Lan eta Enplegu Saila

Eukal Herriko Lan-hitzarmen eta Lan-akordioen erregistroa eta gordailutzea

Deskribapena


REGCON aplikazioa sortu zen Langileen Estatutuaren 90.2 artikuluan, laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroa eta gordailua arautzen duen horretan, ezarritakoa garatzeko asmoz.

Arau honetan arautzen diren laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroak berez ez dira erregistro elektronikoak (ez termino horrek legez duen esanahiarekin behintzat); aitzitik, baliabide elektronikoen bidez funtzionatzen duten hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro espezifikoak dira. Horrenbestez, langileen ordezkariek eta ukituta dauden enpresen ordezkariek (gehienak horien negoziazio-batzordeak dira) hitzarmenak eta inskribatzeko modukoak diren gainerako egintzako baliabide elektronikoen bidez inskribatzeko eskatu behar dute; horrela, azken batean, administrazio-jarduna azkarragoa eta eraginkorragoa izango da.

Erregistroko datuak edonork ikus ditzake, pertsonen intimitateari lotutako datuak izan ezik, azken hauek datu pertsonalen babesari buruzko legerian ezartzen diren babesa eta bermeak dituzte.


REGCON-en Izen-ematea

Inskripzioa egiteko epea: 15 egun, hitzarmena edo akordioa onartzen den egunetik zenbatzen hasita, edo negoziazioak hasiko direla edo salaketa dagoela jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.

Egintza edo akordio motaren arabera izendatuko da inskripzioa izapidetuko duen pertsona.

Estatistikako datu jakin batzuk beteko dira (eranskinak) (Ikusi 713/2010 EDren 6. art.).

Inskribatzeko eskabidearekin batera, eta bide elektronikoak erabiliz, honako dokumentazioa ere aurkeztuko da:

  • Hitzarmenaren, akordioaren edo komunikazioaren jatorrizko testua, negoziazio-batzordeko kideek edo eskaera egin duen alderdiak sinatuta.
  • Akordioak inskribatu nahi direnean, egin diren saioen aktak aurkeztu beharko dira, eta horiekin batera, negoziazio-batzordea eratzeari buruzko aktak eta hitzarmena sinatzeari buruzko aktak (sinatzen duten alderdiak ere jasota).

Legezkotasunari dagokionez ez betetzerik edo arau hausterik badago, lan arloko agintaritzak horiek konpontzeko eskatuko du.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Telefonoa: 900 494 453

Posta elektronikoa: cauregcon@meyss.es

Kodea(k)

  • REGCON-en Izen-ematea: 0607601

EAEko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroa eta gordailua


Inskribatzeko moduko egintzak aplikazio telematikoaren bidez aurkeztu behar dira, Ministeritzaren Apkikazioaren bitartez (behean izapide elektronikoetan Eskabide-ra jo). Hitzarmen edo akordio kolektiboak hartzen duen esparrua (probintzia, lurralde historikoa edo probintziaz gaindiko esparrua) kontuan hartu beharko da REGCON aplikazioan inskripzioa eskatzerakoan. Hitzarmenak lurralde historiko bati bakarrik eragiten badio, egoki den lurralde ordezkaritzan inskribatu beharko da.

  • Inskribatzeko moduko egintzak:
  • Honako hauek inskriba daitezke EAEko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroan:
    1. Langileen Estatutuaren Legeko testu bateginaren (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartu duena) III. tituluan ezarritakoa betez negoziatu diren hitzarmen kolektiboak, urte anitzeko hitzarmenetan urtero egiten diren soldata-berrikuspenak, “soldataren bermea” izeneko klausula aplikatuta egin behar diren berrikuspenak, aldaketak, lege-testuaren 86. artikuluan jasotzen diren akordio partzialak eta hitzarmenen luzapena
    2. Lanbide arteko akordioak, esparru-akordioak eta lege-testuaren 83. artikuluan jasotzen diren gai zehatzen gaineko akordioak.
    3. Hitzarmen kolektiboaren klausula jakin batzuk interpretatzeko batzorde paritarioek egindako akordioak.
    4. Bitartekaritza-akordioak, gatazka kolektiboren bat egon denean, eta greba amaitzeari buruzko akordioak.
    5. Indarreko hitzarmenei atxikitzeko akordioak.
    6. Enpresetako berdintasun planetan bete behar diren baldintzak ezartzen dituzten sektore-akordioak, sektoreko negoziazio kolektiboak ukitzen dituen enpresetan berdintasun planak onartzen dituzten akordioak, eta enpresaren hitzarmen kolektiboaren ondorioz berdintasun planak onartzen dituzten akordioak.
    7. Batasun edo mundu mailako dimentsioa duten Espainiako enpresetan ezartzen diren akordioak, aplikagarria den araudian horrela ezartzen bada.
    8. Legez hitzarmen kolektibo moduan aintzatetsita dauden edo hitzarmen kolektibo batean ezarritakotik eratortzen diren bestelako akordioak edo arbitraje-laudoak.
    Halaber, honako hauek ere inskribatuko dira:
    1. Lan arloko agintaritzak jurisdikzio eskudunari egiten dizkion jakinarazpenak, Langileen Estatutuaren 90.5 artikuluan ezarritako kasuetan, eta prozedura horietan ematen diren epaiak.
    2. Jurisdikzio eskudunaren epaiak, arau arruntak interpretatzen dituztenak, gatazka kolektiboan azaldutako desadostasunak ebazten dituztenak, edo hitzarmen kolektibo bat aurkaratzen denean ematen direnak.
    3. Hitzarmena luzatzeari buruzko xedapenak, Langileen Estatutuaren 92.2 artikuluan aurreikusten direnak.

BALDINTZAK ETA DOKUMENTAZIOA

Inskripzioa egiteko epea: 15 egun, hitzarmena edo akordioa onartzen den egunetik zenbatzen hasita, edo negoziazioak hasiko direla edo salaketa dagoela jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.

Egintza edo akordio motaren arabera izendatuko da inskripzioa izapidetuko duen pertsona.

Estatistikako datu jakin batzuk beteko dira (eranskinak) (Ikusi 713/2010 EDren 6. art.).

Inskribatzeko eskabidearekin batera, eta bide elektronikoak erabiliz, honako dokumentazio hau ere aurkeztuko da:

  1. Hitzarmenaren, akordioaren edo komunikazioaren jatorrizko testua, negoziazio-batzordeko kideek edo eskaera egin duen alderdiak sinatuta.
  2. Akordioak inskribatu nahi direnean, egin diren saioen aktak aurkeztu beharko dira, eta horiekin batera, negoziazio-batzordea eratzeari buruzko aktak eta hitzarmena sinatzeari buruzko aktak (sinatzen duten alderdiak ere jasota).
  3. Legezkotasunari dagokionez ez betetzerik edo arau hausterik badago, lan arloko agintaritzak horiek konpontzeko eskatuko du.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agintaritza eskudunak, egoki denean, hitzarmena edo akordioa inskribatzeko eta argitaratzeko aginduko du; orduan, kode bat emango dio.

Hitzarmena edo akordioa EHAAn argitaratuko da, eta dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean, hitzarmenak hartzen duen eremua kontuan hartuta.