
Albisteak
Baliabide Soziosanitarioen Mapa
Bertan, baliabide sozial, osasun eta sozio-sanitario gaiei buruzko oinarrizko informazioa aurkitu eta lortuko duzu. Informazio hau baliagarria gertatuko zaizu beharrizan sozio-sanitario egoeretan
-
Erakunde-zainketatik komunitate-oinarrikoetara: desinstituzionalizazioranzko trantsizioa Europako Batzordeak 27 herrialde kideetan zaintzak desinstituzionalizatzeari buruzko txosten bat argitaratu du, erakunde-zainketatik zainketa familiar eta komunitarioetarako trantsizioan azken hamarkadan gertatu diren aldaketak ebaluatzeko. -
Osasunaren eta desgaitasun kronikoaren ibilbideak adineko pertsonengan: baldintza sozio ekonomikoek hilkortasunean duten eragina Azterketa batek 50 urtetik gorakoen artean lehen desgaitasun iraunkorra agertu ondorengo osasun-ibilbideen azterketaren emaitzak argitaratzen ditu, baita haien osasun-egoeraren hasierako ebaluazioaren ondorengo lehen bost urteetan heriotza-arriskuari eragiten dioten faktoreak ere. -
Osasuna eta desberdintasunak. Onurak garapen ekonomiko inklusibotik La Fundación por la Salud (The Health Foundation) presenta en este informe claves para mejorar la salud de las personas y reducir las desigualdades en salud que afectan a la población en Reino Unido.
Berri guztiak Ekitaldi guztiak
Arreta Soziosanitariora Hurbilduz
Euskadiko Arreta Soziosanitarioa, osasun zerbitzuak eta zerbitzu sozialak eskaintzen dituzten erakunde guztiak elkartuko dituen koordinazio-espazio eta bilgune izango den espazio baten eratzea proposatzen duen sistema konplexua da. Pertsonen inguruan antolatuta dago, arrazoi ezberdin eta konplexuak direla eta zerbitzu hauen erabiltzaile edo hartzaile diren pertsonen inguruan bereziki. Antolaketa hau da soziosanitarioari zentzua ematen diona.
Buru-nahasmendua duten pertsonak
Gaixotasun psikiatrikoak pairatzen dituztenek hainbat berezitasun espezifiko dituzte, gizarte-estigma mingarri batekin duten lotura esaterako.
Baztertuta dauden eta babesik gabe geratzeko arriskuan dauden pertsonak
Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak dira, era koiunturalean (bazterkeriaren kasuan) edo estrukturalean (mendekotasuna, ezintasuna, etab-en kasuan).
Ezintasunen bat duten eta/edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonak
Beren autonomia potenziatzea behar duten pertsonak dira, hau kontserbatu , garatu eta euren bizitzaren gaineko kontrola ahalik eta denbora luzeenean izan dezaten.
Premia bereziak dituzten haurrak
Diziplinartekotasunetik heldu behar diren kasuak izaten dira, hezkuntza arloa, osasun arloa eta arlo sozialetik landu beharrekoak.
Beste kolektibo batzuk (bizitzaren amaieran dauden pertsonak, gaixotasun, arraroak...)
Talde jakin batzuei arreta berezia eman behar izaten zaie duten gizarte ordezkaritza eskasagatik eta bizibilidae faltagatik.
Planak eta Proiektuak
Atal honetan azaltzen diren planak eta proiektuak Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldeak eta koordinazio soziosanitarioko antolamenduko gainerako egiturek prestatu dituzte. Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldean koordinatzaile soziosanitarioak eta BIOEF eta Osakidetzako kideak ari dira.
Dokumentazioa
Arreta Soziosanitarioko txostenak, gidariak, eskuliburuak eta beste dokumentu batzuk