Egoitza Elektronikoa - Euskadi.eus

Euskadi.eus

Hitzarmenak eta atxikitzeko protokoloak

Euskariana: euskal kulturaren egile eta obra digitalen gordailua

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskariana, Euskadiko Liburutegi Digitalak kudeatua, euskal kulturari buruzko edukiak eskuratzeko atari digitala da. Eusko Jaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen, unibertsitateen eta euskal kultura ondarearen baliabide digitalizatuak kudeatzen dituzten erakunde pribatuen arteko lankidetza estuan eraikitako proiektua da; jatorrizko euskarria edozein izanik ere, adibidez: liburuak, aldizkariak, kartelak, argazkiak, diskoak edo bestelako materiala.

Haren interes eremua honakoa da: euskal egileek sortutako lanak, Euskadin argitaratu den guztia eta munduko beste edozein tokitan euskal gaiei buruz sortu den guztia. Era berean, euskaraz sortutako edo euskarara itzulitako edukietan arreta berezia jartzen du.

Euskariana Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen eta erakunde laguntzaileen erregistroak integratzen dituen euskal erreferentzien katalogoa da. Aldi berean, bai esteken bidez, bai biltegiaren bidez, mota guztietako material inprimatuen eta ikus-entzunezkoen erreprodukzio digitaletarako sarbidea eskaintzen du; hala nola, liburuak, dokumentuak, egunkariak, aldizkariak, mapak, grabatuak eta arte-lanak, argazkiak, kartelak, diskoak, filmak eta bestelako informazio euskarriak.

Euskarianak horrelako proiektuetan aplikagarriak diren estandar motak erabiltzen ditu (MARC, DC, METS, PREMIS, ALTO, etab.). Hori dela eta, baliabide digitalen deskribapena modu normalizatuan egin daiteke, nazioartean onartutako metadatuen bidez.

Euskarianaren normalizazio maila altuari esker, Europeana, Europako Liburutegi Digitala bezalako nazioarteko liburutegi digitaletan parte hartu dezake. Horrez gain, Hispana, Gallica, Nafarroako Liburutegi Digitala edo Bilketa, Euskal funtsen ataria bezalako proiektuekin hartu-emana izan dezake.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Esteka interesgarriak

  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
  • Kontratazio publikoa Euskadin
  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
  • Zuzenean - Herritarei arreta emateko zerbitzua
Euskadi, auzolana