Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Kidego eta Eskalen Legearen kidego eta eskala berrietan integratzeko prozesua

Aplikatu beharreko araudia

  • 7/2021 Legea, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzkoa.
  • Integrazio-prozesua arautzen duen EBAZPENA (PDF, 146 KB) (leiho berri batean irekitzen da)
  • INTEGRATZEKO PROZEDURAN ezarritako integrazio-proposamena onartzeko edo aldatzeko epea luzatzen den EBAZPENA (PDF, 61 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Eskaerak Internet bidez egiteko prozedura

Aktibo ez bazaude, proposamena alda dezakezu integrazio-aplikazioan, eta Internet bidez sartu ahal izango zara aplikazio horretara (maiatzaren 24tik ekainaren 6ra, biak barne).
 
Horretarako, PIN bat eskatu behar diozu Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari, honako helbide honen bidez: integracion-FP@euskadi.eus

Bertan, zure datu pertsonalez gain, zure NANa eta posta elektronikoko helbidea adierazi beharko dituzu.

Ohiko galderak

Kidegoen eta Eskalen Legearen kidego eta eskala berrietan integratzeko prozesuari buruzko informazioa ematen saiatzen diren ohiko galderen zerrenda. (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: