Egitura
Produktuaren izena
Etiketaren hasieran produktuaren izena adierazi behar da.
Osagaiak
Produktuaren osagaiak banan-banan zehaztu behar dira.
Erabiltzeko era
Bezeroak produktua erabili behar duen modua azaldu behar da; baita erabiltzeko edo kontsumitzeko orduan kontuan hartu behar diren segurtasunari buruzko oharrak ere.
Kontserbazioa eta iraungipena
Produktuaren tipologiaren arabera, kontserbatzeko baldintza egokiak azaldu eta erabiltzeko edo kontsumitzeko iraungipen-data zehaztu behar da.
Enpresa ekoizleari buruzko informazioa
Produktuaren ekoizlearen datuak biltzen dira atal honetan; erreklamazioa edo kontsultaren bat egin behar izanez gero, kontsumitzaileak nora jo jakin dezan.
Barra-kodea eta produktuaren pisua
Produktua identifikatzen duen barra-kodea adierazten da; eta, horren ondoan, produktuaren pisua eta neurriak zehazten dira.
euskarazko eskema ikusi