ONTZIETAKO ETIKETA

Agiri-ereduen bankua

Definizioa

Produktuaren ontzian agertu beharreko informazioa biltzen da etiketan. Bertan, produktuaren kontsumitzailea edo erabiltzailea izango denak argi eta garbi ikusi behar du zer produktu eskuratu duen, zertarako erabili behar duen, zeintzuk diren osagaiak edota atalak, erabiltzeko mugaeguna, nora jo zalantza edo arazorik izanez gero...

Produktu motaren arabera, datu ezberdinak bilduko dira etiketan; hau da, erabat ezberdina da jatekoa den produktuaren etiketan agertuko zaigun informazioa edo garbitzeko produktuaren etiketakoa. Hala ere, produktua edozelakoa izanda ere, badago etiketan agertu ohi den informazio komuna eta horri erreparatuko diogu hurrengo ataletan.

Azken eguneratzea: 2007/02/21