Euskadiko Eraldaketa Digitaleko Estrategia
Eraldaketa Digitaleko Estrategia ekoizpen-sektoreak modu disruptiboan eraldatu nahi dituen plana da, 4.0 industrializazio adimentsua lortzeko. Eraldaketa digitaleko eredu berri bat definitzen du, Euskal Administrazio Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremana ulertzeko eta gauzatzeko beste modu bat dakarrena, erronka globalei elkarrekin aurre egin ahal izateko.
ETDEren helburu orokorra honela formulatzen da:
Palanka teknologiko hasiberrien ezarpena bizkortzea, garapena indartzea eta gaitzaileen ahalmen frogatua aprobetxatzea, horiek funtsezko aplikazio-eremuetan azkar txerta daitezen aktibatzea eta bultzatzea, horrela trantsizio teknologiko-digitala, trantsizio energetiko-ingurumenekoa eta 2030erako Euskadik aurre egin behar dion trantsizio sozial eta sanitarioa bultzatuz .
Helburu estrategiko orokor hori, aldi berean, eraldaketaren motorra izan behar duten palanka teknologikoei lotutako zenbait helburu taktikotan datza:
- 5G teknologia lurralde osoan eta industria-, hiri- eta landa-eremuan ezar dadin bultzatzea eta bizkortzea, Administrazioetatik hedatzea erraztuz eta enpresa-erabilerako kasuak sustatuz, hainbat ekintzarekin, teknologia hori ezartzea eta haren zerbitzuak garatzea laguntzeko.
- AA garatzea, enpresen gaitasun eta aukera berriak sortzea, daudenak hobetzea eta euskal gizarteak aurrera egitea ahalbidetuko duen elementu disruptibo gisa, ingurumen-jasangarritasunarekin, gizarte-kohesioarekin eta erakunde-gobernantzarekin harmonian.
- Zibersegurtasunaren kultura sustatzea gizartearen maila guztietan, euskal ekosistemaren eskaintza indartuz eta eremu publikoan eta pribatuan eskaria bultzatuz, Euskadi Eraldaketa Digitalean modu seguru eta eraginkorrean murgildu ahal izateko.
- Konputazio kuantikoaren erabilera sustatzea, azkartzea eta zabaltzea euskal ekonomian eta gizartean.
- Cloud zerbitzuen erabilera zabaltzea, bultzatzea eta bizkortzea, bai eremu pribatuan, bai publikoan, era berean, zerbitzu mota horien eskaintzaren garapena, sofistikazioa eta sendotzea indartuz.
- Enpresei eta herritarrei zerbitzuak ematea berehala eta online, administrazioekin eta erakunde pribatuekin aldi berean egin beharreko izapideak arintzeko, automatizatzeko eta sinplifikatzeko.
Azken aldaketako data: