Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ikuskera eta misioa

Teknologia digitalak funtsezko aukera dira enpresen produktibitatea, lehiakortasuna, berrikuntza, ekintzailetza eta enplegu-sorkuntza hobetzeko. Enpresa-ideia berriak erraztean, sare sozioekonomiko sendo bat lortzen laguntzen dute, lehiakortasun globalaren paradigman arrakastaz lehiatzeko.

Eusko Jaurlaritzak, 2024-2028 Gobernu Programan, teknologia digitalen aldeko apustua indartu du, hazkunde-eredu berri bat garatzeko eta ongizatean aurrera egiteko tresna gisa, ekonomia berriak industria-ehun moderno, dinamiko, lehiakor eta jasangarri bat garatzen laguntzeko dituen aukerak baliatuz.

Horretarako, jarduera-ildo batzuk identifikatzen ditu, besteak beste, 14. zenbakia ("Digitalizazioa eta adimen artifiziala"), eta 4 konpromiso biltzen ditu:

  • 84. konpromisoa: Euskadi digitalagoa sustatzea
  • 85. konpromisoa: Digitalizazioaren aurrerapena herritarren eta enpresen zerbitzura jartzea
  • 86. konpromisoa: Jarduera etiko eta eleaniztun digitala ziurtatzea
  • 87. konpromisoa. Adimen Artifiziala aprobetxatzea ongizate handiagoa lortzeko.

Lau konpromiso horiek hogeita hamar ekimen espezifikotan baino gehiagotan garatzen dira, eta horien helburua da Euskadi Azpiegitura eta Zerbitzu Digitalen Hub bihurtzea, non AA, 5G, IoT, Data, Cloud Computing edo konputazio kuantikoa bezalako palanka teknologikoen aprobetxamendua guztion onerako izango den garapen ekonomikoa sustatzean, baina modu etiko, seguru eta jasangarrian.

Basque Quantum, Atlantic Data Infrastructure edo Marea eta Grace Hooper datu-kableak bezalako bandera-proiektuak berrikuntza-korronte baten erakusleiho publiko bat baino ez dira, urteak daramatzana euskal errealitate ekonomiko eta soziala eraldatzen, eta Eusko Jaurlaritzak are gehiago indartu nahi duena berrikuntza sustatzeko eta teknologiak txertatzeko politika eta programen bidez, Euskadi Innovation Land bezalako gure posizioa indartzeko helburuarekin, teknologian eta digitalizazioan erreferente izateko ez ezik, esparru digitalean inbertitzeko, talenturako eta negozioetarako imana izateko ere.

Bere izaera eta tradizio berritzaileari esker, eta hedatutako politika publikoen laguntzarekin, euskal industria aspalditik ari da digitalizazioaren eta Industria 4.0 delakoaren alde egiten, eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko.

Euskadik bere gaitasunen garapen teknologikorako ingurune egokia eskaintzen die enpresei:

  • Gaitasun digitalen maila handia dago biztanlerian, IKT espezialisten ehuneko handi batekin, eta horrek aukera ematen du eskulan kualifikatua emateko.
  • Oinarrizko azpiegituren mailan, banda zabalaren estaldura (mugikorra zein zuntzezkoa) ia unibertsala da, eta gaur egun bultzada handia dago 5G azpiegitura berrietan.
  • Berrikuntzako ekosistema garrantzitsu batek, 300 eragile baino gehiago inplikatuta, aukera ematen du azken joera teknologikoak enpresan abian jartzera eramateko.
  • Enpresa-ehunak berak digitalizazio-maila gero eta handiagoa du; beraz, erraza da produktu, soluzio eta zerbitzu aurreratuak emango dituzten tokiko hornitzaileak aurkitzea.

Azken aldaketako data: