Amurrio eta Arespalditza elkartzen dituen errepidean dago Mahaiaren gaina edo
Zaraobeko gaina, harresitutako barrutia, interes historiko handikoa. Barruan harrizko mahai bat dauka, alboetan banku korrituak dituena. Aiarako armarria duen burdinazko ate batetik sartzen da. Bertan egiten ziren Aiarako lurraldeko kontzejuen, merioen, ezkutarien, fijosdalgoen, auzotarren eta unibertsitateen batzar orokorrak. Bertan onartu zen, XIV. mendean, 1876. urtera arte indarrean izan zen Aiarako forua.