Iturgin ofizial
Gipuzkoa
Alkatetzaren menpe egonik bai hierarkian bai eginkizunetan, lanpostuaren berezko eginkizunak izango dira eta, beraz, teknikariaren ardurapekoak, honako hauek:
— Ur hornidurarako sarea egoki mantentzeko lanez arduratuko da (hornidura etengo du ma txu ra gertatuz gero; behar diren piezak jarriko ditu konpontzeko; kontagailuak jarri, ordezkatu nahiz irakurriko ditu; eta uraren hornidura sarearen funtzionamendu egokirako edo hobekuntzarako egin beharreko jarduera guztiak egingo ditu).
— Esleitu zaion ibilgailua gidatuko du, eta Obrak eta Zerbitzuak Lantaldeari atxikitako ibilgailuetan prebentziozko mantentze lanak eta oinarrizko konponketak egingo ditu, erregaiz betetzeaz gain.
— Materialak kargatu eta deskargatuko ditu.
— Pertsonak zein materialak garraiatuko ditu.
— Argiteria elektrikoaren sarean konponketak egiten eta egoki mantentzen parte hartuko du, eta ofizial argiketariari lagunduko dio eta jakinaren gainean edukiko du.
— Hala agintzen zaionean, lan agiriak edo gorabeherak idatziko ditu, eta obrak eta zerbitzuak saileko arduradunari emango dizkio.
— Agintzen zaizkion beste zeregin guztiak egingo ditu bere lanpostuaren kategoriari baldin badagozkio.
Eskola graduatua, LH1 edo baliokidea
Hizkuntza eskakizuna: 1 merezimenduzkoa.
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraikiz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Halaber, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek, zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; baita herritartasuna duenaren
ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, ezkontide horiek zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
b) 16 urte beteta izatea eta oraindik erretiro adinera iritsi gabe egotea.
c) Eskola graduatua, LH1eko titulua edo baliokideren bat izatea. Baldintza berezi gisa, B motako gidabaimena eduki behar da. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.
d) Lanpostuari dagozkion eginkizunak ohikotasunez betetzea galarazten dion gaixotasunik edo muga fisikorik ez edukitzea. Horrek ez du esan nahi ez denik aplikatuko 13/1982 Legea, apirilaren 7koa, ezinduen gaineko gizarteko eragin trukeari buruzkoa. Gaitasun fisikoa edo psikikoa egiaztatuko da hautaketa prozesua amaitu ondoren, medikuaren ziurtagiri baten edo azterketa baten bidez, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz. Lanpostua jabetzan hartzeko, ezinbestean bete beharko da baldintza hori.
e) Eginkizun publikoak egiteko ezgaituta ez egotea eta edozein administrazio publikoren zerbitzutik zigor espediente bidez baztertuta ez egotea. Atzerritarra izanez gero, ez izatea inolako zigorrik, jatorriko Estatuan funtzio publikoan aritzea eragozten dionik.
Hala ere, zigorbideko eta administrazioko arauen arabera, birgaitzearen onura aplikatu ahal izango zaio, baldin eta hautagaiak agiri ofizialen bidez egiaztatzen badu birgaitua izan dela.
f) Legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea, 53/1984 Legeak, abenduaren 26koak, Administrazio Publikoan diharduten langileen bateraezintasunei buruzkoak, aurreikusitakoaren arabera; horrek ez die galaraziko, jadanik kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezinen bat betetzen dutenei, lege arau horretan aipatzen den aukeratzeko eskubidea gauzatzea.
Eskabideak Andoaingo Udaletxeko ATARIA –Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoan aurkeztu ahal izango dira, herri horretako Goikoplaza z/g helbidean. Gainera, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan zehaztutako tokietatik edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Posta-bulegoen bidez aurkeztutako eskabideak gutun-azal irekian aurkeztuko dira, postako langile funtzionarioak datatu eta zigila ditzan, horiek ziurtatu aurretik.
Udal honek orain arte erregistroei buruz izenpetu dituen hitzar menekin bat etorriz, eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Nagusian eta Eusko Jaurlaritzakoan ere aurkeztu ahal izango dira.
GAI OROKORRAK
1. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Atariko titulua.
2. 1978ko Espainiako Konstituzioa (14. artikulua) eta Eusko Jaurlaritzaren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa (Atariko titulua: xedea, aplikazio eremua eta printzipio orokorrak).
3. 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriko Autonomia Estatutuarena (Atariko titulua).
4. Udal antolamendua: udal organoak. Udal eskumenak.
GAI ESPEZIFIKOAK
5. Udal zerbitzu publikoak mantentzeko eta zaintzeko lanak: ur hornidura. Balbulak, giltzak, hodi motak, materialak, pieza bereziak.
6. Andoaingo Uren Udal Zerbitzurako Araudia, 1987ko urtarrilaren 30ekoa.
7. Udalaren zerbitzu publikoak mantentzeko eta zaintzeko lanak: hondakin uren eta euri uren saneamendu sarea. Hodi motak, materialak.
8. Saneamendu sareak. Andoaingo Udalaren kolektorera egiten diren isurketak arautzeko erregelamendua.
9. Hornidura hodiak muntatzeko behar diren materialak, tresnak eta beste baliabideak.
10. Ur hornidurako eta saneamenduko sareak muntatzeko lanak, dokumentazio teknikoa interpretatuz eta ezarritako lan prozedurei jarraikiz.
11. Presio, estankotasun eta desinfekzio probak egiteko prozedurak.
12. Zangak betetzeko eta trinkotzeko teknikak.
13. Ur hornidurako eta saneamenduko sareak zerbitzuan jartzeko prozedurak eta teknikak, eragiketen sekuentzia identifikatuta.
14. Ur hornidurako eta saneamenduko sare bateko zer elementuren gainean jardun daitekeen, eskuz nahiz automatikoki, eta zer ondorio dituen horiek manipulatzeak.
15. Aire sarreren eta irteeren eragina hornidura sareetan eta horien gainean egindako operazio maniobretan.
16. Bibrazioen eta ariete kolpeen eragina hornidura sareen funtzionamenduan eta horien gaineko operazio maniobretan.
17. Laneko arriskuak ur hornidurako eta saneamenduko sareak zerbitzuan jartzean.
18. Fibrozementuzko hodiak konpontzeko edo ordezkatzeko prozedura eta jarduketa bereziak.
19. Hautemandako arriskuetarako prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak. Norbera eta taldea babesteko ekipamenduak aukeratzea eta ongi erabiltzea.
20. Laneko segurtasuneko eta osasuneko neurriak. Laneko arriskuen prebentziorako neurriak. Oinarrizko kontzeptuen definizioa. Langileek laneko arriskuetatik babestuta egoteko eskubidea. Langileen betebeharrak.
21. Andoaingo udalerria. Biztanleria, geografia eta orografia. Kale izendegia, auzoak eta udal bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak.