Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Berriak

Berriak

2023/06/02

Javier Bardemek jasoko du 2023ko Zinemaldiko Donostia Saria

Aktorea, gainera, 71. edizioko kartelaren protagonista da

Javier Bardemek jasoko du Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren sari nagusia. Sari horrek munduko pertsona garrantzitsuen ibilbidea eta zinemari egindako ekarpena aitortzen ditu. 1994ko zinemaldian aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ere eraman zuen.

 

Inaugurazio ekitaldian Donostia Saria jasotzeaz gain, 71. edizioko kartel nagusiko protagonista izango da aktorea, bere interpretazioen izaera kamaleonikoa omentzen duen irudia.

 

2023ko Zinemaldia irailaren 22tik 30era izango da, Gipuzkoako hiriburuko ekitaldi handia eta hiriak zinemarekin duen harreman estuaren islada. Zinemaren historiako izen handiak Donostiarekin lotuta ageri dira jada. Donostiak, gainera, maiteminduta utzi ditu Zinemaldiagatik berau bisitatu duten guztiak.