Hezkuntza Saila

EPE 2022. Ohiko lehiaketa-oposizioa. Maisu-maistrak, Bigarren Hezkuntza eta Arte Plastikoak eta Diseinua. Gehien egiten diren galderak

Beste kidego batera iristeko prozedura

 

 

Hasierako orrirako sarbidea

Ezaugarri nagusiak

  • Norentzat da deialdia?

EAEko karrerako irakasle funtzionario izan eta mailaz igo nahi duenarentzat bakarrik.

  • Zein kidego deitzen dira?
    • Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
    • Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa
  • Zein da hautaketa-sistema?

Merezimendu-lehiaketa eta oposizioa.

Hautaketa-prozesuaren informazioa

  • Eskabidea bete ondoren, non kontsultatu behar dut hautaketa-prozesuan zehar argitaratuko den informazioa?

Informazio orokorra (deialdia, epaimahaien egoitzak, etab.) hemen kontsultatu ahal izango duzu: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/  ("Erabiltzailea" eta "Pasahitza" sartu behar dituzu) eta https://hezigunea.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da)  atarian.

Zure espedientearekin lotutako informazioa kontsultatu ahal izango duzu (onartutakoen/baztertutakoen zerrenda, baremazio-puntuazioak, etab.) atari honetan: https://hezigunea.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) ("Erabiltzailea" eta "Pasahitza" sartu).

  • Zein erabiltzaile eta pasahitz erabili behar ditut Hezigunearen atarira sartzeko?

Erabiltzailea zure NAN izango da.

Pasahitza beste prozesu batzuetan parte hartzeagatik daukazuna izango da (ordezkogaien zerrendak, etab.). Inoiz pasahitzik izan ez baduzu, sistemak pasahitz bat sortuko dizu eskabidea betetzean, eta SMS bidez bidaliko dizu adierazitako mugikorrera.

  • Parte hartzeko eskaera bete ondoren, zer kasutan bidaliko da mugikorrera SMS bat, hezigunearen atarira sartzeko pasahitz batekin?

SMS bat bidaliko zaizu https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) helbidera sartzeko pasahitzik inoiz izan ez baduzu, bai ordezkapenetarako hautagaien zerrendetan ez zaudelako, bai Hezkuntza Sailaren beste prozesuren batean parte hartu ez duzulako.

  • Mugikorraren bidez jasoko dudan pasahitza aldatu behar al dut?

Bai. Jasotzen duzun pasahitza iraungita egongo da sartzen duzunean (segurtasun-arrazoiengatik). Sistemak beste bat aukeratu behar duzula esango dizu.

  • Pasahitzarekin SMSrik jaso ez badut, aurretik bat daukadalako baina gogoratzen ez dudalako, zer egin behar dut?

Sartu hemen: https://hezigunea.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da)/ , "Nire pasahitza ahaztu dut" atalean.

Horrela ere, pasahitza lortzen ez baduzu, deitu CAUrekin (Ikastetxeetako Erabiltzailearen Arreta Zentroa) harremanetan jartzeko telefonora: 945 20 72 56 (telefono horretan pasahitzarekin eta aplikazioaren funtzionamenduarekin lotutako arazoak baino ez dira artatuko). Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 08:00 - 18:00 / Ostiraletan: 08:00 - 15:00

Betekizunak

  • Nork har dezake parte prozesu honetan?

Deialdiaren 2.1, 2.2 eta 2.3 oinarrietan adierazten diren baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituzten pertsonak.

  • Zein egunetan eduki behar ditut prozesuan parte hartu ahal izateko baldintzak?

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.

Salbuespen bat dago: hizkuntza-eskakizuna gaiaren proba egiten den egunean eduki behar dute.

  • Zein eskakizun bete behar dut Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko?

Karrerako funtzionario izan eta 2.2.2. oinarrian eskatutakoa betetzea.

  • Zein eskakizun bete behar dut Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoan sartzeko?

Karrerako funtzionario izan eta 2.2.2. oinarrian eskatutakoa betetzea.

  • Irakaskuntzarako euskara-eskakizunaren baldintza betetzen dudala alegatu (adierazi) behar al dut?

Bai. Eskabidean adierazi behar duzu zein den zure irakaskuntzako hizkuntza-eskakizuna edo, hala badagokio, egiaztatzeko aldi-baterako zein hizkuntza-eskakizunen salbuespena daukazun (2.1.f oinarria).

  • Irakaskuntzarako euskara hizkuntza-eskakizunaren egiaztapenik aurkeztu behar al dut?

Bakarrik hautatua izanez gero eta Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan edo Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan ez badago (12.1.d oinarria).

Eskaera

  • Zein da eskabidea betetzeko epea?

2023ko ekainaren 12tik uztailaren 7ra.

  • Zer egin behar dut eskabidea betetzeko?

1. Sartu Interneteko bi helbide hauetako edozeinetan:

- https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/  – «2022ko EPE. Irakasleak. Ohiko lehiaketa-oposizioa.– «Onartzeko eskaera»

- https://hezigunea.euskadi.eus/eu/  – «EPE 2022.Irakasleak. Ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Onartzeko eskaera».

2. Bete eskaera (eskatutako espezialitatea eta datuak berrikusi)

3. Sakatu "Grabatu datuak" botoia.

  • Eskaera bakar batek balio al du bi prozesuetarako?

Ez. Bietan izena eman nahi baduzu, bi eskabide egin beharko dituzu: bat beste kidego batera iristeko lehiaketa-oposiziorako eta beste bat sartzeko lehiaketa-oposiziorako.

  • Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea bete ondoren, nola identifikatzen da nire eskabidea prozesu osoan zehar?

Eskabidea bete ondoren sortzen diren bi frogagirietan goian, eskuinaldean, ageri den eskaera-zenbakiarekin (interesdunarentzako alea eta erakunde laguntzailearentzako alea).

  • Espezialitate batean eskaera bat bete eta ordaintzen badut, beste espezialitate batera aldatu dezaket?

Eskabidea aurkezteko epearen barruan aldatzeko eskatzen baduzu, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari idazki bat aurkeztu beharko diozu, eskabidean egin nahi duzun aldaketa adierazita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoen bidez (erregistro elektronikoa, posta-bulegoak). Ez duzu beste eskabiderik bete edo ordaindu beharko.

  • Eskaera betetzen badut, baina frogagiriak inprimatu ez baditut, geroago lor ditzaket?

Bai, sartu hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/  (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin) eta urrats hauei jarraitu:

1. Eremu pertsonala

2. Langileekin egin beharreko izapideak

3. Administrazio-izapideak - 2022ko EPE. Irakasleak. Ohiko lehiaketa-oposizioa.

4. Norberari egokitutako kontsultak

5. Eskaera-zenbakia: sakatu eskabide-zenbakiaren gainean

6. Eskaera (interesdunarentzako zein erakunde laguntzailearentzako alea lortuko dituzu)

  • Espezialitate baterako baino gehiagorako eskabideak aurkez ditzaket (prozesu beraren barruan)?

Bai, baina ez da bermatzen eskatutako espezialitate bakoitzeko probak egin ahalko dituzunik.

  • Eskaera bat betetzen badut, zer egin behar dut eginda dagoela ziurtatzeko?

Sartu hemen: https://hezigunea.euskadi.eus/  (erabiltzailearekin eta pasahitzarekin), eta urrats hauei jarraitu:

1. Eremu pertsonala

2. Langileekin egin beharreko izapideak

3. Administrazio-izapideak - 2022ko EPE. Irakasleak. Ohiko lehiaketa-oposizioa

4. Norberari egokitutako kontsultak

5. Eskaera-zenbakia: sakatu eskabide-zenbakiaren gainean 

6. Gordekina

Eskaeraren ordezkagiria eskuratu badezakezu eskabidea ondo beteta eta amaituta dago (ale bat interesdunarentzat, beste bat erakunde laguntzailearentzat).

  • Eskaera bat betetzen badut, baina daturen bat gaizki sartu badut (espezialitateari dagokiona aurreko galdera batean erantzunda), alda al ditzaket haren datuak?

Bai, urrats hauek egin behar dituzu:

1. Sartu, beste eskaera bat egingo bazenu bezala

2. NANa eta espezialitatea sartzea

3. Betetako eskabidea erakutsiko da

4. Aldaketak egin 

5. Sakatu "Grabatu datuak" botoia.

  • Eskaera betetzean, posta-kodea adierazi ondoren, arazoak ditut probintzia eta udalerria aukeratzeko. Zer egin behar dut?

Idatzi posta-kodea eta balidatu (posta-kodearen eskuinaldean dagoen botoi berdea sakatu). Aplikazioak berez beteko ditu probintzia eta udalerria.

  • Eskaeraren amaieran agertzen den alegatutako titulazioaren izen zehatza eremuan (kidegoan sartzeko eta espedientea baloratzeko), zer adierazi behar dut?

Daukazun tituluaren izena (titulu ofizialaren egiaztagirian agertzen dena). Eremu honetan adieraziko duzun titulua da sartzeko baldintzatzat hartuko dena, eta hori izango da meritu gisa barematuko den espediente akademikoa, hala badagokio (batez besteko notari dagokionean).

Kidego horretan sartzeko balio duen titulu bat baino gehiago baduzu, arlo horretan adierazten duzuna izango da, zehazki, adierazitako ondorioak izango dituena (betekizun gisa eta, hala badagokio, meritu gisa, espediente akademikoagatik).

  • Zenbatekoa izango da eta zein epetan ordaindu behar dut prozesuan parte-hartzeko tasa?

Ekainaren 12tik uztailaren 7ra.

Tasa 19,78 €koa izango da.

  • Nola ordaindu behar dut tasa?

- Sukurtsalean ordaintzea: eskabidea bete eta jarraian inprimatu frogagiriak, hura itxi aurretik. “Erakunde laguntzailearentzako alea" frogagiria lortuko duzu, barra-kodea duena, irakurketa optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo datuak eskuz atzemanda ordaintzeko.

- On-line ordainketa: Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, eskabidea betetzean sistemak berak adierazten dituen jarraibideei jarraitu. Eskabidea bete eta berehala egin ahal izango da, edo beste une edo egun batean (aurreko galderan adierazitako epearen barruan); azken kasu horretan, helbide honetan egin beharko da: https://hezigunea.euskadi.eus/  (“Erabiltzailea” eta “Pasahitza”):

1. Eremu pertsonala

2. Langileekin egin beharreko izapideak

3. Administrazio-izapideak - 2022ko EPE. Irakasleak. Ohiko lehiaketa-oposizioa.

4. Norberari egokitutako kontsultak

5. Ordanindu

  • Eskabidea bete dut eta frogagiriak inprimatu gabe itxi dut. Nola ordain dezaket?

Ordainketa online egin behar duzu, https://www.hezigunea.euskadi.eus/  helbidean («Erabiltzailea» eta «Pasahitza»), deialdiaren 3.2. ataleko argibideei jarraitu.

  • Prozesuan parte-hartzeko tasa ordaindu izanaren frogagiria entregatu behar al dut?

Ez.

  • Agiriren bat aurkeztu behar dut eskabidea betetzeko epean?

Merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dituzu, baldin eta:

- ez bada ofizioz zenbatzen.

- ofizioz zenbatu daitekeen arren, ez badago Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota (merezimenduei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, «Merezimenduak» erlaitzean sartu, «Gehien egiten diren galderak» atalean).

Merezimenduak

  • Noiz entregatu behar ditut merezimenduak?

2023ko ekainaren 12tik uztailaren 7ra.

  • Noiz arte zenbatzen dira merezimenduak?

Eskabideak aurkezteko epea amaitu arte (2023ko uztailaren 7a).

  • Nork aurkeztu behar ditu merezimenduak?

Goi-mailako sailkapen-talde bateko irakasleen beste kidego batean sartzeko prozeduran parte hartzen dutenak, baldin eta badaude:

- onartuak

- baztertua, baina gora jotzeko errekurtsoa jarrita, ebatzi gabe

  • Non agertzen dira goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozeduran zenbatzen diren merezimenduak?

Deialdiaren 8. oinarria

Deialdiaren III. eranskinean.

  • Zer merezimendu alegatu eta egiaztatu behar ditut?

Ofizioz zenbatzen ez direnak eta ofizioz zenbatzen direnak izanik Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota ez daudenak.

  • Nola dakit zeintzuk diren ofizioz zenbatzen diren merezimenduak (betiere EAEko Langileen Erregistroan badaude)?

III. eranskinean (Goi-mailako sailkapen-talde bateko irakasleen beste kidego batera iristeko ohiko lehiaketa-oposizioa), atal edo azpiatal bakoitzeko "Egiaztagiriak" zutabean, espresuki adierazten da ofizioz zenbatzen den kasuetan.

  • Zer esan nahi du merezimenduak ofizioz zenbatzen direla?

Administrazioak zenbatuko ditu, alegatu beharrik gabe eta egiaztagiririk aurkeztu gabe.

  • Non kontsulta dezaket nire merezimenduak EAEko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan dauden?

- https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da)   (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire datu laboralak, atal hauetan:

- Zerbitzu-orria

- Tituluak, gaikuntzak eta ziurtagiriak (atal honetan espediente akademikoaren batez besteko nota ere ager daiteke)

- Zuzendaritza-karguak (goragoko maila batean sailkatuta dagoen irakasleen beste kidego batera iristeko prozedurarako)

Ikastaroei dagokienez, https://hezigunea.euskadi.eus/ (sartu «Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza») – Eremu pertsonala – Nire prestakuntza – Nire ikastaro guztiak ikusi

  • Ordezkapenak egiteko hautagaia banaiz eta zerrendak irekitzean edo birbaremazio-prozesuan hautaketa-prozesu honetan barematu beharreko merezimenduei buruzko dokumentazioa aurkeztu badut, merezimendu horien egiaztagiriak aurkeztu behar al ditut?

Bai, III. eranskinean aurreikusitakoaren arabera aurkeztu beharko da, baldin eta merezimenduak ez badaude lehen adierazitako Langileen Erregistroan.

  • Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, nola egin behar dut?

«Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. 2022ko EPE» eta justifikazio-dokumentazioa, Hezkuntza Sailaren Interneteko helbide hauen bidez:

- https://hezigunea.euskadi.eus/ (leiho berri batean irekitzen da) («Erabiltzailea (NAN/AIZ )» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Administrazio-izapideak» – «EPE 2022. Irakasleak. Ohiko lehiaketa-oposizioa» – Merezimenduak entregatzea

edo

- https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-pertsonala/  – «2022ko EPE. Irakasleak. Ohiko lehiaketa-oposizioa» – «Merezimenduak entregatzea» (goian adierazitako Hezigunearen atarira birbideratzen du).

Horretarako aurreikusitako aplikazio informatikoan zehaztuko diren jarraibideak betez egin ahal izango duzu entrega, eta entrega amaitu eta erregistratu beharko duzu, jasota gera dadin. Adierazitako alegazio-orria aplikazio informatikoan bertan lortuko duzu.

  • Eskaera espezialitate batean baino gehiagotan aurkezten badut, eta merezimenduen baremorako dokumentazioa aurkeztu behar izanez gero, zenbat aldiz aurkeztu behar dut dokumentazioa?

Dokumentazioa behin bakarrik aurkez dezakezu, baina adierazi zein espezialitatetan aurkezten duzun alegazio-orrian.

  • Merezimendu guztiak langileen erregistroan badaude, aurkeztu behar al dut «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. 2022ko EPE»?

Ez

  • Dokumentazioa gaztelaniaz edo euskaraz ez bada, zer egin behar dut?

Itzulpen ofizial bat aurkeztu behar duzu, zinpeko itzultzaile batek egina edo dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua, hizkuntza modernoen espezialitateetan izan ezik, eta soilik III. eranskineko II. ataleko merezimenduari dagokionez (gainditutako prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak), zeina dagokion hizkuntzan entregatu ahal izango baita.

  • Prozesuan parte hartzeko aukera ematen duten titulu akademiko bat baino gehiago izanez gero, zein titulutatik zenbatuko da espediente akademikoaren batez besteko nota?

Alegatzen den eta parte hartzeko eskabidean berariaz adierazten den titulua, "Alegatutako titulazioaren izen zehatza" eremuan (kidegoan sartzeko eta espedientea baloratzeko)

  • Espediente akademikoaren batez besteko nota ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-agiriak aurkeztu behar ditut?

Ofizioz zenbatuko da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Langileen Erregistroan jasota badago (Espediente Pertsonaleko Tituluak atalean), deialdi hau arautzen duten zehaztapenen arabera.

  • Ikasketa berberei buruzko aurreko ikasketa-plan bateko beste titulu baten bidez lortu dudan graduko titulazio bat edukiz gero, nola aurkeztu behar dut ziurtagiri akademikoa?

Graduko ziurtagiri akademiko pertsonala aurkeztu beharko duzu, gainditutako irakasgai guztien batez besteko nota jasotzen duena (gradu-ikasketetara sartzeko erabili duzun aurreko titulazioarenak barne).

  • Aurreko galderaren kasuan, gainditutako irakasgai guztien ziurtagiri akademikoa aurkezten ez badut (gradu-ikasketetara sartzeko erabili dudan aurreko titulazioarenak barne) eta bi titulazioetatik bereizitako ziurtagiri akademikoak aurkezten baditut, nola zenbatzen da?

Bi titulazioen batez besteko noten batez besteko nota zenbatuko da. Kalkulu hori bera egingo da bien batez besteko nota Langileen Erregistroan agertzen bada.

  • Lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza baten lehen zikloa ofizioz zenbatzen da edo justifikazio-dokumentazioa aurkeztu behar dut?

Ez da ofizioz zenbatzen, ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar duzu, eta bertan berariaz adierazi ziklo horri dagozkion irakasgai edo kreditu guztiak gainditu dituzula.

  • Nola egiazta ditzaket atzerrian eman ditudan irakaskuntza-zerbitzuak?

Hezkuntza-administrazioak edo herrialdeko organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiri horretan honako hauek jasoko dira: zerbitzuak emandako denbora, ikastetxe publikoa edo pribatua den, hezkuntza-maila eta emandako gaia. Ziurtagiri hori zinpeko itzulpenarekin aurkeztu beharko duzu.

Oposizio-fasea

  • Zer egitura izango du oposizio-faseak?

Probak bi zati izango ditu:

- Lehenengo zatia: sartzen den espezialitateko gai bati buruzko ahozko azalpena. Epaimahaiak ausaz aukeratutako zortzi gairen artean aukeratuko duzu, IV. eranskinean aipatzen diren kidego eta espezialitateko gai-zerrendari dagokionez. Azalpena osatzeko, gaiaren planteamendu didaktiko bat egingo duzu, libreki aukeratuko duzun ziklo edo ikasturte jakin bati buruzkoa. Aukeratu duzun titulazio akademikoa eta eskuratu nahi duzun espezialitatea bat badatoz, epaimahaiak ausaz aukeratutako bederatzi gairen artean aukeratu ahal izango duzu.

Titulazioa langileen erregistroan jasota ez badago, lehiaketa-faseko merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko ezarritako epean eta moduan aurkeztu beharko duzu.

Gehienez 45 minutu izango dituzu azalpena egiteko, eta beste 15 minutu epaimahaiko galderei buruz eztabaidatzeko.

- Bigarren zatia: ariketa praktikoa izango da, 6.1.2 eta 7.1.1 oinarrietan deskribatutako ezaugarri berberekin.

  • Nola haztatzen dira guztira lehiaketa-fasea eta oposizio-fasea?

Goi-mailako irakasleen beste kidego batera sartzeko lehiaketa-oposizio arrunta: % 55 oposizio-faserako eta % 45 lehiaketa-faserako.

  • Zein curriculum erabili behar dut programazioa egiteko?

Kontsulta ezazu 2023-06-09an argitaraturiko curriculumei buruzko informazio-oharra (leiho berri batean irekitzen da)

Ondorioak ordezkapen-zerrendetan

  • Prozesu honek ordezkapenetarako hautagaien zerrendak sortzen ditu?

Bai.

  • Ordezkapenetarako hautagaien zerrendan sartuta ez banago eta oposizio-fasea gainditu badut, baina hautatua izan gabe, sar naiteke ordezkapenetarako hautagaien zerrenda horretan?

Bai, oposizio-fasea gainditu duzun espezialitatearen zerrendan sartu ahal izango zara.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak deialdi espezifiko bat argitaratuko du, egoera horretan daudenek zerrendetan sartzeko aukera izan dezaten. Deialdia Interneteko helbide hauetan argitaratuko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-pertsonala/ eta https://hezigunea.euskadi.eus

  • Oposizio-fasea gainditzen badut, eragina al du ordezkogaien zerrendan?

Bai. 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren aldaketaren arabera (2019-02-26ko EHAA), 6 puntu emango zaizkizu unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetan sartzeko 2019tik aurrera deitutako hautaketa-prozesuetan oposizio-fasea gainditzeagatik.

Puntuazioa 2024/2025 ikasturtean hurrengo ikasturterako egingo den birbaremazio-prozesuan islatuko da.