Etxebitzaren lurralde plan sektoriala
parte hartzeko epea: 2026ko abenduaren 7ra arte
ELPS HELBURUAK
Lurraldearen Arloko Planak EAEko udalerri bakoitzean edo LAAetan zehaztutako eremu funtzional bakoitzean Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren etxebizitza sustatzeko politika bideratuko duten lurralde-jarraibideak ezarriko ditu.
Horretarako, etxebizitzaren eta bizitegi lurzoruaren egoera aztertuko du, bereziki etxebizitzaren sustapen publikora bideratutakoa, eta hirigintza- eta lurralde arazo nagusiak identifikatuko ditu.
Halaber, epe ertain eta luzera aurreikus daitekeen bilakaera ebaluatuko du, lurzoruaren beharrak zenbatetsiko ditu eta etxebizitza babestuetarako lurzoruaren sustapenean esku-hartze publikoak dituen aukerak aztertuko ditu.
Hori oinarri hartuta, jarduteko irizpide eta ildo estrategiko nagusiak proposatuko ditu
Helburu horiei dagokienez, Sailak plana idazteari ekiteko abiaburuko premisa hauek ezarri dira:
1. LAAen agindua betetzea.
Euskadiko Etxebizitzaren Lurralde Plan Sektoriala egitea, 1997ko
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan aurreikusita eta
2019koetan zehaztuta, legegintzaldi bat baino gehiago
izapidetzen jarraitzeko konpromisoarekin.
2. Etxebizitza-plan bat, ez lurzoruarena bakarrik. Etxebizitza
babestua eraikitzeko lurzoruaren beharrak eta lehendik dagoen
parkearen mobilizazioa antolatuko ditu: birgaitzea, hiri-berroneratzea
eta etxebizitza hutsen aktibazioa.
3. Alokairu eskuragarria ardatz gisa. Lehentasunez lurzorua eta
identifikatzen dituen alokairu eremuak eskuragarriko
erregimeneko etxebizitza babestura bideratuko ditu, 2036an
etxebizitza nagusien % 5era iristeko Itun helburuarekin
Alokairura Sozialaren bat etorriz.
bideratutako etxebizitza babestuen gutxieneko
ehunekoak finkatuko ditu, eta epe luzerako eragina ziurtatuko duten
iraunkortasun-bermeak ezarriko ditu.
4. Gutxieneko bermatuaren lurzoru kuantifikazioa.
Udalerriaren publikoko arabera, babes etxebizitza-beharrak
kuantifikatuko ditu, LAGen 13. artikuluaren arabera, etxebizitza
horiek kokatzeko irizpideak eta udal-plangintzak kontuan hartu
beharreko parametroak ezarriz, behar den lurzorua erabilgarri
dagoela ziurtatzeko.
5. Ahalegin publikoaren lurralde lehentasuna. Inbertitzeko eta
kudeatzeko ahalegina beharrezkoena eta eraginkorrena
den lekuetan kontzentratzeko irizpideak ezarriko ditu,
egiaztatutako premiari, eremuen bideragarritasunari eta
irisgarritasunari erreparatuta.
6. Kokapen kohesionatzailea. Etxebizitza babestua,
lehentasunez, jada artifizializatuta dagoen lurzoruan kokatuko da, bai
eta garapen berriko eremuetan ere, garraio publikorako,
ekipamenduetarako eta enplegurako benetako
irisgarritasunarekin.
7. Kalifikatutako lurzorua desblokeatzea. Kalifikatutako
lurzoruen zati bat zergatik ez den garatzen identifikatuko du, eta
horiek aktibatzeko lurralde irizpideak proposatuko ditu,
6/2025 Legearen tresnekin bat etorriz.
8. Benetako parte-hartzea.
Partaidetza Publikorako Programak udalen, EUDELen,
foru-aldundien, gizarte-eragileen, hirugarren sektorearen,
sustatzaileen eta herritarren esku hartzea bermatuko du, euskaraz
eta gaztelaniaz, prozesuaren fase guztietan.
- Zer da Lurralde Plan Sektorial (LPS) bat eta zergatik idatzi da Baliabide Turistikoen Plana?
Lurralde Plan Sektorial (LPS) bat zer den ondo ulertzeko, lehen, argitu beharreko kontzeptu batzuk daude.
Euskal Autonomia Erkidegoak ahalmen legegile osoa du lurralde-antolamenduaren eta hirigintzaren arloan. Eskumen hori arautuko duen esparru juridikoa sortzeko, indarrean dagoen legeriak lurraldea antolatzeko tresna hauek jasotzen ditu:
- Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG)
- Lurralde Plan Partzialak (LPP)
- Lurralde Plan Sektorialak (LPS)
- Zer dira LAGak?
Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-estrategia definitzen duen erregelamendua dira. Erregelamendu horren bidez zehazten dira, besteak beste, eremu naturalen babesa, bizitegi- edo industria-eremu handien kokapena, azpiegitura handietako batzuen gutxi gorabeherako trazadura (bideak, errepideak, trenbideak, portuak, aireportuak...), baina baita, oro har, landa-eremuetako eta hiri-eremuetako politika publikoen zuzendaritza ere.
- Zer da LPP bat?
Lurralde Plan Partziala eremu geografiko jakin baten (eremu funtzionala) lurralde-garapenaren ibilbidea definitzen duen dokumentua da.
LPPak LAGetan eta LPSetan zehaztutakoa zehaztu eta zabaldu behar du, eta, era berean, udalaz gaindiko gida izan behar du udaletako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) idazteko.
- Zer dira LPSak?
Lurralde Plan Sektorialak LAGak garatzeko egindako planak dira, eta gai jakin bat zehatzago definitzeko erabiltzen dira. Nekazaritzako eta basogintzako planak, ibaiak eta errekak antolatzekoak, energiakoak, lurraldean turismo-jarduera garatzekoak eta abar egon daitezke.
ELPS lurralde-euskarriko tresna izango da, udalaz gaindiko mailan, Sailaren etxebizitza-politikaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren lurzoruaren eta bizitegi-parkearen gaineko jarduketak zehaztu eta koordinatzeko.
Eta orain bai...
- Zergatik idatzi da Etxebizitzaren LPSa?
Idazketa bereziki egokia merkatuaren da tentsioaren etxebizitza aurrean, garrantzi estrategikoa ematen baitio etxebizitza babestuetarako lurzoruaren erabilgarritasunari, kokapenari xedeari.