Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

AURRERABIDE ARDATZARI BUZUZKO INFORMAZIO OROKORRA

ZER DA?

Eraldaketa sustatzeko eta kudeaketa hobetzeko, barnetik sortutako programa bat da.

Berrikuntza Publikoaren Planaren ardatz bat da, honako hau duena helburu: Eusko Jaurlaritzaren eta haren erakunde autonomoen barruan kudeaketa aurreratuko eredu bat oro har ezartzea eta pertsonen abilezia berriak garatzea, zerbitzu publikoak hobetzeko.

ZERTARAKO BALIO DU?

Administrazioa herritarrek nahi duten bezalakoa bihurtzeko:

Gure administrazioaren ezaugarriak 

ORAIN BADUGU AUKERA

Administrazioko pertsona gehienek herritarrek eskatzen duten bezala funtzionatu nahi dute.

Erantzukizun-postuetan dauden pertsona gehienek, goi-kargudunek eta funtzionarioek uste dute posible dela funtzionamendua hobetzea, eta proiektu honekin konprometitu nahi dute.

BALDINTZAK

Berezitasuna

Eredu propio batean oinarritzen da proiektua, esperientziarik onenetatik edaten duen eta haiek gure administrazioaren ezaugarrietara egokitzen dituen eredu batean, eta hura ezartzeko baldintza egokiak sustatzen ditu.

Adostasuna

Proiektuan parte hartzen duten agente nagusiekin adostu da programa. Nolanahi ere, Zerbitzu Zuzendaritza eta gainerako zuzendaritzak protagonista izan dira, proiektuak ez bailuke arrakasta izateko aukerarik haien parte-hartze eta konpromisorik gabe.

Elkarlana

Asko hausnartu da proiektuari buruz, eta hainbat lantaldetan probatu da.

Malgutasuna

Modulu batzuk oro har aplika daitezke. Beste batzuk, berriz, unitate bakoitzaren ezaugarrietara eta errealitatera egokitu daitezke.

Konpromisoa

Hasierako adostasuna zertzeko, akordio bat egin da proiektuaren garapenari buruz, arautzen duena zer eginbehar eta konpromiso bete behar dituen antolaketa-unitate bakoitzak prozesuak irauten duen bitartean. 

Integrazioa

Eusko Jaurlaritzako sailek eta erakunde autonomoek antolamendua eta kudeaketa hobetzeko martxan jarri dituzten jarduera eta proiektu guztiekin koordinatuta dago programa, eta ez du baztertzen kudeaketa-eredu aurreratuagoa duten unitateek beste bide batzuetara jotzea.

TESTUINGURU OROKORRA

Administrazio publikoa funtsezkoa da gizarte aurreratu batean, eta administrazio publiko moderno, bizkor eta eraginkorra ezinbestekoa da ongizatearen eta bizi-kalitatearen maila handiagoak dituen gizarte bat lortzeko. Beraz, gure gizarte konplexu, aldakor eta askotarikoak une bakoitzean egiten dituen eskaerei eraginkortasunez erantzuteko gai den administrazio publikoa behar dugu.

Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2011-2013

Egungo testuinguru sozioekonomikoan, aldaketa-testuinguru honetan, administrazioaren lanari legitimitatea kentzeko bolada batean gaude. Batzuetan arrazoizkoa da, eta beste batzuetan, berriz, demagogikoa, baina, edonola ere, argudio batzuk, nahiz eta ez diren orokorrak, zuzenak dira argi eta garbi: eraginkortasun eta efizientzia falta, malgutasun eskasa eta herritarrek eskatzen dituzten aldaketetara egokitzeko moteltasuna.

Beraz, bada garaia gure gizarte konplexu, aldakor eta askotarikoak une bakoitzean egiten dituen eskaerei eraginkortasunez erantzuteko bidean aurrera egiteko.

KANPO-TESTUINGURU ESTRATEGIKOA. INNOBIDEAK-KUDEABIDE

Globalizazioaren eta krisiaren baterako ondorioek ekarri duten testuinguru ekonomiko berria dela eta, beharrezkoa da erabat enpresek lehen mailako negozio- eta kudeaketa-estrategiak izatea. Hain zuzen ere, horrelakoak gara ditzaten laguntzeko sortu da Innobideak estrategia. Bi programa hartzen ditu barnean: Lehiabide – Negozio-estrategiak eta Kudeabide – Kudeaketa-estrategiak.

INNOBIDEAK-Lehiabide programaren ardatza proiektu estrategikoak (indibidualak zein elkarlanean prestatutakoak) babestea da, enpresei lehiaren esparruan hobeto kokatzen laguntzeko, honakoak hartuta abiapuntu: balio-proposamenak hobetzea eta negozio-ereduak berritzea.

INNOBIDEAK-Kudeabide programaren ardatza, berriz, antolamenduaren esparru guztietan kudeaketa eraginkorra sustatzea da, eta, horretarako, enpresen beharretara egokitutako bide malgu bat eskaintzea, zorroztasunaren, konpromisoaren eta emaitzen trukean. Kudeaketa Aurreratuaren Eredua da erreferentzia.

Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien arteko proiektu bat da, eta erakundeok elkarrekin egindako hausnarketatik eta enpresei laguntzeko programen garapenean lortutako esperientziatik sortu da, lehiatzeko abantailak eraikitzeko laguntza koordinatua emateko euskal enpresei.

Euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburu, eta, horretarako, kudeaketa aurreratuaren metodologia, tresna eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen laguntzen die enpresei, hasierako kontrastearen eta proiektu pilotuen eta finkatze-proiektuen garapenaren bidez.

Bi proiektuek (Aurrerabidek eta Kudeabidek) badituzte ezaugarri komunak, sinergiak aprobetxatzen lagunduko dutenak:

  • Ardatz gehienak bat egiten dituen kudeaketa aurreratuko eredu batean oinarritzen dira.
  • Euskaliten esperientzia eta jakintza dituzte euskarri.
  • Aurreko ereduek zekarten dokumentu-karga malgutzen dute.
  • Hobeto kudeatzea nabarmentzen dute, eta, horretarako, pertsonetan oinarritzea, erabiltzaileek (herritarrek eta bezeroek) zer eskatzen duten kontuan izatea eta inguruko gizartearekin arduraz jokatzea.

Azken aldaketako data: