EPE 2026. Sukaldea eta Garbiketa

Agindua (EHAA, 2026-09-01)
Agindu honen bidez, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lan-kontratuko langile finkoen 55 plaza betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin da.

Deialdiaren oinarriak onartzen dira (I. eranskina), betekizunei, epeei eta probari buruzko informazioa jasotzen dutenak, besteak beste.
Halaber, gai-zerrendak (II. eranskina sukalderako eta IV. eranskina garbiketarako) eta merezimenduen baremoak (III. eranskina sukalderako eta V. eranskina garbiketarako) onartu dira.
Eskabidea egiteko eta ordaintzeko epea: 2026ko irailaren 21etik urriaren 19ra (biak barne).
Eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira. Eskabidea bete ahala adieraziko diren jarraibideak bete beharko dira.
