elektronikoa

contratacionservicios@euskadi.eus

Posta arrunta

Funtzio Publikoko Sailburuordetza (Zerbitzuen kontratazioa)
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Herri Administrazioa eta Justizia
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Azken aldaketako data: