Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana
edukiak
Azpiegitura Teknologiak
Gaur egun, besteak beste Internetek, Web teknologiek eta mugikorrek eragin duten bultzadaren ondorioz, elkarganatze teknologikoa erabatekoa izango da aurki eta, horri esker, edozein ingurunetan eta edozein kanalen bitartez erabil daitezke jadanik informazio sistemen irtenbideak. Aukera teknologiko hauek guztiak direla bide, Azpiegitura Teknologikoak kanpoko antolaketa-unitate bakarrerantz orientatzea bultzatu da eta honek eragiketak bitarteko telematikoez egitea ahlbidetu dio Herri Administrazioari, eragileekiko sare komun baten markoaren barruan. Modu horretan, zabaltze-prozesu berri bat hasten da harreman telematikoak emateko, baitan hartzen dituen eremu organikoa gainditzen baitute harremanok eta Administrazio osoan zehar hedatzen baitira elkarreraginean diren herritar eta beste eragile batzuenganaino heltzeko.
Zerbitzuen eta sistemen zabaltze eta elkarreragingarritasunaren ondorioz, teknologien estrategien foko-desplazamendua antzematen da, ez soilik izapidetze-jardueren euskarritze edo mekanizatzerantz, baizik eta eraginkortasuna hobetzeari begira dagoen ikuspegi baterantz, herritar, enpresa eta administrazioekiko harremanetara ahaleginak bideratuz eta zerbitzua zein eraginkortasuna emateko ikuskeraren beharra gehituz. Ageri-agerikoa da erakundeen arteko elkarreragingarritasuna errazteko eta estandarizatzeko premia, eta halaber zerbitzu-emateetan esku-hartze duten gizarte-eragileen artekoa. Gainera, zeharkako eraginkortasuna ere bada beharrezkoa, eskalako ekonomien nahiz estandarizazio teknikoaren bidez, eragileen arteko lankidetzaz administrazio-sinplifikazioa eta zerbitzuaren hobekuntza gehitu daitezkeelako, izapidetzearen zailtasuna murriztuz, bere urratsak edo kudeatutako informazioa digitalizatuz, eta hainbat izapide-tze bateratuz gizartearentzat balio handiagoa duten zerbitzuetara.