Egoitza elektronikoa

Kaizainburua. Enplegua finkatzeko prozesu berezia (Oposizio-lehiaketa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak
Lehiaketa:
Kaizainburua. Enplegua finkatzeko prozesu berezia (Oposizio-lehiaketa)
Lanpostua:
Kaizainburua
Plaza-kopurua:
1
Plaza-banaketa:

Txanda irekia: 1

Sarbide orokorraren modalitatea: 1

2. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 19 KB) 

Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

Titulu hauetakoren bat eskatzen da:

  • Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria.
  • Eraikuntza Obrak Antolatzeko eta Kontrolatzeko goi-mailako teknikaria.
  • Eraikuntza Proiektuetako goi-mailako teknikaria.
  • Obra Zibileko Proiektuetako goi-mailako teknikaria.
  • Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko goi-mailako teknikaria.
  • Mekatronika Industrialeko goi-mailako teknikaria.
  • Sistema elektroteknikoetako eta automatizatuetako goi-mailako teknikaria.
  • Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikaria.
  • Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zainketa Antolatzeko goi-mailako teknikaria.
  • Mantentze Lan Elektronikoetako goi-mailako teknikaria.
  • Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi-mailako teknikaria.
  • Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi-mailako teknikaria.
  • Administrazio Kudeaketako teknikaria.
  • Barnealde, Dekorazio eta Birgaitze Obretako teknikaria.
  • Eraikuntzako teknikaria.
  • Mantentze Lan Elektromekanikoetako teknikaria.
  • Beroa Sortzeko Instalazioetako teknikaria.
  • Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikaria.
  • Itsasertzeko Nabigazioko eta Arrantzako teknikaria.
  • Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zaintzeko eta Kontrolatzeko teknikaria.
  • Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria.
  • Telekomunikazio-instalazioetako teknikaria.

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (Lanbide Heziketako baliokidetzak).

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, deialdiko lanpostuetako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez zehapenik hartu ez izana Administrazio publiko edo autonomia-erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita egoteko; ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko edo, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizteari edo desgaikuntzari lotutako lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezin izango da desgaikuntza-egoeran edo egoera baliokideren batean egon, eta ezin izango du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezintasuneko edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Langileak hautatzeko deialdietako inskripzio-tasa ordainduta izatea, zeina parte hartu nahi den prozesuaren araberakoa izango baita eta zeinaren diru-zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko baita.
  8. Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.
Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

Oposizio-fasea

Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 21. apartatuan jasotzen da.

Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.


Lehiaketa-fasea

Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:

a) Esperientzia

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa. Apartatu bakoitzeko zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 25 urteetako lanaldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat. Esperientziagatik gehienez 62 puntu emango dira, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra

Esperientzia orokortzat hartzen dira kaizainen B taldeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikotan emandakoak —Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne— eta organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetan emandakoak, zerbitzuok funtzionario-harremanetakoak nahiz lan-kontratuko harremanetakoak izan. Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 22 puntu emango dira.

a.2) Esperientzia espezifikoa

Berariaz baloratuko dira, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri, emandako zerbitzu hauek:

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratadunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko kaizainburuaren lanpostuetan emandako zerbitzuak.

Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 40 puntu emango dira.

b) Tituluak eta lan-poltsetan egotea. Merezimendu hauek baloratuko dira (gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1) 5 puntu titulu bakoitzeko, sartzeko alegatutakoez bestelakoak, gehienez 10 puntu izan arte:

- Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria
- Eraikuntza Obrak Antolatzeko eta Kontrolatzeko goi-mailako teknikaria
- Eraikuntza Proiektuetako goi-mailako teknikaria
- Obra Zibileko Proiektuetako goi-mailako teknikaria
- Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko goi-mailako teknikaria
- Mekatronika Industrialeko goi-mailako teknikaria
- Sistema elektroteknikoetako eta automatizatuetako goi-mailako teknikaria
- Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikaria
- Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zainketa Antolatzeko goi-mailako teknikaria
- Mantentze Lan Elektronikoetako goi-mailako teknikaria
- Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi-mailako teknikaria
- Telekomunikazio eta Informatika Sistemetako goi-mailako teknikaria
- Administrazio Kudeaketako teknikaria
- Barnealde, Dekorazio eta Birgaitze Obretako teknikaria
- Eraikuntzako teknikaria
- Mantentze Lan Elektromekanikoetako teknikaria
- Beroa Sortzeko Instalazioetako teknikaria
- Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikaria
- Itsasertzeko Nabigazioko eta Arrantzako teknikaria
- Ontzi eta Itsasontzien Makineria Zaintzeko eta Kontrolatzeko teknikaria
- Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria
- Telekomunikazio-instalazioetako teknikaria

Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (Lanbide Heziketako baliokidetzak).

b.2) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kaizainen edo Administrarien Eskalako lan-poltsetan egoteagatik (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa). 

c) Informatika-ezagutzak. Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu 1 ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
- Internet oinarrizkoa.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
- Microsoft Outlook XP/2003/2010.
- Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
- Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
- Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
- Internet aurreratua.

IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu beharko da moduluak gaindituta daudela, 9.8 oinarri orokorrean adierazi bezala. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak. Ingelesa, alemana eta frantsesa jakitea baloratuko da, eta gehienez 3 puntu emango dira Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila hauen eta baremazio honen arabera:

- C1 maila edo handiagoa: 2 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B2 maila: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
- B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.

Ekainaren 30eko 117/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 8ko EHAA) ezartzen du zer hizkuntza-titulu eta -ziurtagiri diren baliokideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lanpostuak hautatzeko eta betetzeko prozesuetan.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 

Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta (PDF, 2 MB)

Bibliografia (PDF, 321 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

  1. Portuko erosketen eta horniduren arloko oinarrizko terminologia: biltegia, albarana, eskaera, inbentarioa, inbentarioaren altak eta bajak, fakturazioa eta stockak. Portuko hornidura-katearen kudeaketarekin lotzen diren oinarrizko prozesuak eta dokumentuak.
  2. Portu-erakundearen sistema elektriko eta mekanikoak kontserbatzea eta mantentzea. Mantentze-lanekin lotzen diren teknikak. Mantentze-lanetan erabili ohi diren tresnak eta erremintak. Kontzeptua eta mantentze motak: Prebentiboa, zuzentzailea eta prediktiboa. Portuko instalazioen mantentze mekanikoa eta orokorra.
  3. Nabigazioan laguntzeko sistemak. Seinaleztapen-tresneria (linternak eta lanparak, soinu-sirena elektronikoak, olatuen bidez aktibatutako soinu-seinaleak, eguneko seinaleak, material islatzailea eta tope-markak). Elikatze-sistemak (fotovoltaikoa, eguzki-panel fotovoltaikoak, bateria sekundarioak eta primarioak). Balizak
  4. Portuko zerbitzu-eremuko jabari publikoaren kudeaketa. Terminologia (jabari publikoko ondasunak, portuko zerbitzu-eremua, baimenak, etab.). Administrazio-emakidak eta -baimenak portu-eremuan. Dragatze-obrak eta plan bereziak. Autonomia-erkidegoaren eskumeneko portu-eremuak.
  5. Kartak, mapak eta planoak ezagutzea. Maparen eta planoaren kontzeptua. Eskalak eta eskala motak. Ingurumen jarraipenari eta segurtasunari buruzko oinarrizko ezagutzak.
  6. Ingurumenaren oinarrizko kontzeptuak. Portuko ingurumen-legeria espezifikoa. Marpol 73/78. Ingurumen-kudeaketaren adibide praktikoak. Hondakinen kudeaketa.
  7. Salgaien, bidaiarien eta ontzien trafikoan inplikatutako erakundeak eta organismoak. Portu-sektorean diharduten enpresak eta erakundeak: Portuko Agintaritza. Itsas Kapitaintza. Guardia Zibila. Polizia Nazionala. Aduanak. Mugako ikuskapen-zerbitzuak. Kanpo-osasuna. SOIVRE. Portuetako enplegu-zentroak. Kargatzailea (inportatzailea-esportatzailea). Portuko Eragiketa eta Zerbitzuen Eskuliburua. Armadorea eta ontzi-ustiatzailea. Ontzien kontsignatarioak. Zamalanetako enpresa. Aduana-ordezkaria. Operadore ekonomiko baimendua Garraio-kudeatzailea. Karga-ikuskatzailea/Surveyor. Garraio-agentea. Lurreko garraiolaria. Itsasontzien hornitzailea. Portuko terminalista. Praktikoen korporazioak.
  8. Babes zibileko oinarrizko jarraibidea, istripu larrietan substantzia arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko eta planifikatzeko. Helburua eta eremua. Definizioak.
  9. Istripu larriak aztertu eta kontrolatzea. Istripu-arriskua aztertzeko metodoak. 1254/1999 Errege Dekretua, uztailaren 16koa, substantzia arriskutsuak tartean diren istripu larriei loturiko berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena. Betebehar orokorrak eta espezifikoak errege-dekretuaren eraginpeko industrialentzat. Istripu-kasuetan jardutea.
  10. Suteen aurka babesteko protokoloak eta baldintzak. Suteen detekzio-, alarma- eta itzaltze-instalazioak. Suteen aurkako babes-instalazioen erregelamendua. Suteen kontrako bitarteko materialen mantentze-lanen programa. Babes-ekipamenduak.
  11. Portuko zerbitzuen eta poliziaren erregelamendua. Aplikazio-eremua. Agintariak eta eskumenak. Portuko zerbitzuen eremurako sarbidea. Zerbitzu-eremutik zirkulatzea. Atrakalekuak. Salgaiak kargatu, deskargatu, gordailutu eta garraiatzea. Ezarpena eta jarduerak portuko zerbitzu-eremuan. Matxurak, kalteak eta galerak.
  12. Portuko polizien-kaizainen lanarekin lotutako prozedurak. Portuko poliziaren figura: Portuko polizia-kidegoaren eginkizun eta zerbitzu komunak. Portuko poliziari dagozkion zereginak. Sarbide-kontrolarekin lotutako segurtasun-sistemak. Arrantzaleen lonja kontrolatzea. Kontrol Zentroaren operatiba. Bide-segurtasuna: motordun ibilgailuen trafikoa eta zirkulazioa.
  13. Portuko segurtasun operatiboa. Herritarren segurtasunerako zeladore-kaizainen agintaritza-agenteen izaera. Segurtasuneko jagoleak. Landa-zaindari partikularrak (itsas arrantzazainak). Segurtasun-zerbitzuak eta -sistemak. Alarma-zentralak. Segurtasun-sailak.