Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua da EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren eta Sistema Sanitarioaren arteko kooperazioa eta koordinazioa egituratzeko organoa.

150/2022 Dekretuak, abenduaren 7koa, Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioarena (2022ko abenduaren 22ko EHAA) ezartzen du autonomia-erkidegoan Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari dagokiola koordinazio soziosanitarioaren arloko erabaki politiko, arauemaile, ekonomiko, antolamenduzko eta asistentzialen orientazioa eta jarraipena egitea.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua arreta horretan erantzukizuna duten erakunde guztiek osatzen dute: Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDEL - Euskadiko Udalen Elkarteak. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari atxikita geratzen da, bere egitura hierarkikoan sartu gabe, eta sail horren beraren bulegoetan du egoitza.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osatzen duten erakunde eta elkarteen betarako lanaren xedea da erakundearteko koordinazio soziosanitario benetakoa sustatzea eta ahalbidetzea, diziplinarteko lan-esparru partekatua sustatzea eta pertsonen behar soziosanitarioei arreta ematea.

Orientazio horrekin, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak EAEko arreta soziosanitarioaren artikulazioa sustatzen du, gizarte-arloko eta osasun-arloko sistemen, eremuen, mailen eta profesionalen arteko koordinazio-ereduarekin bat etorriz. Eredu horrek mende laurdena bete du, politika sozialen eta sanitarioen erakundearteko harmonizazioa funtsezko giltzarria dela.

Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuak (2022ko abenduaren 22ko EHAA) ezartzen duenez, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen arabera, osaera paritarioa izango du. Osaera horretan, alde batetik, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren esparruan eskumena duten autonomia-, foru- eta udal-administrazio publikoetako ordezkariak egongo dira, eta, bestetik, Euskadiko Osasun Sistemako ordezkariak, hamabi kidez osatuta, sei ordezkatuta dauden sistema bakoitzeko.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren presidentetza urtebeterako da, eta gobernu-sail bakoitzeko titularrak txandakatuko dira karguan.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da presidentea.

Honako hauek ordezkatzen dute gizarte-zerbitzuen sistema:

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua: Nerea Melgosa Vega

Gizarte Politiketako sailburuordea: Lide Amilibia Bergaretxe

Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatua (Araba): Emilio Sola Ballojera

• Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatua: Sergio Murillo Corzo

Gipuzkoako Gizarte Politikako foru-diputatua: Maite Peña Lopez

EUDELeko ordezkaria: Juan Ibarretxe Careche, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzako zinegotzia.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako zuzendaria, Kontseiluko idazkaria izango dena: Marián Olabarrieta Ibarrondo.

Osasun-sistema honakoek ordezkatzen dute:

Osasuneko sailburua: Gotzone Sagardui Goikoetxea

Osasuneko sailburuordea: José Luis Quintas Díez

Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea: Nerea Urien Azpitarte

Osakidetzako zuzendari nagusia: Rosa Pérez Esquerdo

Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria: Víctor Bustamante Madariaga

Arreta Soziosanitarioko zuzendaria: Jose Antonio de la Rica Gimenez 

Euskadiko Etika Batzordeen Batzorde Soziosanitarioa diziplinarteko organo aholku-emailea da, eta bere helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako osasun-arloko Esku-hartze Sozialeko Etika Batzordeak eta Etika Asistentzialeko Batzordeak koordinatzea.

150/2022 Dekretuak, abenduaren 7koak, Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioarenak (EHAA, 2022ko abenduaren 22koa), Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari atxikitako organo gisa sortzea ezartzen du, eta haren jarduerari buruzko informazioa ematen dio.

Batzorde horrek autonomiaz jardun ahal izango du, eta eduki etikoko txostenak eta irizpenak egin ahal izango ditu arlo sozial, sanitario eta soziosanitarioan, honako erakunde hauek eskatuta: gizarte-politiken eta osasunaren arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailak; foru-aldundiak eta Eudel/Euskadiko Udalen Elkartea; eta ematen dituen irizpenak ez dira lotesleak izango.

Batzordeak honako eginkizun hauek betetzen ditu:

  • Etika-batzordeak koordinatzea, bai osasunaren arloan, bai gizarte-zerbitzuen arloan.
  • Esparru soziosanitarioan sortzen ari diren arazo etikoei buruz adostutako lan-protokoloak eta -prozedurak partekatzea eta homogeneizatzea.
  • Baterako informazio eta lankidetzarako plataforma bat sortzea eta mantentzea.
  • Etika aplikatuko ikerketa-jarduera sustatzea, Unibertsitatearekiko eta beste ikerketa-erakunde batzuekiko lankidetza bultzatuz.
  • Interesgarriak izan daitezkeen txostenak eta dokumentuak zabaltzea.
  • Etikaren alorreko irakaskuntza-jarduera sustatzea.
  • Eduki etikoko lege-esparruei buruzko aholkularitza-proposamenak eta -txostenak egitea.

Organo paritario bat da, gizarte- eta osasun-eremuetako ordezkaritza bera duena, eta, gehienez ere, 20 pertsonak osatzen dute: hiru foru-aldundietako esku-hartze sozialeko etika-batzordeetako kideek; behar bezala egiaztatutako erakunde sozial edo soziosanitarioetako etika-batzordeetako kideek; eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko etika asistentzialeko batzordeetako kideek.

Azken aldaketako data: