Eusko Jaurlaritza

Informatikako teknikaria

2020/01/31 - 2020/02/27
Inprimatu
Ermua
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ermuko Udala
Lehiaketa:
Informatikako teknikaria
Lanpostua:
Informatikako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Hautatutako izangaiak Ermuko Udaleko Zerbitzu Orokorren eta Gobernu Irekiaren/Teknologiaren Arloan lan egingo du, eta azpieskalaren berezko eginkizun orokorrez gain, maila eta kategoriaren barruan agintzen zaizkion eginkizunak ere beteko ditu. Hautagaiei informazioa ematearren, eta hautaketa prozesuko ebaluazio-irizpideen oinarri modura, hona deialdi honen helburu den lanpostuaren eginkizunak

— Zerbitzariak operatibo mantentzea eta beharrezkoak diren eguneratzeak egitea.

— Datuak kudeatzeko sistemak mantentzea.

— Aplikazio korporatiboak mantentzea.

— Erabiltzaileen gorabeherei arreta ematea.

— Kipo informatikoen sareak mantentzea, konfiguratzea eta handitzea.

— Erabiltzaileak sistema informatikoan sartzeko baimenen mantentze-lanak.

— Telefonogunearen konfigurazioa.

— Terminal telefonikoak konfiguratzea.

— Software eta aplikazioen instalazioa.

— «Fibermua» zuntz optikoko sareko arduradun teknikoa.

— Zuntz optikoko sarea egoera onean dagoela eta egoera onean mantentzen dela bermatzea.»Fibermua».

— Sarearen eragiketa gainbegiratzea (altak, bajak, zerbitzu-aldaketak eta gorabeherak) «Fibermua».

— Mantentze-lanak gainbegiratzea (prebentziozkoak, zuzentzaileak eta hobekuntzak) «Fibermua».

— «Fibermua» zuntz optikoko sarea handitzeko proiektuak gainbegiratzea.

— Obrak, zerbitzuak eta hornidurak kontratatzeko espedienteak izapidetzea.

— Operadoreei fakturatzea kalkulatzea. «Fibermua».

— Hornitzaileek fakturatutakoa berrikustea. «Fibermua».

Beste betekizun batzuk

Ezagutzak:

— Windows, Linux, IOS, Android sistema eragileak.

— Microsoft SQL, MySQL, Oracle datu-baseen kudeatzaileak.

— VMWare, Hiper-V zerbitzariak birtualizatzeko sistemak.

— Citrix aplikazioak birtualizatzeko sistemak.

— Sare informatikoak: lan, Wan, routerrak, suebakiak eta VPN.

— Mikroinformatika: PCak, inprimagailuak, periferikoak, eramangarriak eta tabletak.

— Telefonogunearen kudeaketa.

— Microsoft Exchange posta elektronikoko kudeatzaileak.

— TCP/IP eredua eta ESI.

— Datuak Prozesatzeko Zentroa (DPZ) kudeatzea.

— Datu masiboak biltegiratzeko sistemak.

— Zibersegurtasuna.

— Internet eta «hodeia».

— Komunikazio-sareak hedatzea eta Autocad planoak manipulatzea.

— Telekomunikazioak enpresan: telefonia finkoko eta mugikorreko zerbitzuak, Internet eta IPTV. Wifi eta Power Line Comunications (PLC).

— Datu pertsonalen babesa.

— B1 ingeles-maila egiaztatzea ere baloratuko da, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera.

Eskumenak:

— Lidergo-trebetasunak.

— Taldean lan egitea.

— Komunikazioa.

— Herritarrentzako orientazioa.

— Erabiltzaileentzako orientazioa.

— Erakundearekiko konpromisoa.

Aurreko betekizun guztiak, hautaketa prozesuan zehar, eta izendatu arte, eduki beharko dira.

Titulazioa:

Informatikako diplomatura, gradua edo baliokidea edo goi-mailakoa.

Hizkuntza eskakizuna:

C1.

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea edo, bestela, Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako tratatuak aplikatzearen ondorioz langileen zirkulazio askea onartuta daukan estatu batekoa izatea.

b) Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahalko dute, baldin eta egitez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoek edo haien ezkontidearen ondorengoek bai, hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo, zaharragoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

c) Gutxienez 16 urte izatea eta nahitaezko erretiroko gehienezko adina ez gainditzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

d) Informatikako diplomatura-titulua edo gradua lortzeko eskubideak izatea edo ordainduta izatea. Atzerrian lortutako tituluak dituzten izangaiek dagokion baliozkotzeak edo, hala badagokio, tituluaren homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.

e) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, C1 maila edo handiagoa egiaztatzen duen titulua izatea.

f) Merezimendu eta betekizun guztiak deialdiaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu diren data erreferentziatzat hartuta balioetsiko dira.

g) Zereginak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea. Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori Udalaren Osasun Zerbitzuek egiaztatuko dute Oinarri Orokorretan ezarritakoarekin bat, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko lanpostuan egokitzapenak egin behar badira ere.

h) Ez egotea, diziplina espediente bat dela medio, edozein herri administrazioren edo autonomía erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoen zerbitzutik bereizita eta ez izatea, ebazpen administratibo edo judizialen bidez, enplegu edo kargu publikoak betetzeko desgaitasun absoluturik edo berezirik, ez funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, ez eta, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizi edo desgaitu aurretik betetzen zituztenen antzeko funtzioak betetzeko ere. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaituta edo horren pareko egoera batean ez egotea eta haren estatuan baldintza beretan enplegu publikora iristeko eragozpen den diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

i) Ez egotea ezintasun eta bateraezintasuneko legezko kausaren batean, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, herri administrazioen zerbitzurako bateraezintasuna arautzen duenak, xedatutakoaren arabera.

 

 

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Dagozkion sarbide probetan, non hautagaiek eskuratu nahi duten plazarako oinarri orokorretan eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatuko duten, parte hartzeko

eskaerak Ermua Hiriko Udaleko alkate-udalburuari zuzenduko zaizkio, eredu ofizial eta normalizatuarekin bat etorriz (oinarriei III. eranskin gisa erantsi zaiena) eta udal sarrera erregistroan aurkeztuko dira.

Eskabideak urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan adierazitako herri administrazioen erregistroetan ere aurkeztu ahalko dira. Ermuko Udaleko alkate-udalburuari zuzenduko zaizkio eta kasuan kasuko funtzionarioak eskabideak aurkezteko epean data eta zigilua jarrita egon beharko dute.

Deialdia
Gaiak:

1. Espainiarren funtsezko eskubide eta betebeharrak. Horiek bermatzea eta etetea.

2. Herri-administrazioak espainiar antolamenduan. Estatuaren administrazio orokorra.

3. Autonomia erkidegoak: Autonomi estatutuak. Toki-administrazioa. Erakunde- administrazioa.

4. Administrazio-prozedura: oinarri orokorrak. Administrazio-prozeduraren aldiak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazioaren isiltasuna.

5. Administrazio prozedura erkidearen izapidegintza erraztua.

6. Prozeduraren denborak eta epeak. Prozedura bereziak.

7. Administrazio-egintza: kontzeptua, motak eta osagaiak. Zergatia, jakinaraztea eta argitaratzea.

8. Administrazio-egintzen eraginkortasuna: bete beharrekotasuna eta nahitaez betearaztea. Etendura. Administrazio-egintzaren baliozkotasuna eta baliogabezia. Baliokidetza, kontserbazioa eta bihurketa.

9. Administrazio-egintzak berrikustea. Ofizioz berrikustea. Administrazio-errekurtsoak: oinarri orokorrak.

10. Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertze-errekurtsoa, aparteko berrikuspen-errekurtsoa. Errekurtso ekonomiko-administratiboa.

11. Adminitrazio-egintzen jurisdikzio-berrikuspena. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

12. Espainiako toki-araubidea: Konstituzioaren oinarriak eta arauketa juridikoa.

13. Udalerria: kontzeptua eta osagaiak. Udal mugartea. Biztanleria: erroldatzean arreta berezia jarriz.

14. Udalaren antolamendua. Eskumenak.

15. Toki-hauteskudeen araubide orokorra.

16. Ordenantzak, erregelamenduak eta bandoak. Horiek lantzeko eta onesteko prozedura. Arau-hausteak.

17. Toki-erakundeen zerbitzuko langileak: funtzionarioak, lan-itunpeko langileak, aldi baterako langileak eta zuzendari profesionalak.

18. Toki-erakundeetako langileen araubide juridikoa: eskubideak eta betebeharrak. Diziplina-araubidea.

19. Administrazio-egoerak. Bateraezintasunak.

20. Toki-administrazio prozeduraren berezitasunak.

21. Dokumentuen irteerak eta sarrerak erregistratzea. Dokumentuak aurkeztean bete beharrekoak. Komunikazioak eta jakinarazpenak.

22. Kide anitzeko toki-organoen funtzionamendua: bilkura eta erabakien araubidea. Aktak eta erabakien ziurtapenak.

23. Udalburuaren ebazpenak.

24. Toki-erakundeetako aurrekontuak. Oinarriak, osagaiak eta biltzen dituzten dokumentuak.

25. Toki-aurrekontua onesteko prozedura. Aurrekontua betetzeko oinarri orokorrak.

26. Aurrekontuaren aldaketak: ohizkanpoko kredituak eta kreditu gehigarriak, kreditu-transferentziak eta halako beste irudi batzuk.

27. Aurrekontuaren likidazioa.

28. Tokiko gastu publikoa: kontzeptua eta lege-araubidea.

29. Gastu publikoak egikaritzea. Kontabilitatea eta kontuak.

30. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa. 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurka Guztiz Babesteko Neurriak ematen dituena.

31. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

32. 15/1999 Lege Organikoaren Garapenerako Araudia, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

33. Administrazio elektronikoa: hiritarrek zerbitzu publikoak elektronikoki eskuratzea.

34. Egoitza elektronikoa. Identifikazioa eta autentifikazioa.

35. Erregistro, komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak.

36. Prozeduren kudeaketa elektronikoa.

37. Euskadiko Autonomia-Estatutua: aurretiazko titulua, Euskadiko botereak.

38. Euskadiko Toki-erakundeei buruzko Legea: IV. Titulua: I. Kapitulua. Udalerriaren antolaketa eta funtzionamendua.

39. Euskadiko Toki-erakundeei buruzko Legea: IV. Titulua: II. Kapitulua. Udal ordezkarien estatutuari buruzko xedapenak.

40. Ermuko udal antolaketa: udalak ematen dituen zerbitzuak eta Ermuko Udalaren menpeko erakunde autonomiadunak.

41. Administrazio Publikoaren jarduera-printzipioak

42. Harreman juridiko-administratiboa. Kontzeptua.

43. Subjektuak harreman juridiko-administratiboa.

44. Administrazioa eta administratua harreman juridiko-administratiboan.

45. Gaitasuna eta ordezkaritza harreman juridiko-administratiboan.

46. Administratuaren eskubideak. Administratuaren egintza juridikoak.

47. Sistema operatiboaren kontzeptua. Egitura, osagaiak eta funtzioak. Sistema eragileak: Windows, Linux, Unix, IOS, Android.

48. Sistema operatiboen administrazioa.

49. Datu-baseak eta datu-baseen kudeatzaileak.

50. Ekipoak mantentzeko praktikak. Mantentze-lan motak. Sistema informatikoen monitorizazioa.

51. Erabiltzaileentzako arreta kudeatzea.

52. TCP/IP eredua. TCP/IP protokoloak.

53. Tokiko sareak. Sare lokalen administrazioa.

54. San, NAS eta das biltegiratze-sistemak.

55. Sareetako segurtasuna. Sare pribatu birtualak.

56. Informazioa tratatzeko zentro baten (DPZ) plangintza fisikoa.

57. Hondamendi informatikoen kudeaketa.

58. Internet sarea. Konputazioa Nuben.

59. Kable bidezko telekomunikazioak. Haririk gabeko sareak. Komunikazio mugikorren sistemak. PLC (Power Line Comunications).

60. Belaunaldi berriko sareak (Nga).

61. Telebista-zerbitzuak (IPTV eta OTT).

Gaiak prestatzeko, indarreko legeriatzat edukiko da deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzean indarrean dagoena.