Eusko Jaurlaritza

Kulturako teknikaria

2020/05/27 - 2020/06/15
Inprimatu
Ormaiztegi
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ormaiztegiko Udala
Lehiaketa:
Kulturako teknikaria
Lanpostua:
Erdi Mailako Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

*  Eginkizunak:

Kultura, Gazteria, Hezkuntza eta Kirola sailen funtzionamenduaz arduratzea, giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatuz eta gainbegiratuz –kultura-ekipamenduak, azpikontratatutako enpresak– ezarritako politikekiko eraginkortasunez eta koherentziaz.

Kultura, Gazteria eta Jaiak sailetan programak eta jarduerak planifikatzea, dinamizatzea eta garatzea.

*  Sailaren Kudeaketa:

— Sailaren urteko aurrekontua proposatzea eta kudeatzea, hura betetzeko hartu beharreko neurriak sustatuz (desbideratzeen kontrola, kreditu-aldaketen proposamenak, etab.).

— Baldintza-agiriak, Ordenantzak eta Erregelamenduak prestatzea bere eskumenaren eremuan, eta egokitzat jotzen diren aldaketak proposatzea.

— Beste erakunde (udal-elkarteak, ikastetxeak, etab.), entitate eta profesionalekiko harremanak lantzea eta garatzea, bere funtzioak bete ahal izateko.

— Bere saila hobetzea sustatzea, eta horretarako beharrezkoak diren ekintzak eta aldaketak proposatzea.

— Bere sailaren funtzionamenduaren kontrolaz eta jarraipenaz arduratzea, zehaztasunez eta era dokumentatuan –jardueraren estatistika, programen ebaluazioa, espedienteen jarraipena…–. Halaber, dagozkien memoriak lantzeko eta aurkezteko ardura izango du.

— Saileko dokumentazio-sistemaz arduratzea –dokumentazio fisikoa nahiz informatikoa–, antolamendu-irizpideak, arauak eta jarraibideak definituz, eta sistema eguneratuta egotea ziurtatzea.

— Sailaren instalazioen, ekipamenduen eta baliabideen (Liburutegia, Kultura Bulegoa, etab.) zaintzeaz eta mantentzeaz arduratzea, horretarako ezarritako betebeharrak betetzen direla gainbegiratuz.

— Ekipamendu eta baliabide berriak eskuratzea proposatzea, sailean hautemandako beharrekin bat etorriz, eta horretarako haiek eskuratzeko beharrezkoa den informazioa eskaintzea.

*  Aholkularitza teknikoa:

— Bere eskumenaren eremuetan (Kultura, Gazteria, Hezkuntza eta Kirola) garatu beharreko programak eta ekimenak diseinatzea eta planifikatzea. Era berean, programak eta ekimenak antolatzea, abian jartzea eta kudeatzea, hartutako akordioak eta irizpideak errespetatuz.

— Saileko jarduera-esparruari dagozkion programari, laguntzari eta baliabideei buruzko ezagutzak eguneratuta mantentzea, eta hobetzeko eta eguneratzeko egokitzat jotzen diren ekintzak eta neurriak proposatzea.

— Saileko eremuetan garatutako jarduerak eta programak zabaltzea eta publizitatzea (ikastaroak, jaialdiak, udako kanpalekuak, erromeriak, lehiaketak, etab.), eta programatutako jarduerak ezagutarazteko kanpainak egitea: diptikoak, informazio-liburuxkak, irratiak, eta abar.

— Programatutako jarduerak betearazten direla gainbegiratzea eta jarduerak ebaluatzea. Era berean, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak aplikatzea.

— Kultura, Gazteria eta Jaiak eremuetako herri-mugimendu eta -ekimenak dinamizatzea eta babestea, Udalak kultura sustatzeko helburua betearazteko.

— Mota guztietako informazioa biltzea, ezagutaraztea eta artxibatzea esleitu zaizkion gaiei dagokienez, informazio hori jarduerak antolatzeko zabaldu eta erabili ahal izateko.

— Bere jarduerari buruzko txostenak eta idazkiak prestatzea.

— Kultura, Kirola, Hezkuntza eta Gazteria Batzordearen gaiak prestatzea eta saioetara joatea, idazkari-eginkizunak betez (eztabaidatu beharreko espedienteak eta gaiak prestatzea, gai-zerrenda transkribatzea, erabakiak hartzea eta erabakien jarraipena egitea...), bere eskumen-eremuari buruzko azterketarako, informaziorako edo kontsultarako.

— Udalaren azpiegiturak eta ekipamendu soziokulturalak planifikatzea eta kudeatzea.

— Kultura-ondasunak eta kultura-ondarea sortzea eta zabaltzea sustatzea.

— Bere erantzukizunpeko espedienteak kudeatzea eta izapidetzea.

— Herritarrek aurkeztutako eskaerak kudeatzea: dirulaguntzak izapidetzea, txosten teknikoak prestatzea eta haien jarraipena egitea.

— Alkatearen –nahiz hark eskuordetutako pertsonaren– dekretu- nahiz akordio-proposamenak prestatzea bere eskumenekoak diren gaiei dagokienez.

*  Liburutegia:

— Liburutegia kudeatzearekin lotutako hainbat lan egitea: aurrekontuak prestatzea eta proiektuak aurkeztea onets daitezen, dirulaguntzak eskatzea eta justifikatzea, eta abar.

— Liburutegiaren eremuko garapen eta ekimen berrien jarraipena egitea, informazio eta ezagutza erabilgarriak eskainiz zerbitzua hobetzeko.

— Liburutegirako funtsen erosketa definitutako politikarekin bat etorriz kudeatzea: informazio-iturrien analisia eta hautaketa (katalogoak, prentsa, hornitzaileak, liburu-dendak, erabiltzaileak...); funtsen hautaketa; erosketa-eskabideak egitea erosketa-prozeduraren arabera; eskabideen jarraipena eta egiaztapena egitea –zuzenak direla bermatuz, eta, hala badagokio, dagozkien erreklamazioak aurkeztuz–; fakturak egiaztatzea; eta Idazkaritza-Kontuhartzailetzara izapidetzea.

— Erregistro-lanak antolatzea eta egitea, material bibliografikoak katalogatzea, sailkatzea, funtsak bateratzea, fitxak mekanizatzea, zigiluak, etiketak eta abar jartzea… hautatutako katalogazio- eta sailkapen-arauei jarraikiz.

— Funtsen biltegiratzea antolatzea eta kudeatzea. Horretarako, inbentarioa eguneratuta edukiko da eta fitxak ondo antolatuta, funtsen lokalizazioa, transferentzia, zaintza eta arazketa eginez.

— Erabiltzailearentzako arreta-zerbitzua egokitzeaz arduratzea eremu hauei dagokienez: erabiltzailea orientatzea eta aholkatzea informazioa bilatzean irakurketa sustatzeko; erabiltzaileari informazioa ematea Liburutegiaren zerbitzuei eta jarduerei buruz; liburuen kontsulta eta mailegu-zerbitzuaren arreta (irakurleen erregistroa, bazkideen eta irakurleen txartelen izapidetzea, maileguen, itzulketen eta erreklamazioan kontrola); erreprodukzio-zerbitzua fotokopia bidez, eta abar.

— Liburutegia sustatzeko eta dinamizatzeko ekintzak diseinatzea eta planifikatzea –irakurketa-gidak, irakurle-gidak, ipuin-kontalariak, talde-jolasak, hitzaldiak…–, ekintzak kudeatzeaz eta abian jartzeaz arduratuz (proiektuak prestatzea, dirulaguntzak izapidetzea, publizitatea, eta abar).

*  Agenda 21:

— Udalbatzarekin lankidetzan aritzea Agenda 21ekin lotutako programak garatzeko. Horretarako, Herri Partaidetzako eta Ingurumeneko Batzorde Informatzailearen gaiak prestatu beharko dira, baita batzordearen saioetara joan ere, bere eskumen-eremuari buruzko azterketarako, informaziorako edo kontsultarako.

— Agenda 21i dagozkion akordioak eta programak bultzatzea eta garatzea, eta Batzorde Informatzailean onetsitako gaiak (Tokiko Agenda 21, Udalsarea 21, Eskolako Agenda 21...) koordinatzea, azpikontratatutako enpresarekin lankidetzan.

— Sailean garatutako jarduerak eta programak zabaltzea eta publizitatzea.

— Mota guztietako informazioa biltzea, ezagutaraztea eta artxibatzea esleitu zaizkion gaiei dagokienez, informazio hori jarduerak antolatzeko zabaldu eta erabili ahal izateko.

— Azpikontratatutako enpresarekin lankidetzan, saileko jarduera-esparruari dagozkion programari, laguntzari eta baliabideei buruzko ezagutzak eguneratuta mantentzea, iragartzen diren dirulaguntzak kudeatzea eta hobetzeko eta eguneratzeko egokitzat jotzen diren ekintzak eta neurriak proposatzea.

*  Beste eginkizun batzuk:

— Udaleko Jai Batzordearen gaiak prestatzea eta saioetara joatea, idazkari-eginkizunak betez (deialdiak eta gai-zerrendak prestatzea, parte-hartzaileei jakinaraztea, aktak erredaktatzea...).

— Udalbatzarekin lankidetzan aritzea turismoarekin lotutako programak garatzen, aldi berean Udalak turismoaren arloan abiarazitako proiektuen jarraipena eginez eta programa horiek garatzen laguntzeko zereginak betez.

— Ikastetxeetako arduradunekin (Ikasleen Gurasoen Elkartea, Eskola-kirola...) koordinatuta jardutea, behar den laguntza eskainiz (dirulaguntzak izapidetzen, Udalarekiko harremanak kudeatzen, eta abar).

*  Udaleko beste lanpostu batzuekin partekatzen dituen erantzukizun erkideak:

— Herritarrak artatzea, informatzea eta orientatzea bere eskumeneko gaiei buruz.

— Sailaren instalazioak eta baliabideak behar bezala erabiltzen, zaintzen eta mantentzen direla kontrolatzea eta gainbegiratzea.

— Lehen aipatutako eginkizunez gain, ezarritako helburuak betetzeko beharrezkoak diren eginkizunak betetzea, bere gaitasun eta ahalmen profesionalaren arabera.

Titulazioa:

Erdi-mailako edozein unibertsitate-titulazio / diplomatura edo baliokide, edo titulazio horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana.

Hizkuntza eskakizuna:

4.a, nahitaezkoa, 2019-12-31ko derrigortasun-datarekin.

Beste baldintza batzuk:

a)  Espainiako edo Europar Batasuneko beste edozein estatutako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazioaren ondorioz langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estaturen batekoa izatea.

Halaber, espainiarren eta Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, haien mende badaude.

Hori guztia, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

b)  16 urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaez erretiroa hartzera behartzen duen adina bete gabe izatea.

c)  Prozesuan parte hartzeko eskatutako tituluren bat izatea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, Lehen Oinarrian eskatutako titulazioaren arabera.

Atzerriko titulazioen kasuan, beren homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d)  Lanpostuko zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hori dagokionean egiaztatu beharko da mediku-azterketaren bidez, Udalak horretarako ezarritako zerbitzuetan.

e)  Diziplina-espediente batez edozein administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko; edo langile lan-kontratudunen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

f)  Atzerriko izangaiek egiaztatu beharko dute ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, beren estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten duenik.

g)  Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hala ere, kargu publiko bat edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenek lege-arau horietan aipatzen den aukera-eskubidea erabili ahal izango dute.

Izangaiek hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, hargatik eragotzi gabe eskabideak egiaztatzeko prozeduraren fasea.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak elektronikoki aurkeztea baino ez da onartuko, Ormaiztegiko Udalaren Zerbitzu Telematikoen bidez (www.ormaiztegi.eus), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluari jarraikiz.

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

 1. gaia. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Egitura eta funtsezko edukia. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.

 2. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua. Aurrekari historikoak. Atariko titulua. Foru lurraldeetako lurralde historikoen eskubideak Espainiako Konstituzioan eta Autonomia Estatutua. 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa. Ekonomia-ituna.

 3. gaia. Espainiako estatuaren lurralde-antolamendua. Egungo egoera. Autonomia-erkidegoak. Autonomia-erkidegoen antolaketa politiko eta administratiboa. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko sistema.

 4. gaia. Toki Administrazioa: osatzen duten erakundeak. Toki Administrazioa Konstituzioan. Toki-araubidea: Esanahia eta bilakaera historikoa. Estatuko oinarrizko arauak eta autonomia-erkidegoetan toki-araubideari buruzko araudia. Legeria sektorialak toki-araubidean duen eragina. Toki-erakundeen eskumen-eremua.

 5. gaia. Udalerria. Kontzeptuak eta elementuak. Biztanleen estatutua. Biztanleak udal-Kudeaketan parte hartzea. Udalaren antolaketa. Behar diren organoak: alkatea, alkateordeak, Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra. Organo osagarriak: Informazio-batzordeak eta bestelako organoak.

6. gaia. Tokiko gobernu-organoen bilkurei eta erabakiei buruzko araubidea. Erabakien aktak, ziurtagiriak, komunikazioak, jakinarazpenak eta argitalpena. Toki-erakundeen arautzeko ahalmena: Erregelamenduak eta ordenantzak. Egiteko prozedura.

 7. gaia. Toki-erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontu-egitura. Prestatzea eta onestea. Gastuen eta sarreren aurrekontua betearaztea: faseak. Toki Ogasunen baliabideak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren esparruan. Baliabideen sailkapena eta definizioa. Zerga-ordenantzak.

 8. gaia. Toki-korporazioen zerbitzura diharduten langileak. Motak eta araubide juridikoa. Eskubideak eta betebeharrak. Eskubide ekonomikoak eta Gizarte Segurantza. Bateraezintasunen araubidea. Diziplinazko eta erantzukizunezko araubidea.

 9. gaia. Sektore publikoko kontratuak. Kontratu-mota desberdinen mugaketa eta definizioa. Kontratu administratiboak eta pribatuak. Administrazio publikoek kontratuak prestatzea. Kontratistaren hautaketa: kontratua esleitzeko prozedurak, moduak eta irizpideak.

10. gaia. Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-egintza: Kontzeptua. Elementuak. Motak. Eraginkortasuna: jakinarazpena eta argitalpena bereziki. Ebazteko betebeharra. Isiltasun administratiboa. Herritarren eskubideak Herri Administrazioekiko harremanetan. Artxibo eta erregistroak kontsultatzeko eskubidea. Erregistroak. Baldintzak eta epeak: zenbaketa.

11. gaia. Administrazio-prozedura. Prozeduraren faseak: hasiera, antolaketa, instrukzioa eta amaiera. Egintzen berrikuspena administrazio bidean.

12. gaia. Administrazio publikoetan genero-berdintasuna sustatzeko politikak: Aplikatzekoa den legeria. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. 1. titulua: Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa. 2. titulua: Agintaritzen eta EAEko Herri Administrazioen jarduketan genero-ikuspegia integratzeko neurriak. III. titulua. II. kapitulua.


 GAI ESPEZIFIKOAK

 1. gaia. Administrazio publiko desberdinen eskumenak kulturaren, kirolaren, hezkuntzaren eta gazteriaren arloan (toki-, foru-, autonomia- eta estatu-administrazioak). Erakundeen eginkizunak.

 2. gaia. Kultura tokiko eremuan: Adierazpide nagusiak.

 3. gaia. Kulturaren Euskal Plana.

 4. gaia. Kultura-programen definizioa. Kultura-programen Kudeaketa, jarraipena, kontrola eta ebaluazioa. Programen diseinua: Helburuak eta metodologia.

 5. gaia. Kultura-Kudeaketa eta antolaketa.

 6. gaia. Tokiko kultura-zerbitzuak: Helburuak, hartzaileak, baliabideak, antolaketa eta Kudeaketa.

 7. gaia. Kulturaren eta kirolaren arloko parte-hartzearen planifikazioa eta ebaluazioa.

 8. gaia. Kulturaren, gazteriaren eta kirolaren arloko parte-hartzea biztanle-sektore desberdinetan.

 9. gaia. Programazioa kultur etxeetan.

10. gaia. Kultura-ekintzak zabaltzea: Komunikazioa eta publizitatea.

11. gaia. Kultura- eta kirol-ekipamenduen eta azpiegituren Kudeaketa. Ormaiztegiko kultura- eta kirol-ekipamenduak.

12. gaia. oki-erakundeen betebeharrak ondare historiko-artistikoa babesteari dagokionez. Ormaiztegiko kultura-, hizkuntza- eta historia-ondarea.

13. gaia. Giza baliabideen Kudeaketa kultura-sail batean. Kulturaren sailera bideratutako udal aurrekontuen Kudeaketa eta kontrola: Gastuak eta diru-sarrerak.

14. gaia. Kultur etxeak: Helburuak, zerbitzuak eta esku-hartzeak.

15. gaia. Jarduerak antolatzea: Erakusketak, musika-, dantza- eta antzerki-ikuskizunak. Prestatzea, egitea eta ebaluatzea.

16. gaia. Kultura eta ikastetxeak: Ikastetxeekin lotutako jarduera eta programak.

17. gaia. Kultura eta ingurumena: Ingurumen-ondarearekin lotutako jarduera eta programak.

18. gaia. Gainerako udal zerbitzuekin eta beste erakunde publiko batzuekin koordinatzea eta batera jardutea.

19. gaia. Hezkuntza-premia bereziak dituzten taldeak kultur programa normalizatuetan sartzeko irizpideak.

20. gaia. Tokiko kultura sustatzeko jarduera. Administrazio publikoek kulturaren arloan egiten duten dirulaguntza-jarduera. 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzak itzultzea. Finantza-kontrola.

21. gaia. Euskararen erabileraren normalizazioa arautzea Konstituzioan, Euskal Herriko Autonomia Estatutuan eta azaroaren 24ko 10/1982 Legean. Euskal administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko helburuak, plangintza eta tresnak. Euskararen erabilera normalizatzeko planak.

22. gaia. Euskal gazteen egoera eta premia nagusiak.

23. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Plana.

24. gaia. Gazte-politika integralaren aplikazioa tokiko eremuan.

25. gaia. Gazteriako planak eta programak programatu eta ebaluatzea.

26. gaia. Gazte-ekipamenduen definizioa eta sailkapena.

27. gaia. Gazteei Informazioa emateko Euskal Zerbitzua «Gazte Informazioa»: Definizioa eta sare bizi eta multiforme baten aldeko apustua.

28. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Elkartegintzaren Liburu Zuria. Gazteek parte hartzeko bide desberdinak.

29. gaia. Hezkuntza-premia bereziak dituzten gazteak aisialdiko eta denbora libreko jardueren programa normalizatuetan integratzeko irizpideak.

30. gaia. Ume eta nerabeentzako antolatutako aisialdia Gipuzkoan.

31. gaia. Elkarte-mugimenduak eta haiek tokiko dinamizazio soziokulturalean duten garrantzia.

32. gaia. Gazteen artean denbora librea erabiltzeko jarraibide berriak. Administrazio publikoek eta eremu pribatuak aisialdi parte-hartzailea sustatzea.

33. gaia. Turismoaren arloan indarrean dagoen eskumenak banatzeko sistema. Turismoaren arloko toki-erakundeen eskumenak.

34. gaia. Liburutegi publikoaren arauak eta jarraibideak.

35. gaia. Haurren atala: Zerbitzuak eta ezaugarriak.

36. gaia. Tokiko bilduma: Osaera, antolaketa eta hedapena. Bilduma osatzea eta mantentzea.

37. gaia. Erreferentziako zerbitzua: Informazio bibliografikoa eta informazio-teknologia berriak.

38. gaia. Liburutegi publikoaren Kudeaketa.

39. gaia. Erabiltzaileak: Arreta, orientazioa eta prestakuntza.

40. gaia. Liburutegi publikoaren dinamizazioa.

41. gaia. Dokumentuak eta materialak liburutegian biltegiratzea eta kontserbatzea: Liburuak, prentsa, mikrofilmak.

42. gaia. Euskarri berrien tratamendua: CDa, CD-ROMa, DVDa, bideoa, mikrofilma, beste batzuk.

43. gaia. Liburutegi publiko bateko sailkapen-sistema nagusiak.

44. gaia. Liburutegien automatizazioa. Kudeaketa-sistema.

45. gaia. Liburutegi-sare baten egitura eta antolaketa.

46. gaia. Liburutegi publikoa komunitatearen zerbitzura.

47. gaia. Mediateka: Kontzeptua eta historia.

48. gaia. Euskal bibliografia.