Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

EREDUA OSATZEN DUTEN OINARRIZKO JARDUERAK

Antolaketa-unitate bakoitzean kudeaketa publiko aurreratua garatzea da Eredua osatzen duten jardueren helburua, eta bi mailatakoak dira: oinarrizkoak, hasieran heldu beharrekoak, eta garapen-maila handiagokoak, ondoz ondoko hobekuntza-planen bidez pixkana-pixkana ezarri beharrekoak.

 

Jarduerak

1. ESTRATEGIA

4. BERRIKUNTZA

Jaurlaritzaren politika publikoak zer-nolakoak diren eta kudeaketa nola baldintzatu dezaketen jakitea Diagnostikatzea berrikuntzarako zer aukera dauden unitatean
Zehaztea zein izango den unitatearen estrategia: xedea eta ikuspegia Berrikuntza aurrera eramatekoikaskuntza-iturriak identifikatzea
Plangintza zehaztea, kudeaketa-planen bidez Konfiantzazko giroa sortzea, ekarpen eta proposamenak egitea bultzatzeko
Identifikatzea zein diren interes-taldeak
Aurrerapena neurtzeko oinarrizko adierazleak identifikatzea

2. ZERBITZUAK

5. GIZARTEA

Zerbitzuen katalogoak egitea hartzaileekin (pertsona eta erakundeekin) elkarlanean Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Kode Etikoa, Jokabide Kodea eta printzipio etikoak ezagutaraztea
Hartzaileek behar eta espero dutenari buruz hausnartzea Gardentasun-maila eta kontu-ematea hobetzeko jarduera jakinen plan bat ezartzea
Unitatearen jarduna prozesuen mapa batean adieraztea Identifikatzea zer erakunderekin aritu gaitezkeen elkarlanean herritarrei balioa emateko (publikoak zein pribatuak izan daitezke).
Zehaztea zein izango diren funtsezko prozesuak eta haiek dokumentatzea, argiro dokumentatu ere Identifikatzea zer oztopo izan daitezkeen aukera-berdintasunaren esparruan eta planen barruko neurriak hartzea
Prozedura bat ezartzea erabiltzaileak hartzeko, informazioa emateko eta kexa eta iradokizunei erantzuteko
Aurrekontuak prestatzea, zehaztutako estrategiarekin bat

3. PERTSONAK

6. EMAITZAK

Identifikatzea zer jokabide eta abilezia diren lidergotik espero izatekoak Zerbitzuen hartzaileen (pertsona eta erakundeen) iritzia jakitea
Barne-informazio eta -komunikazioko plan bat prestatzea Identifikatzea zein diren funtzionamendua eta helburu estrategikoen lorpena ebaluatzeko funtsezko adierazleak
Pertsona berriei harrera egiteko plan bat izatea
Pertsonen ezaupide eta abileziak identifikatzea, prestakuntza-beharrak zehazteko
Hobekuntza-taldeen funtzionamendua hobetzeko neurriak hartzea
Azken aldaketako data: 2014/11/06