Eusko Jaurlaritza

Sorosleen lan poltsa

2020/05/20 - 2020/06/12
Inprimatu
Arrasate/Mondragón
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arrasateko Udala
Lehiaketa:
Sorosleen lan poltsa
Lanpostua:
Soroslea
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

— Soroslea bainu eremuan egongo da funtzionamendu orduetan, eta igerilekuko erabiltzaileek samur identifikatzeko moduan. Denbora tarte horretan ezingo du egin beste jarduerarik, ez bada eremua eta erabiltzaileak zaintzea eta kontrolatzea.

— Zaintzea etenik gabe igerileku ontzia eta haren ingurua, istripuak prebenitzeko.

— Aplikatzea lehen laguntzako teknikak.

— Gainbegiratzea bainu hartzaileek zuzen erabiltzen dituztela instalazioak, eta kontrolatzea gehieneko edukiera, bainu hartzaileko.

— Zaintzea etenik gabe zorrotz betearazteko segurtasun eta portaera arauak, eman direnak igerileku ontziak erabiltzeko.

— Zorrotz betetzea legeriak betearazten dituen eskakizunak eta jardunak, uneoro indarrean dagoena erabilera publikoko igerilekuei buruz, eta horiek lotuta badaude zuzenenean zerbitzuaren zereginarekin.

— Jakinarazi eta informatzea bere mailaz edo funtzioz goragokoari zerbitzuan diren gorabeherez edo akatsez.

— Uneoro zuzen eta errespetuz jokatzea erabiltzaileekin.

— Arduratzea botikina ondo erabiltzen eta haren inbentarioren kontrola zorrotz eramatea.

— Beste zeregin batzuk egitea, bere lanbide kategoriaren berezkoak, formazio egokia izanez gero.

Titulazioa:

DBHn graduatua (eskola graduatua), Lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokide den titulu baten jabe izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.

Beste baldintza batzuk:

a)  Nazionalitate espainiarra izatea, 5/2015 enplegatu publikoaren oinarrizko estatutu-testu bateratuko 57. artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.

b)  Hamasei urte beterik izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.

c)  DBHn graduatua (eskola graduatua), Lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokide den titulu baten jabe izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

d)  Behar den titulu ofizialaren jabe izatea sorospen zerbitzua emateko EAEko lurralde eremuan.

e)  3. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.

Euskararen ezagutzari dagokion ziurtagiri bidez frogatu ez dutenek (C1 edo 3. Hizkuntza Eskakizuna) Euskara Sailak prestatutako azterketa egin eta gainditu egin beharko dute.

f)  Diziplina espediente bidez Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana, ez eta funtzio publikoak betetzeko gaitasunik gabe egotea ere.

g)  Ez egotea legezko ezintasun edo bateraezintasun egoeran.

h)  Lanbide, ogibide eta jarduera batera iristeko eta horretan aritzeko, horrek dakarrenean lan egitea adingabeekin, baldintza bat dago, hau da, kondenaturik ez egotea epai irmoz delituren bat egiteagatik sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurka, zeinetan sartzen diren sexu erasoa eta sexu abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, eta adingabeak galbideratzea, bai eta gizon-emakumeen salerosketa ere. Hartarako, norbaitek iritsi/aritu gura badu horrelako lanbide, ogibide edo jarduera batean, egiaztatu beharko du esandako hori ziurtagiri baten bidez, non agertuko duen ez dagoela erregistratuta sexu delitugileen erregistro zentralean.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte hautagaiek, g) hizkian jasota dagoen bateraezintasun baldintza izan ezik, lanpostuaz jabetzen den egunean edo kontratua izenpetuko duen egunean bete beharko baitu, aukeratua izanez gero.

 

Onartzea
Elektronikoa:

Udal webgune bidez (www.arrasate.eus / herritarren ataria).

Aurrez aurrekoa:

Udaleko erregistro orokorrean (BAZ-Arano eta Garcia maisu-maistrak, 8).

Deialdia
Abisuak
Berriak:

IZENA EMATEKO EPEA: maiatzaren 20an hasiko da eta epe administratiboen etenaldia amaitzen denetik kontatzen hasita 10 laneguneko epean bukatuko da (biak barne)