Erregistro Elektroniko Orokorra
Deskribapena
Erregistro elektroniko orokorra aplikazio korporatibo komuna eta zeharkakoa da, non Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor osoan, haren Administrazio Instituzionalean eta haren sektore publikoko gainerako erakundeetan, zuzenbide publikoari lotutako prozedurei dagokienez, jasotzen den edo handik bidaltzen den dokumentu, eskabide, idazki eta komunikazio ororen idazpena egingo baita.
Erregistro elektroniko orokorrak aukera ematen du eskabideak, idazkiak edo komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkezteko urteko egun guztietako hogeita lau orduetan, hargatik eragotzi gabe ezinbesteko denboraz etetea, mantentze tekniko edo operatiboko arrazoi justifikatuak daudenean.
Erregistratzeko prozedura elektronikoa
Erregistratzeko prozedura elektronikoak bide elektronikoak erabiliz eskabideak, idazkiak edo komunikazioak aurkezteko aukera ematen du, bere araubide bereziak aurkezteko beste modurik ezartzen ez badu.
Nori dago zuzenduta
Edozein pertsona fisiko edo juridikoari.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza > Herritarrak Artatzeko eta Administrazioa Berritzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza
- Erakunde autonomoak
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Erregistratzeko prozedura elektronikoa: 1017701
Erregistro berria
Garrantzitsua:
Ez dira erregistroan aurkeztutzat joko beren araubide bereziaren arabera beste aurkezpen-moduren bat behar duten dokumentuak eta informazioa (91/2023 Dekretuaren 82.5 artikulua ). Halakoetan, prozedura izapidetzeko eskumena duen administrazio-organoak inguruabar horren berri emango dio interesdunari, eta jakinaraziko dio aplikatu behar diren lege espezifikoek zer baldintza eska¬tzen duten.
Egiaztatu gure tramiteen katalogoan formulario espezifikorik dagoen eta elektronikoki egin daitekeen.
- Beste administrazio, entitate edo organismo batzuei zuzendutako eskaera, idazki edo dokumentazio bat aurkezteko, gomendatzen dugu erabiltzea haien egoitza elektronikoak edo Estatuaren Administrazio Orokorraren erregistro elektronikoa.
Data, ordua eta egutegi ofiziala
Erregistro elektronikoa, epeak zenbatzeko, egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialaren arabera arautuko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (onartutako formatuak eta estandarrak).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Izapidea amaitutakoan, elektronikoki sinatutako ordainagiri bat emango da, honako hauek jasoko dituena: erregistroko sarrera-zenbakia, aurkezpenaren data eta ordua, aurkeztutako idazkiaren, komunikazioaren edo eskaeraren kopia, eta, hala badagokio, erantsitako dokumentuen zerrenda eta izena.
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko epeak, egon daitezkeen errekurtsoak eta isiltasunaren zentzua eskaera, idazki edo komunikazioari dagokion prozeduraren edo izapidearen arabera ezarriko dira.
Beste tramite batzuk
Zure eskaerari, idazkiari edo komunikazioari dokumentazioa erantsi nahi badiozu:
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu "Nire karpeta" aplikaziora.
- "Espedienteak" atalean, bilatu zure espedientea eta sartu xehetasunez.
- Sakatu "Erantsi dokumentuak" botoia.
Garrantzitsua: Zure espedienteari dokumentazioa erants diezaiokezu sailak, entitateak edo organismoak eskaera onartu ondoren. Onarpen hori ez da automatikoa, eta hainbat egun igaro daitezke onartu arte.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Zure eskaerari, idazkiari edo komunikazioari dokumentazioa erantsi nahi badiozu:
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu "Nire karpeta" aplikaziora.
- "Espedienteak" atalean, bilatu zure espedientea eta sartu xehetasunez.
- Sakatu "Erantsi dokumentuak" botoia.
Garrantzitsua: Eskaeran, idazkian eta komunikazioan atzera egin dezakezu, sailak, entitateak edo organismoak espedientea onartu ondoren. Onarpen hori ez da automatikoa, eta hainbat egun igaro daitezke onartu arte.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
