EREDUA OSATZEN DUTEN OINARRIZKO JARDUERAK
Antolaketa-unitate bakoitzean kudeaketa publiko aurreratua garatzea da Eredua osatzen duten jardueren helburua, eta bi mailatakoak dira: oinarrizkoak, hasieran heldu beharrekoak, eta garapen-maila handiagokoak, ondoz ondoko hobekuntza-planen bidez pixkana-pixkana ezarri beharrekoak.
1. ESTRATEGIA |
4. BERRIKUNTZA |
| Jaurlaritzaren politika publikoak zer-nolakoak diren eta kudeaketa nola baldintzatu dezaketen jakitea | Diagnostikatzea berrikuntzarako zer aukera dauden unitatean |
| Zehaztea zein izango den unitatearen estrategia: xedea eta ikuspegia | Berrikuntza aurrera eramatekoikaskuntza-iturriak identifikatzea |
| Plangintza zehaztea, kudeaketa-planen bidez | Konfiantzazko giroa sortzea, ekarpen eta proposamenak egitea bultzatzeko |
| Identifikatzea zein diren interes-taldeak | |
| Aurrerapena neurtzeko oinarrizko adierazleak identifikatzea | |
2. ZERBITZUAK |
5. GIZARTEA |
| Zerbitzuen katalogoak egitea hartzaileekin (pertsona eta erakundeekin) elkarlanean | Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Kode Etikoa, Jokabide Kodea eta printzipio etikoak ezagutaraztea |
| Hartzaileek behar eta espero dutenari buruz hausnartzea | Gardentasun-maila eta kontu-ematea hobetzeko jarduera jakinen plan bat ezartzea |
| Unitatearen jarduna prozesuen mapa batean adieraztea | Identifikatzea zer erakunderekin aritu gaitezkeen elkarlanean herritarrei balioa emateko (publikoak zein pribatuak izan daitezke). |
| Zehaztea zein izango diren funtsezko prozesuak eta haiek dokumentatzea, argiro dokumentatu ere | Identifikatzea zer oztopo izan daitezkeen aukera-berdintasunaren esparruan eta planen barruko neurriak hartzea |
| Prozedura bat ezartzea erabiltzaileak hartzeko, informazioa emateko eta kexa eta iradokizunei erantzuteko | |
| Aurrekontuak prestatzea, zehaztutako estrategiarekin bat | |
3. PERTSONAK |
6. EMAITZAK |
| Identifikatzea zer jokabide eta abilezia diren lidergotik espero izatekoak | Zerbitzuen hartzaileen (pertsona eta erakundeen) iritzia jakitea |
| Barne-informazio eta -komunikazioko plan bat prestatzea | Identifikatzea zein diren funtzionamendua eta helburu estrategikoen lorpena ebaluatzeko funtsezko adierazleak |
| Pertsona berriei harrera egiteko plan bat izatea | |
| Pertsonen ezaupide eta abileziak identifikatzea, prestakuntza-beharrak zehazteko | |
| Hobekuntza-taldeen funtzionamendua hobetzeko neurriak hartzea |
Azken aldaketako data: 2014/11/06