Egoitza elektronikoa

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Informazio-sistemetako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)

2022/11/24 - 2022/12/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
Lehiaketa:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Informazio-sistemetako Eskala. Berezia (Lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Informazio-sistemetako Eskala.
Plaza-kopurua:
24
Plaza-banaketa:

a.– Sarbide orokorraren modalitatea: 23

Hizkuntza-eskakizunik gabe: 6
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 16
4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

b.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1

Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 89 KB)

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio Sistemetako Eskalan sartzeko tituluak: ikasketa-eremu hauetako gradu-, lizentzia- edo ingeniaritza-tituluak:

061201 Datu-baseen diseinua eta administrazioa
061301 Softwarearen eta aplikazioen garapena
061304 Adimen artifiziala
061901 Informatika
071401 Konputagailuen ingeniaritza
071403 Telekomunikazio-ingeniaritza
071402 Soinuaren eta irudiaren ingeniaritza
071405 Ingeniaritza elektronikoa
054101 Matematikak

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Hizkuntza eskakizuna:

Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.

Beste baldintza batzuk:
  1. Europar Batasuneko kide den edozein estatutako nazionalitatea edukitzea. Parte hartzeko aukera izango dute, halaber, Europar Batasunaren estatu kideetako herritarren ezkontideek, edozein dutela ere nazionalitatea eta, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, haien ondorengoek eta, zuzenbidez bananduta ez badaude, ezkontidearenek, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira. Era berean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan dauden pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta itun horietan langileen zirkulazio askea aplikatzen bada.
  2. Gaitasun funtzionala izatea, sartu nahi den kidegoko edo eskalako zereginak betetzeko.
  3. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina beteta ez izatea.
  4. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea; ezta, ebazpen judizial baten ondorioz, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, bereizi edo desgaitu duten funtzionario-kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, hautagaia ezingo da desgaituta edo egoera baliokidean egon, eta ezingo du ezarrita izan diziplina-zehapenik edo baliokiderik, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten dionik.
  5. Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioa izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
  6. Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
  7. Ordainduta izatea langileak hautatzeko deialdietan inskribatzeagatik ordaindu beharreko tasa, lehiatu nahi den prozesuaren eta kidegoaren nahiz eskalaren arabera. Tasaren zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuko da.
  8. Kidego eta eskala bereko karrerako funtzionario ez izatea.
  9. Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.

Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetara aurkezten direnek, aipatzen diren parte hartzeko betekizunak betetzeaz gain, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua izan beharko dute foru-aldundietako organo eskudunaren, IMSERSOren edo baliokidearen eskutik, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:

3 urteko esperientzia izatea administrazio publikoetan SAP proiektuak kudeatzen.

Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu behar da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.

 

Oharrak:

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.

  • Oposizio-fasea.

    Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorren 23. apartatuan jasotzen da.
    Oposizio-fasean, gehienez 120 puntu lor daitezke.

  • Lehiaketa-fasea.

Lehiaketa-fasean, gehienez 80 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuz:

a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren apartatuetan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.

Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:

a.1) Esperientzia orokorra.

Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan Informazio Sistemetako teknikarien kidego, eskala edo kategorietan (A1 azpitaldekoak) edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,083 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 22 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2) Esperientzia espezifikoa.

Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena destino-osagarriaren 27. eta 28. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:

a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 23. eta 25. mailetako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazioaren Sistema eta Teknologietako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,151 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez ere 40 puntu emango dira.
Zenbaketa egiteko, azken 25 urteetan lan egindako aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.

a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 27. eta 28. mailetako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuak batuz zehaztuko da.

i) 0,072 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 13 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:

– EAEko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazioaren Sistema eta Teknologietako Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri asimilatuta emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.

ii) Horrez gain, 0,15 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 27 puntu izan arte, aurreko (i) apartatuko zerbitzuengatik, destino-osagarriaren 27., 28. eta 29. mailak dituzten lanpostuetan eman badira.

a.2.2) apartatu honetako zenbaketa egiteko, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat

b) Tituluak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.

Merezimendu hauek baloratuko dira ( gehienez 12 puntu lor daitezke):

b.1)Titulu hauek baloratuko dira (gehienez 10 puntu lor daitezke):

– 5 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, diploma, ingeniaritza eta ingeniaritza teknikoa):

061201 Datu-baseen diseinua eta administrazioa
061301 Softwarearen eta aplikazioen garapena
061304 Adimen artifiziala
061901 Informatika
071401 Konputagailuen ingeniaritza
071403 Telekomunikazio-ingeniaritza
071402 Soinuaren eta irudiaren ingeniaritza
071405 Ingeniaritza elektronikoa
054101 Matematikak

– 3 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, arkitektura teknikoa, diploma eta ingeniaritza teknikoa):

071901 Industria antolakuntzako ingeniaritza
071502 Industria-teknologietako ingeniaritza
071302 Ingeniaritza elektrikoa
071404 Industria elektronika eta automatikaren ingeniaritza
071503 Ingeniaritza mekanikoa

Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak (PDF, 4 MB)

Titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko. Era berean, sartzeko betekizun gisa alegatutako tituluaren ikasketa-eremu berekoak diren tituluak ere ez dira baloratuko.

b.2) ) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informatikako karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:

– Oposizio-fasea gaindituta izatea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gaindituta izatea: 7 puntu (hori da azpiapartatu honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).

b.3) 7 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Informazio-sistemetako Eskalako lan-poltsetan egoteagatik. Azpiapartatu honetan, gehienez ere puntuazio hori lortu ahal izango da.

c) Informatika-ezagutzak.

Informatika-ezagutzak gehienez 3 punturekin baloratuko dira, puntu bat ziurtagiri hauetako bakoitzeko:

– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
– Microsoft Access 2010.

Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu beraren bertsio bat baino gehiago egiaztatzen bada, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.

d) Hizkuntzak.


Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira, baremo honen arabera:

– C1 maila edo handiagoa: 2 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B2 maila: 1,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu hizkuntza bakoitzeko.

  • Euskara jakitea.

Euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:

1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
2. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
3. hizkuntza-eskakizuna: 26 puntu.

 

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena

Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.

Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.

 

Aurrez aurrekoa:

Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00

  • Wellington Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz
  • Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao
  • San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián

 Hitzordua eskatzeko:

Deialdia
Gaiak:

Garatutako gai-zerrenda orokorra (PDF, 5 MB)

Galdera-sorta. (PDF, 1 MB)

Bibliografia (PDF, 739 KB)

Gai-zerrenda espezifikoa.

Oinarrizko teknologiak: Sistema eragileak eta DB
1.– Sistema eragileak: definizioa, kontzeptuak, oinarriak eta osaera; bilakaera eta joerak. 2Windows Server eta UNIX: administrazioa, instalazioa, kudeaketa, zerbitzuak, erabiltzaileak, segurtasuna, komunikazioak.
2.– Datu-baseak — DB —: Eredu erlazionala. E/R eredua. Normalizazioa. Datu-base erlazionalak diseinatzea. Datu-baseen sistemen arkitektura. Datu-baseak kudeatzeko sistemak —DBKS—. ANSI-SPARC erreferentzia-eredua.
3.– Teknologia emergenteak: Kontzeptua, sailkapena eta aplikazioak.
Komunikazioak, sareak eta Internet
4.– Komunikazio-sareak. Kontzeptuak. Transmisio-bideak. Zirkuituen eta paketeen kommutazioa. Sarbide-azpiegiturak. Datuak bideratzeko eta transmititzeko protokoloak: motak, sareen arteko interkonexioa, elementu aktiboak.
5.– Sare lokalak: Kontzeptuak, arkitektura, tipologia, transmisio-bideak, elementuak eta sarbide-metodoak. Gailuen eta erabiltzaileen plangintza, administrazioa eta kudeaketa. Sareak interkonektatzeko ekipoak eta kableatu-sistemak. Trafikoaren monitorizazioa eta kontrola. SNMP kudeaketa. LAN, VLAN eta WAN sareak.
6.– IP sareak: sareen arkitektura, bideraketa eta zerbitzuaren kalitatea. IPv4 / IPv6 trantsizioa eta bizikidetza. IPv6ren funtzionalitate espezifikoak. TCP/IP, ICMP eta UDP protokoloak. Domeinu-izenen sistemak (DNS). Oinarrizko aplikazioak: Telnet, FTP eta SMTP.
7.– Interneteko sarea: jatorria, bilakaera eta ezaugarriak. Interneten oinarritutako zerbitzuak. Interneten erabiltzen diren lengoaiak eta teknologiak: HTML, CSS, XML, JavaScript, AJAX. Web nabigatzaileak eta estandarrekiko bateragarritasuna. Gauzen Internet (IoT).
8.– Intranet eta Estranet sareen arkitektura. Kontzeptua, egitura eta ezaugarriak. Erakundeetan ezartzea. Geruzen eredua: aplikazio-zerbitzariak, datu-zerbitzariak, zerbitzari-granjak. DNS eta DHCP zerbitzariak.
9.– WEB informazioa zabaltzea: diseinua eta maketazioa, irisgarritasuna, erabilgarritasuna eta web-analitika. W3C. Diseinu unibertsala. Web-diseinu moldagarria. Bilaketa-tresnak. Tresna kolaboratiboak. Edukien sindikazioa. 2.0 weba. Web semantikoa.
10.– Web aplikazioen garapena. «Front-end» arkitektura. J2EE. Bezeroaren «script»ak. «Framework»ak. UX — «User eXperience» —. Transakzioen segurtasuna, datu-baseetarako konexioa eta sistema eta zerbitzuekiko interkonexioa. Web zerbitzuak. REST vs SOAP. Interneteko Aplikazio Aberatsak (RIA).
Informazio-sistemen ingeniaritza
11.– Software ingeniaritza: Eskakizunen ingeniaritza-prozesuak, sistema modelatzea, arkitektura diseinatzea, diseinua eta inplementazioa, probak eta bilakaera. Prototipoak egitea sistemen garapenean. Bizi-zikloaren modeloak eta faseak.
12.– Analisi eta diseinu egituratua: datu-hiztegia, datu-fluxuaren diagrama. Objektuetara bideratutako analisia eta diseinua: objektuak, klaseak, herentzia eta metodoak. Modelatze-lengoaia bateratua (UML). Banatutako objektuen arkitekturak.
13.– Sistemen analisi funtzionala: metodo arinak. SCRUM: ikuspegi eskematikoa. Definizioak: Scrum erakundeak, kontzeptuak, prozesuak eta rolak. Estimazioak, etengabeko entrega —sprintak—, atzera begirakoak eta etengabeko hobekuntza, arriskuak kudeatzea, erabiltzailearen historiak eta epikak kudeatzea, balioa entregatzea. Kanban taulak.
14.– Sistemak garatzeko metodologia, prozesuari begira. Sistemen analisi dinamikoa: prozesuak modelatzea, modelatze dinamikoa eta BPMN —«Business Process Model and Notation»—. Sistema transakzionalak aztertzeko eta diseinatzeko teknikak.
15. – Aplikazioen migrazioa dimentsio-doikuntzako eta zaharkitze teknikoko prozesuen esparruan. Konfigurazioa eta bertsioak kudeatzea. Inguruneak kudeatzea. Informazio-sistemen berringeniaritza eta alderantzizko ingeniaritza.
16.– Sistemak mantentzea. Mantentze prediktiboa, moldatzailea eta zuzentzailea. Mantentze-lanak planifikatzea eta kudeatzea.
Informazio-sistemak antolatzea eta kudeatzea.
17.– Informazio-sistemen zentro baten antolaketa eta funtzionamendua. Funtzioak: garapena, mantentze-lanak, sistemak, datu-baseak, komunikazioak, segurtasuna, kalitatea, mikroinformatika eta erabiltzaileei arreta ematea.
18.– Informazio-sistemen definizioa, egitura eta dimentsionamendu efizientea. Informazio-sistemen plangintza estrategikoa: kontzeptuak eta metodologia. 3 METRIKA. Baliabideak kudeatzea, proiektuen jarraipena egitea eta erabakiak hartzea.
19.– IKT proiektuen kudeaketa: Proiektu baten definizioa eta ezaugarriak. Proiektuaren bizi-zikloa. Proiektua zuzentzeko prozesuak. Proiektu-zuzendaritzako jakintza-arloak. Baliabideen eta ahaleginaren estimazioa. Metodologia prediktibo —GANTT, PERT, PMBOK, PRINCE2— eta arinak —LEAN, SAFe—. Kontrola eta jarraipena.
20.– Kalitatea informazio-sistemetan. Kalitate-bermea softwarea ekoizteko prozesuan. Softwarearen kalitatearen ebaluazioa eta metrikak. Kalitatea kudeatzeko sistemak. Normalizazioa eta ziurtatzea: CMMI eredua, ISO 15504 araua eta ISO 9004 zerbitzuetarako gida.
21.– Cloud Computing: definizioa, onurak eta arriskuak, zerbitzu- eta hedapen-ereduak —IaaS, PaaS, SaaS...—. Hodei pribatuak, publikoak eta hibridoak.
Datuen babesa eta segurtasuna.
22.– Segurtasun-arauak sistema informatikoetan: fisika —biometria, segurtasun-kopiak, etab.— eta logika —sarbideen kontrola, eraso informatikoen prebentzioa...—.
23.– Informazioa berreskuratzeko sistemak. Informazioa biltegiratze-euskarrietan kontserbatzeko politikak, prozedurak eta metodoak. Backup-sistemak: backup-estrategiak eta RPO informazioaren eskuragarritasuna. Erreplikazio lokala eta urrunekoa.
24.– Segurtasuna sareetan. Eraso motak eta horiek prebenitzeko tresnak: sarbideen eta intrusioen kontrola, teknika kriptografikoak, trafiko lokalaren monitorizazioa. Segurtasun perimetrala: IDS / IPS detekzio- eta prebentzio-sistemak. Suebakia: motak eta teknologiak.
25.– Zibersegurtasuna: NISTaren zibersegurtasun-esparrua. SOC, SIEM eta EDR. CERT/CSIRT zentroak. DDOS erasoen aurkako babesa. Komunikazio mugikorretarako neurri espezifikoak: MDM soluzioak eta BYOD estrategiak.
26.– Sistema korporatiboetarako urruneko sarbidea: identitateen kudeaketa, «single sign-on» eta telelana. VPN eta sistemen, datu-zentroen eta lanpostuen birtualizazioa —VDI—.
27.– Kriptografia: Definizioa eta sistema kriptografikoen motak. Zifratze-algoritmo simetrikoak eta asimetrikoak. «Hash» funtzioa. Notariotza. «Blockchain» arkitekturak. «Smart contracts». Nodo-sarea. Blokearen egitura.
28.– 311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena. Datuen segurtasunaren oinarrizko printzipioak eta dimentsioak: autentifikazioa, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna, osotasuna eta trazabilitatea. Gutxieneko betekizunak. Segurtasunaren Eskema Nazionalera egokitzea. Kriptologia Zentro Nazionalaren (CCN) gidak eta tresnak.
29.– Informazio-sistemen eta barne-kontrol informatikoko sistemen auditoria: Kontzeptua eta edukiak. Administrazioa, planteamendua, antolaketa, azpiegitura teknikoa eta praktika operatiboak. Arrisku informatikoak aztertzea eta ebaluatzea: MAGERIT.
Antolaketa eta Berrikuntza Publikoa
30.– Politika publikoen ebaluazioa. Ebaluazioaren izaera. Ebaluazio motak. Ebaluazioaren faseak. Irizpideak. Ebaluazio-txostena.
31.– Gobernu irekia eta gardentasuna: Herritarren parte hartzea. Parte-hartzearen dimentsioak. Parte hartzeko prozesuaren ezaugarriak. Parte hartzeko prozesuak ebaluatzea. Gobernu Irekirako Aliantza. OGP – Euskadi. Gardentasuna eta informazio publikorako irispidea. Integritate instituzionaleko sistemak.
32.– Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa aurreratuaren eredua: Helburuak. Ezaugarri orokorrak. Ardatzak. Eredua ezartzeko ekintzak. Kudeaketa-ebaluazioak eta hobekuntza-planak.
33.– Proiektuen kudeaketa: Proiektuen ezaugarriak. Proiektuen faseak. Proiektuak kudeatzeko metodologiak eta tresnak. Proiektuen kudeaketaren helburuak.
34.– Aginte-taula integrala: Aginte-taula kudeaketa-estrategia gisa. Adierazleak. Aginte-taula sortzeko prozesua. Aginte-taula integrala administrazio publikoan.
35.– Administrazio elektronikoa: Administrazio publikoek Interneten duten presentzia eta egoitza elektronikoa. Identifikazio eta sinadura elektronikoak. Administrazio-prozedura bitarteko elektronikoen bidez. Dokumentu elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Elkarreragingarritasuna administrazio elektronikoaren esparruan.
36.– Datuen gobernantza administrazio publikoetan: Datuaren gobernantza eta berrikuntza publikoa. Datuen heldutasun-eredua. Datuaren kudeaketaren esparru funtzionala. Data Driven Gobernua eta Datuaren Estrategia. Datu irekiak eta sektore publikoaren informazioa berrerabiltzea. Open Data Euskadi.
37.– Adimen artifiziala: Adimen artifiziala administrazio publikoan aplikatzea. Adimen artifiziala eta berrikuntza administrazio publikoan. Administrazio-jarduera automatizatua. Adimen artifizialaren berme juridikoak administrazio-jardueran.