Data eta sinadura
Kontrol-fitxa orokorretan, inprimakiaren behealdean, kontrola egin duen langileak data idatzi eta sinatu egin behar du. Arloko arduradunak gauza bera egin behar du eta, horrez gain, izen-abizenak eta kargua ere idatzi, horrela bere oniritzia emateko.
Ordutegien kontrol-fitxaren kasuan arduradunak baino ez du azken atal hau bete behar.
Data
Nahikoa da arduradunak edota langileak data modu laburrean idaztea.
2007-02-08
2007/02/08
07-02-08
07/02/08
Modu luzea erabili nahi izanez gero, honakoa da bide egokia:
2007ko otsailaren 8a
baina kontuz zenbakia deklinatzean:
8a,15a,12a,4a...
salbuespena: 11
Kargua
Kontuan izan behar da euskaraz sailen izenak letra larriz idazten direla, baina karguak letra xehez.
Bezeroarentzako Arreta-Zerbitzua
Servicio de Atención al Cliente
Bezeroarentzako Arreta-Zerbitzuko arduraduna
Responsable del Servicio de Atención al Cliente