Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana
edukiak
Antolaketa
Eraketa eta pertsonak aldatzeak dakarren eragina minimizatzeko taktika eta tekniken multzoari Aldaketaren Kudeaketa deritzo. Disziplina honek eraldaketa-estrategia orotan izaten diren arriskuak murrizten ditu, tartean dauden kolektibo guztien elkar-ulertzea, kontsentsua eta konpromisoa erraztuz. Arrakasta, hots, erabakitako terminoetan betetzea proiektuaren helburuak, aldaketa-prozesuaren aurretiazko kudeaketaz eta metodologia sendo batez lortzen da.
Trebakuntza eta Jakintzaren Kudeaketa jorratzen dituen arloan, beharrezkoa izan da lantaldeetan parte-harteko irtenbideak jartzea. Joera nabaria detektatu ahal izan da e-Teaching irtenbideen inplementazioaren alde, e-Learning irtenbideen kaltean. Jakintzaren Kudeaketa edo Administrazioa erakundeetan maiz erabiltzen den kontzeptua da. Kontzeptu honen arabera, langileen jakintza eta eskarmentua transferituz beste langile batzuentzat bitarteko erabilgarriak bihur daitezke. Jakintzaren Kudeaketari lotutako aplikazioek kapital intelektuala metatzeko eta aplikatzeko prozesua ebaluatzen eta kudeatzen dute etengabe. Jakintzaren kudeaketaz adimen eta praktikako hainbat estandar batzen saiatu izan da; honako hauek, adibidez:

- Kapital intelektuala eta jakintzaren langilea jakintzaren ekonomian.
- Ikasi egiten duen antolaketaren ideiak.
- Antolaketa-praktikak, esaterako praktikako komunitateak edo orrialde hori korporatiboak.
- Jakintza eta beste teknologia batzuk (Intranet, edukiaren kudeaketa eta dokumentu-kudeaketa) identifikatzea eta transferitzea errazten dituzten jakintza-oinarriak.
- Online Irakaskuntza bultzatzeko teknologiez baliatzea da gizartean gehien eskatzen den zerbitzua, nahiz era esklusiboan nahiz presentziako irakaskuntzaren osagarri bezala. Bestalde, Europar Batasuneko Kontseiluak, neurri askoren artean, ebazpen bat eman du estatuak eta Batasuna bera bultzatzeko ekimenak abian jartzera Informazio eta Komunikazio Teknologien integrazioa errazteko heziketa eta trebakuntzaren eremuan. Ebazpenak Europar Batasunaren lehentasun behinekotzat jotzen du oinarrizko eskumenen hobekuntza, bereziki teknologia ditgitalen eta informazio teknologien arloan. Horrez gain, teknologiak txerta-tzea eta goi-mailako irakaskuntzen programak berrikustea bizkortu ditzatela aholkatzen die estatu kideei, kultur baliabide publikoak erabiltzeko teknologien aukerak probetxatuz, hala nola liburutegiak, museoak eta artxiboak. Goi-mailako heziketaren programak batera gara daitezen europar dimentsioa sustatzera ere bizkortzen ditu, teknologia berrien alderdi pedagogikoen ikerketa, esperimentazioa eta ebaluazioa areagotuz, eta baliabide, plataforma eta zerbitzu eleaniztunen garapena sustatuz Europan.
Azken teknologiek ikaskuntzan sakontzeko bidea ematen dute. Hartara e-Teaching azaldu da, lehengo e-Learning baino dinamiko eta elkarreragileagoa. Lehenengoa dinamikoagoa da eta bere baitara biltzen ditu tele-laguntza, campus birtualak eta irakasleekiko elkarreragina bezalako kontzeptuak. Etengabeko prestakuntza izenekoak lagungarriak diren erreminta eta metodologia guztiak erabiltzea planteatzen du. Plataforma informatiko zehatz batzuk erabiliz oztopo fisikoak eta antolaketako eragozpenak saihesten dira, eta tutore zein ikasleen komunitate birtualak sortzea errazten da. Azkenik, izapidetze elektronikorako aplikazio berriak ezartzeak eta herritarren datuak gordetzeak (DBLO edo LSSICE eremuetakoak) betekizun berriak ekarri dituzte: segurtasun korporatiboa kudeatzeko prozedura eta politika berriak (isilpekotasuna, osotasuna, autentifikazioa, ukaezintasuna eta identifikazioa).