ONTZIETAKO ETIKETA

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Argi, garbi eta erakargarria

Etiketako testuaren helburua eskuratu dugun produktuaren gaineko informazioa ematea da. Beraz, oso testu argia eta laburra izango da. Jateko produktua bada, osagaiak eta kontsumitzeko data adieraziko dira bertan. Beste produktu mota bada, labur azalduko da zertarako erabiltzen den eta egoki erabiltzeko aholkuak ere emango dira.

Gainera, etiketaren diseinua ere erakargarri eta praktikoa izango da, azalpenak eragingarriagoak izan daitezen. Inoiz, irudiak erabiltzen dira etiketetan, grafikoagoak bihurtuz.

Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu

Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:

  • Euskarazkoa aurretik, marra idatzi (ez gidoia, baizik eta marra zeiharra) eta ondoren erdarazkoa.

    Pisu gordina / Peso neto

  • Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.

    Pisu xukatua
    Peso escurrido

Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.

KONTUZ

PRECAUCIONES

Testua orri bakarrean bi zutabetan idatziz gero, erabili ezkerrekoa euskaraz idazteko, hori baita lehen irakurtzen dena.

Erabiltzeko era:

  • Bota eduki osoa 200ml esne hotzetan.
  • Irabiatu ondo urtu arte.
  • Berotu su eztian, irabiatzen jarraituz, nahi duzun itxura lortu arte.
  • Bota lortutako saltsa xerraren gainetik.

Modo de empleo:

  • Verter el contenido en 200 ml. de leche fría.
  • Remover bien hasta su completa disolución.
  • Calentar a fuego lento, sin dejar de remover, hasta que adquiera la consistencia deseada.
  • Verter la salsa conseguida sobre el filete.

Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta testua elebiduna izan; esate baterako, helbidea.

Azken eguneratzea: 2007/02/21