Estilo aholkuak
Argi eta garbi
Mota honetako txantiloietan idatzi behar dugun testua oso zehatza da. Hau da, prestatuta dagoen inprimakian adierazi behar ditugun datu hutsak dira. Beraz, estilo aldetik eman dezakegun aholku bakarra da letra argiz idatzi behar dela.
Idazki elebidunetan euskara nabarmendu
Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:
Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.
OHARRAK
NOTAS
Euskarari lehentasuna ematearren, datak eta ulerterrazak diren beste datu batzuk euskaraz baino ez ditugu idatziko.