Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gatibu: agur kontzertuak (abenduak 6, 12 eta 13 - BEC)

Barakaldo 2025(e)ko abenduaren 6(e)tik 2025(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • Gatibu: agur kontzertuak (abenduak 6, 12 eta 13 - BEC)

Gatibu taldeak hiru kontzertu bat eskainiko ditu Bizkaia Arenan (BEC) 25 urteko ibilbideari amaiera emateko. Kontzertuak 2025eko abendauren 6, 12 eta 13an izango dira.

"Ia bi aste pasa dira azken bi kontzertuetako sarrerak agortu zenituztela jakin genuenetik, eta oraindik ametsetan jarraitzen dugula iruditzen zaigu. Gatibu proiektua hasi genuenean, sekula ez genuen imajinatuko zuen alboan 25 urteko ibilbidea egin eta horrela amaituko genuenik, zuen babes eta maitasunez inguratuta", azaldu dute taldeko kideek Instagram sare sozialean.

"Dena merezi duzue, eta nahi beste eman ezin badizuegu ere, bada zuengatik egin ahal dugun zerbait. Lantaldean bilera ugari egin ditugu egun hauetan, milaka dei, bazter guztiak nahasten ibili gara… baina lortu dugu. Badator hirugarrena", erantsi dute.

Agurreko lehen kontzerturako sarrerak bi ordu eta erdian agortu ziren, eta bigarren kontzerturako sarrerak ere bi ordu baino gutxiagoan saldu ziren.

 

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko abenduaren 6(e)tik 2025(e)ko abenduaren 13(e)ra
  • OrdutegiaAbenduak 6 eta 13, 19:00 // Abenduak 12, 19:30
  • LekuaBizkaia Arena - BEC
    Ronda de Azkue, 1
    Barakaldo
    Web
  • Zenbatekoa35 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bizkaia Arena - BEC, Barakaldo

Non