Langilearen datuak
Agiri honetan ikuskapena egiten duenaren datuak adierazi behar dira: izen-abizenak, langile-zenbakia, kargua eta sinadura.
Langileen ordutegiaren kontrol-fitxa bada, goian aipatutako datuak ere eskaini behar dira.
Langile-zenbakia
Euskaraz zenbakiek puntua daramate milakoen ondoren; urtea, telefono-zenbakia edo kodea adierazi ezean. Beraz, kasu honetan, ez dugu tarteko punturik idatziko.
Kargua
Kontuan izan behar da euskaraz sailaren izena letra larriz idatzi behar dela, baina kargua xehez.
Itzulpen Arloa
Departamendo de Traducción
Itzulpen Arloko zuzendaria
Director del Departamento de Traducción