KONTROL-FITXA

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Izenburua

Atal honetan zehaztuko dugu kontrol-fitxa honek zer neurtzen edo aztertzen duen: ordutegia, lan-faseak edo dena delakoa.

Langilearen datuak

Langileak bere datuak adierazi behar ditu: izen-abizenak eta langile-zenbakia. Kontrol-fitxa batzuetan langilearen sinadura ere beharrezkoa izaten da.

Ikuskapenaren zehaztasunak

Fitxa honen bitartez egiten den azterketa edo neurketaren datuak ematen dira. Ikuskatzen den prozesuaren araberako irizpideak jasoko dira kontrol-fitxa bakoitzean.

Oharrak

Atal honetan gainontzean eman beharreko azalpenak islatu behar dira.

Data eta sinadura

Agiriaren amaieran sinatu den eguna eta nork sinatzen duen adierazten da.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2007/04/10