Kontserbazioa eta iraungipena
Atal honetan hiru datu agertzen dira:
Kontserbatzeko modua
Produktua nola kontserbatu behar den azaltzea komeni da.
Gorde toki fresko eta lehorrean.
Consérvese en lugar fresco y seco.
Lotearen zenbakia
Lotearen zenbakia produktua noiz eta non egin den jakin ahal izateko adierazten da.
Horretarako, kontuan izan behar dugu, kodea denez, ez dugula tartean punturik jarri behar.
Lotea / Lote: Nh 3252
Iraungipen-data
Kontsumorako mugaeguna ere aurrekoaren ondoan idatzi ohi da. Hori adierazteko nahikoa da data modu laburrean idaztea, kontuan izanda urteetan ez dugula milakoen ondoren punturik idatzi behar.
2007-11-02
2007/11/02
07-11-02
07/11/02