Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ekintzailetzarako ibilbideak eta laguntzak

Ekintzaileen eta barne-ekintzailetzaren ekimen eta proiektuek ibilbide ezagunak dituzte, BICek eta SPRIk gidatuta, bai haien bideragarritasuna aztertzeko eta horiek ezartzeko, baita hazteko, sendotzeko eta merkatuan sartzeko ere, finantzaketarako laguntzak zein erraztasunak emanez, baita lankidetzarako eta berrikuntza irekiko plataformak antolatuz ere.

Ibilbideak

  • Eikintzailetza berritzaile eta/edo oinarri teknologikoa

  • Barne-ekintzailetza

Laguntzak

  • Ekintzaile programa
    • Enpresa-proiektu berritzaile eta/edo oinarri teknologikoko enpresa-proiektu berriei, industria-produktu eta -prozesuei lotutako industria-enpresen eta zerbitzu-enpresen proiektuei laguntzeko, EAEko BIC batek gainbegiratuta, ideia lantzeko eta enpresa Euskadin abian jartzeko faseetan.
    • Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza pertsona edo talde sustatzailearentzat, laguntzeko enpresa-planaren ideia garatu eta prestatzeko prozesuan, martxan jarri arte.
    • ETE-entzako laguntza, enpresa-planeko inbertsioak finantzatzen laguntzeko, mailegu-eragiketen finantza-kostua murriztuz, LUZAROrekin sinatutako Hitzarmenaren arabera.

      https://www.spri.eus/laguntzak/ekintzaile/ 

  • Barne-Ekintzaile programa
    • EAEko enpresetan barne-ekintzailetzako jarduera laguntzeko, helburu hartuta enpresa-proiektu berritzaile eta/edo oinarri teknologikoko enpresa-proiektu berriak, industria-produktu eta -prozesuei lotutako industria-enpresen eta zerbitzu-enpresen proiektu berriak sustatzea, EAEko BIC batek gainbegiratuta, ideia lantzeko eta enpresa Euskadin abian jartzeko faseetan.
    • Negozio Berriak Sortzeko Plana prestatzeko itzuli beharrik gabeko laguntzak, jarduera ekonomiko berriaren sorrera etengabe sustatzeko.
    • Itzuli beharrik gabeko laguntza enpresari laguntzeko, enpresa-planaren ideia garatu eta prestatzeko prozesuan, martxan jarri arte.
    • ETEei Negozio Planeko inbertsioetarako finantzaketarako sarbidea errazten laguntzen die, mailegu-eragiketen finantza-kostua murriztuz, LUZAROrekin sinatutako Hitzarmenaren arabera.

      https://www.spri.eus/laguntzak/barnekintzaile/ 

  • Ekintzaile + programa
    • Enpresa-proiektu berritzaile eta/edo teknologikoko enpresa-proiektu berriei, industria-produktu-prozesuari lotutako industria-zerbitzuei eta/edo lotutako zerbitzuei, bai eta ezagutza intentsiboko enpresa-proiektuei laguntzeko ere, Euskadin enpresa abian jartzeko fasean.
    • Enpresa txikiei itzuli beharrik gabeko laguntza, enpresaren garapen-eremu guztietantalentu ekintzailea duten taldeak eratzea ahalbidetuko duten pertsonen txertaketa finantzatzeko, baita enpresa-plana gauzatzea ahalbidetuko duten gastuak finantzatzeko ere.

      https://www.spri.eus/laguntzak/ekintzaileplus/ 

  • Euskadi Fondo programa
    • BIC batean negozio ideia bat heltzeko laguntza.
    • Enpresa berriak maileguak eskura ditzake baldintza onetan.
    • Onuradunak: Ekintzaile edo Barne-ekkintzaile programen onuradun izan eta eratu zirenetik 3 urte baino gutxiago daramaten mikroenpresak eta ETE industrialak edo haiei lotutako zerbitzuak.
    • Laguntzaren artikulazioa: finantzaketa bihurgarrirako sarbidea.

      https://www.spri.eus/laguntzak/basque-funtsa/ 

  • Aurrera programa
    • Helburua da sortu berri diren ETE-ei epe luzerako finantzaketarako sarbidea erraztea.
    • Programak eskaintzen duen finantzaketa profil teknologiko eta/edo berritzailea duten startupen aktiboetan eta zirkulatzailean inbertitzera zuzenduta dago.
    • Programak 5.000.000 euro ditu, Finantzen Euskal Institutuak (FEI artikulatutako eta Elkargik bermatutako epe luzerako finantzaketan.
    • Finantzaketa honetarako sarbidea izan dezakete sortu zirenetik 3 urte baino gutxiago dituzten ETEek, industria-sektoreek, industriari lotutako zerbitzuek edo TEICek eta lurraldeko BICren batek abalatutako jarduera bat garatzen duten eta 3 urtean gutxienez 3 lanpostu sortu.

      https://www.spri.eus/laguntzak/aurrera/ 

  • BIND 4.0 programa
    • BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, sustatutako berrikuntza irekiko plataforma bat da, eta hartanEuskadin presentzia duten enpresa nagusiek aktiboki parte hartzen dute. Helburua enpresen eta startup teknologikoen arteko elkarrekintza suspertzea da, industria adimendunaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren alorretan proiektu berritzaileen garapena sustatzeko. Ekimenak puntako 65 euskal enpresa baino gehiagoren parte-hartzea du eta startup berritzaileen, enpresa handien eta ekosistemaren eta 4.0 Industriaren eragileen arteko topagune izaera du. ETEak ere sar daitezke ekimen honetan.
    • Parte hartzen duten startupek 2015/01/01etik aurrera sortuak izan behar dute, munduko edozein lekutakoak izan daitezke, eta adierazitako eremuetan soluzio teknologikoak aplikatuta izan behar dituzte.

      https://www.spri.eus/laguntzak/bind-4-0/ 

  • 2030 Erronka programa
    • Ekintzailetzaren euskal ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuak laguntzeko, eta ekimenak dinamizatu eta uztartu daitezen lortzeko, eragileak elkartuz eta horietan parte hartuz, sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortuz.
    • Itzuli beharrik gabeko laguntzak EAEn erroldatuta dauden pertsona fisikoei eta egoitza soziala edo/eta gutxienez Euskadin kokatutako jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoei.

      https://www.spri.eus/laguntzak/erronka-2030/ 

Azken aldaketako data: