Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua da EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren eta Sistema Sanitarioaren arteko kooperazioa eta koordinazioa egituratzeko organoa.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari buruzko apirilaren 5eko 69/2011 Dekretuak (2011ko apirilaren 11ko EHAA) ezartzen du autonomia-erkidegoan Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari dagokiola koordinazio soziosanitarioaren arloko erabaki politiko, arauemaile, ekonomiko, antolamenduzko eta asistentzialen orientazioa eta jarraipena egitea.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua arreta horretan erantzukizuna duten erakunde guztiek osatzen dute: Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDEL - Euskadiko Udalen Elkarteak. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari atxikita geratzen da, bere egitura hierarkikoan sartu gabe, eta sail horren beraren bulegoetan du egoitza.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osatzen duten erakunde eta elkarteen betarako lanaren xedea da erakundearteko koordinazio soziosanitario benetakoa sustatzea eta ahalbidetzea, diziplinarteko lan-esparru partekatua sustatzea eta pertsonen behar soziosanitarioei arreta ematea.

Orientazio horrekin, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak EAEko arreta soziosanitarioaren artikulazioa sustatzen du, gizarte-arloko eta osasun-arloko sistemen, eremuen, mailen eta profesionalen arteko koordinazio-ereduarekin bat etorriz. Eredu horrek mende laurdena bete du, politika sozialen eta sanitarioen erakundearteko harmonizazioa funtsezko giltzarria dela.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluari buruzko apirilaren 5eko 69/2011 Dekretuak ezartzen duenez, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearekin bat etorriz, kontseilu horrek osaera parekidea izango du; alde batetik, EAEko Gizarte Zerbitzuen Sistemaren esparruan eskumena duten autonomia-, foru- eta udal-administrazio publikoetako ordezkariak, eta, bestetik, EAEko Sistema Sanitarioko ordezkariak. Guztira, hamabi kide izango ditu, seina sistema bakoitzeko.

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren presidentetza urtebeterako da, eta gobernu-sail bakoitzeko titularrak txandakatuko dira karguan 

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua da presidentea.

Honako hauek ordezkatzen dute gizarte-zerbitzuen sistema:

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua: Beatriz Artolazabal Albeniz

Gizarte Politiketako sailburuordea: Lide Amilibia Bergaretxe

Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatua (Araba): Emilio Sola Ballojera

• Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatua: Sergio Murillo Corzo

Gipuzkoako Gizarte Politikako foru-diputatua: Maite Peña Lopez

EUDELeko ordezkaria: Juan Ibarretxe Careche, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzako zinegotzia.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako zuzendaria, Kontseiluko idazkaria izango dena: Marián Olabarrieta Ibarrondo.

Osasun-sistema honakoek ordezkatzen dute:

Osasuneko sailburua: Gotzone Sagardui Goikoetxea

Osasuneko sailburuordea: José Luis Quintas Díez

Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea: Nerea Urien Azpitarte

Osakidetzako zuzendari nagusia: Rosa Pérez Esquerdo

Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendaria: Víctor Bustamante Madariaga

Arreta Soziosanitarioko zuzendaria: Jose Antonio de la Rica Gimenez 

Azken aldaketako data: