Lehendakaritza

Ekimenak eta urtez urteko jarraipena

2021/02/08: 2020-2021 ikasturtean seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko salbuespenezko laguntza-lerro berri bat gaitu du Eusko Jaurlaritzak. Zenbatekoa: 3 milioi euro

2021/02/10: Steam Euskadi Topaketak zikloko hirugarren topaketak, Steam hezkuntzan genero-ikuspegiaz dihardu dute, Emakumea eta Neskak Zientzian Nazioarteko Egunean.

2021/02/19: Eusko Jaurlaritzak galdeketa bat egin du Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen bidez, Euskadiko gizon eta emakumeen soldata-arrakalari eta genero-arrakalei buruzko pertzepzioak eta jarrerak ezagutzeko.

2021/02/19: Eusko Jaurlaritzak webgune bat sortu du norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko: www.euskadi.eus/kontzilia

2021/03/17: Lehendakariordeak ZainLab aurkeztu du, adinekoen zainketen arloan lan-merkatu profesionalizatua sortzen laguntzeko proiektua eta beharrezko lanbide-profilak prestatzeko helburuarekin, enplegu hori kalitatezkoa izan dadin eta sektoreko erronka berriei lagundu eta aurre egingo dieten enpresa-ekimenak bultzatzeko.

2021/02/22: 2021eko otsailaren 9ko Agindua, Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, 2020-2021 ikasturtean 3 eta 14 urte bitarteko seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzen deialdia egiten duena, EHAAn argitaratua.

2021/02/22: Lana eta Enplegu Sailak 'Balio bereko lana' gida zabaldu du, soldata-arrakalaren aurka borrokatzeko.

2021/02/23: EBAZPENA, 2021eko otsailaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, 2021. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egiten da eta dirulaguntza horiek arautzen dira, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta. Zenbatekoa: 400.000 € 

2021/02/24: Martxoaren 8ko kanpainak zaintzak ikusarazi, baloratu eta gizarte osoaren artean banatzeko deia egin du.

2021/03/23: Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2,2 milioi euro onartu ditu familia eta lana bateragarri egiteko laguntzetarako, langabeak kontratatzeko, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzen duten langileak ordezkatzeko. Era berean, diruz lagunduko da aurretik lanaldi partzialerako kontratatutako langile baten lanaldia luzatzea, eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dagoen langile baten lanpostua betetzeko.

2021/05/11: Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman die familia eta bizitza pertsonala uztartzeko eta seme-alabak dituzten familientzako laguntzei. (Gobernu Kontseilua, 2021eko maiatzaren 11koa). Zenbatekoa: 64 MM €

2021/05/18: Gobernu Kontseiluak onartu du aurten 100.000 euro bideratzea emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta talentu femeninoa enpresetako zuzendaritza-organoetan sartzeko.

2021/05/25: Lanbide maskulinizatuetan emakume langabeak kontratatzeko programa berritzaile batera 2 milioi euro bideratzea onartu du Lanbidek.

2021/06/04: Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek emakume ikertzaileen lana aitortu eta ikusarazi dute. Ekimena Ikerbasqueren Plan Estrategikoaren barruan sartzen da, bere 12 erronketako bat izanik genero-berdintasunean aurrera egitea Ikerbasqueren ikertzaile-komunitatean pertsonak sartzean.

2021/06/08: 2021eko maiatzaren 18ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei dei egiten diena, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan hezkidetza, prebentzioa eta emakumeen aurkako indarkeriaren detekzio goiztiarra modu globalean, sistematikoan eta integratuan lantzeko jarduera-proiektuak egin ditzaten eskatzeko. (Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren arreta). Zenbatekoa: 100.000 euro/ Helmena: 50 itunpeko ikastetxe

2021/06/10: Lan Iksukaritzak bere langileen prestakuntza indartu du, ordainsari-desberdintasunari buruzko saioen bidez.

2021/06/14: Ebazpena, 2021eko maiatzaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lan maskulinizatuetan dauden emakume langabeak prestatzeko eta kontratatzeko proiektuetarako diru-laguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

2021/07/16: Lan eta Enplegu Sailak sektore maskulinizatuetan emakumeak kontratatzeko programa bat aurkeztu du, soldata-arrakala murrizteko. Zenbatekoa: 2 milioi euro

2021/09/17: NBE Emakumeak erakundeak Soldata Berdintasunerako Nazioarteko Eguna ospatzen duen egunean, Lan eta Enplegu Sailak "Berdintzeko Batu" kanpaina abiarazi du, arrakalari aurre egiteko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean aurrera egiteko.

2021/09/07: Gobernu Kontseiluak, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, 2021-2022 ikasturtean titulartasun pribatuko Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolentzako diru-laguntzen deialdia egiten duen Agindua onartu du. Zenbatekoa: 24.595.000 euro.

2021/09/21: Lan eta Enplegu Sailak 100.000 euro bideratuko ditu bost erakundetara emakumeen ekintzailetza sustatzeko.

2021/10/27: Lan eta Enplegu Sailak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko lehenengo jardunaldia ospatu du negoziazio kolektiboa eta berdintasuna ardatz izango duena.

2021/10/29: Eusko Jaurlaritzak dekretu-zirriborro bat aurkeztu du Funtzio Publikoko sindikatuei lehen aldiz, telelana lan modalitate gisa arautzeko eta definitzeko aukera zabalduz.

2021/11/09: Gizarte-eragileen Prestakuntza-planetarako diru-laguntzak arautzen dituen dekretu berria onartu da berdintasunaren arloan duten prestakuntza lehenesten.

2021/11/24: Lan eta Enplegu Sailak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko bigarren jardunaldia inauguratu du, oraingoan, Lan Ikuskaritza ordainsarien berdintasunerako tresna gisa.

2021/12/14: Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak diru-laguntza jaso du emakumeen ahalduntzea eta lidergoa sustatuko dituen azterlan bat egiteko.

2020/12/02: Irekita STEAM Euskadi Sariak sarien bigarren edizioa, praktika onenei ikusgarritasuna eman nahi diena, bai haien eraginagatik eta berrikuntza-mailagatik, bai diziplina horietara neskak, gazteak eta emakumeak erakartzeko duten gaitasunagatik.

2021/12/29: Emakundek 400.000 euro bideratuko ditu enpresei berdintasun-diagnostikoak eta -planak egiten laguntzera.

 

 

2020/01/28: Eusko Jaurlaritzak 24 astera arte igo du guraso-baimena guraso bakarreko familietan, Euskadiko Administrazio Orokorrean, Ertzaintzan, Osakidetzan, hezkuntzan eta justizian lan egiten duten 70.000 pertsonentzat, autonomia-erkidegoko sektore publiko osora zabaltzeko aukera emanez: erakundeak, sozietateak, fundazioak, partzuergoak, etab.

2020/02/04: Eusko Jaurlaritzak, Confebask, CCOO eta UGT gizarte-eragileek Gizarte Elkarrizketako Mahaiko bost lantaldeek 2019an lortutako akordioak onartu dituzte; horien artean dago Genero Berdintasuneko taldea, 2020rako lan-plana ezarriz: enpresetan berdintasun-planak borondatez ezartzea, berdintasun-batzordeetako kideei zuzendutako prestakuntza espezifikoa,...

2020/03/02: EBAZPENA, 2020ko martxoaren 2koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei dei egiten diena, 2020-2021 ikasturtean STEAMen berrikuntza-proiektuak gara ditzaten. 2020-2021 ikasturterako zenbatekoa: 275.000 €.

2020/03/03: Gobernu Kontseiluak oniritzia eman die Lanbidek familia eta lana bateragarri egiteko eta seme-alabak, mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senideak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu duten langileak ordezkatzeko sustatutako laguntzei. 2020ko ekitaldirako zenbatekoa: 2.200.000 euro

2020/03/07: Martxoaren 7tik aurrera, 150 langiletik gorako plantillak dituzten enpresa guztiek berdintasun-plan bat izan beharko dute, orain arte 250 langiletik gorako enpresetan soilik derrigorrezkoa zena. Betebeharra: 600 euskal enpresa. Estaldura: 345.000 langiletik gora.

2020/04/02: EHAAn argitaratu da Hezkuntzako sailburuordearen 2020ko otsailaren 21eko Ebazpena, 2019-2020 ikasturterako udal-haur-eskoletarako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen duena.

2020/04/02: EHAAn argitaratu da Hezkuntzako sailburuordearen 2020ko otsailaren 21eko Ebazpena, haur-eskola pribatuentzako 2019-2020 ikasturterako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen duena.

2020/04/07: Eusko Jaurlaritzak etxeko eta laneko eginkizunak bateragarri egiteko laguntzak onartu ditu COVID-19ren harira. Berrogeialdi-egoerarako sorturiko ildo-berriak sartu dira. 

2020/04/21: Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman die, Hezkuntza Sailaren bitartez, LHko itunpeko ikastetxeetako irakasleak prestatzeko ikastaroetarako laguntzei. Besteak beste, lanbide-orientazioari buruzko prestakuntza-jarduerak eta STEAM kultura indartzen duten ekintzak bultzatuko dira. Zenbatekoa: 169.000 €.

2020/04/29: Gobernu Kontseiluak, Hezkuntzako sailburuak proposatuta, Euskadiko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeei 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak egiteko deialdia egiteko Agindua onartu du. Zenbatekoa: 100.000 € (itunpeko 50 ikastetxe). Orain arte diruz lagundutako jarduera-proiektuak: 379.    

2020/06/05: Hezkuntzako sailburuaren 2020ko apirilaren 21eko Agindua EHAAn argitaratu da non Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzetarako deialdia egiten den, 2020-2021 ikasturtean irakasleak prestatzeko jarduerak egin ditzaten, eta lehentasunezko ekintza gisa ezartzen dira irakaskuntzan genero-ikuspegia txertatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko eta/edo indarkeria desagerrarazteko jarduerak. Zenbatekoa: 169.600 euro. 

2020/06/10: EHAAn argitaratu da Hezkuntzako sailburuaren agindua, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei dei egiten diena hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu globalean, sistematikoan eta integratuan egiteko 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan. 2020-2021 ikasturteko zenbatekoa: 100.000 euro (2.000 € ikastetxe bakoitzeko).

2020/07/22: Euskadin Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bilera (Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak 2020ko lehen seihilekoan izandako jardueraren jarraipen- eta ebaluazio-txostena onartzea). Berdintasunaren arloko erabakiak, adierazpen bateratuak eta akordio-proposamenak: lan-plana eguneratzea eta lan-arlo bakoitzean genero-ikuspegia indartzeko beharrari buruzko adierazpen adostua egitea, eta elkarrizketa sozialak bultzatutako neurri, ekintza eta politika bakoitzean sartzea, normaltasuna pixkanaka berreskuratzeko.

2020/07/24: Lana eta Justizia Sailak "Balio bereko lana" azterlana argitaratu du.

2020/07/27: Lana eta Justiziako Sailburuak, Lan Ikuskaritzak 2020ko lehen seihilekoan egindako jardueraren balantzea aurkeztu du (legegintzaldiaren hasieran lan-iruzurraren aurka aktibatutako kanpainaren emaitzak 18.300 kontratu eraldatzea ahalbidetu du).

2020/10/06: Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek "Suspertze Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko konpromisoa" adostu dute, hainbat jarduera-ardatzen eta zeharkako arlo baten bidez, enpleguaren prekarietatea murrizteko, emakumeen eta gizonen arteko soldata-arrakala murrizteko, ikuskaritza indartzeko, erantzunkidetasuna eta lana eta familia uztartzea sustatzeko eta elkarrizketa soziala bultzatzeko, besteak beste.

2020/10/13: Gobernu Kontseiluak onartu du Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskola pribatuentzako diru-laguntzen deialdia egiten duen agindua, 2020-2021 ikasturterako, euskal familien familia eta lana bateragarri egitea erraztuko duen funtsezko hezkuntza-zerbitzua eratzeko. Guztira: 26,5 milioi euro

2020/10/27: Gobernu Kontseiluak, Hezkuntzako Sailburuaren proposamenez, 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioentzako 2020-2021 ikasturterako diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen Agindua onartu du, aipatutako haur-eskolen mantentze-kostuak finantzatzeko, horiek funtsezko zerbitzua ematen baitute norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko. Guztira: 3,5 milioi euro

2020/10/28:Lehendakariordea emakume enpresaburuekin bildu da, lan-merkatuan berdintasuna sustatzeko planei buruzko informazioa emateko, bai eta Lana eta Enplegu Sailaren jarduera-programari buruzkoa ere. Programa horrek indartu egingo ditu generoaren araberako soldata-arrakala murrizteko ekimenak, hitzarmen kolektiboetan berdintasun-planen ezarpena txertatuko du, eta plan horiek badaudela eta betetzen direla zainduko du, Lan Ikuskaritzaren jarduera zehatzen bidez.

2020/10/29: Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Emakundeko zuzendariarekin batera, Emakume Teknologoari Ada Byron Saria ematean emakumeek zientzian duten ikusgarritasuna aldarrikatu dute.

2020/11/16: Agindua, 2020ko urriaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, titulartasun pribatuko Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolei 2020-2021 ikasturtean laguntzak emateko deialdia egiten duena, argitaratu da. Guztira: 26,5 milioi euro

2020/11/18: Hezkuntza Sailak Igo STEAM Euskadi Sariak banatu ditu, hezkuntza zientifiko-teknologikoko euskal praktika onenei. Aurkeztutako ekimenak: 133. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarrak bultzatzeko sariak, arteekin eta humanitateekin loturan. Sari hauek, Eusko Jaurlaritzak deitzen ditu, Berrikuntzaren Euskal Agentzia-Innobasque-rekin lankidetzan, eta bereziki azpimarratzen du zein garrantzitsua den neskak diziplina zientifiko-teknologiko horietara erakartzea.

2020/11/20: Emakundek antolatutako jardunaldia: "Berdintasunaren arloko aurrerapenak enpresetan. Araudi berria eta Esperientziak"(emakumeen eta gizonen arteko ordainsari-berdintasunaren esparru arautzaile berria eta soldata-arrakalari heltzeko esperientzia praktikoa).

2020/11/27: Emakundek antolatutako jardunaldia, "Berrikuntzak soldata berdintasuna eta laneko sexu-jazarpen eta sexuan oinarritutako jazarpenaren arloetan”.

2020/12/02: Gizarte politiketako sailburuordeak "Kontziliazioa talentua erakartzeko eta fidelizatzeko neurri gisa" jardunaldia ireki du.

2020/12/10: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumen sailburua 600 ikasle baino gehiagori zuzendu zaie Industria Eguna-IE2020-n. Ekitaldi horretan Gipuzkoako 10 industria-enpresetako zentroak bisitatu dira emakumeei deialdi berezia egiten sektorean parte hartzeko.
2020/12/14: Lan eta Enplegu Sailak kanpaina bat zabaldu du komunikabideetan eta sare sozialetan, emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzea eragiten duten egoerak salatzera animatzeko.

2020/12/21: Zero eta hiru urte bitarteko Haur eskolen titular diren toki-korporazioentzako 2020-2021 ikasturterako diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen agindua EHAAn argitaratu da.

2019/01/01: Martxan jartzen da Haurreskolak Partzuergoko 0 - 2 urte bitarteko haurrentzako matrikularako hobari -sistema (doakoa izango da 18.000 eurotik beherako errenta duten familientzako). 

2019/01/29: Soldata-arrakalaren kontrako Sailarteko Mahaia eratzen da, honako sailek osatuta: Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak, Enplegua eta Gizarte Politikak, Ogasuna eta Ekonomia, Hezkuntza, Lana eta Justizia, Lehendakaritza eta Emakunde. 

2019/02/19: Otsailaren 22an Emakume eta Gizonen arteko Solda-berdintasunaren Europako Eguna ospatzen dela-eta, Eusko Jaurlaritzak berriz ere konpromisoa hartzen du lan-arloan emakume eta gizonek benetako berdintasuna izateko, soldata-desberdintasunak eragiten dituen arazoei erantzun integrala ematearen alde agertiuz, eta 2019ko lehenengo hiruhilekoan bost ekimen abiarazteko asmoz. 

2019/02/20: Ikuskapen-plana  onartzen du Eusko Jaurlaritzak, emakume eta gizonen arteko soldata-arrakalari aurre egiteko. Arlo horretako kontuetan bereziki prestatutako ikuskapen-unitate espezifikoen bitartez, soldaten auditoria egiteko sistema ezartzen du, soldata-diskriminazioagatik edo lan-iruzurragatik legearen kontra burututako ekintzak are gehiago kontrolatzeko.

2019/02/28: Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren Genero Berdintasuneko lantaldea eratzen da, lau arlo hauetan jarduteko: 1) Kontziliazio erantzunkidea sustatzea, 2) Enpresetako berdintasun-planak, 3) Negoziazio kolektiboetan ere genero-berdintasuna sartzea eta 4) Soldata-arrakala murrizteko Estrategia eta Plan Operatiboaren garapena, ekarpenak eta jarraipena lantzea.

2019/03/04: Lana eta Justizia Sailak ikuskapen-arloko langileei prestakuntza berezia emateko programa onartzen du, lan arloan emakumeen eta gizonen benetako berdintasunari loturiko gaiak lantzeko eta prestakuntza espezifikoa emateko soldata-arrakala ulertarazteko balio duten faktoreei buruz.

2019/03/04: Hezkuntzako Sailburuordeak ebazpena argitaratzen du 2019ko martxoaren 4an, 2019-2020 ikasturtean STEAM-eko berrikuntza-proiektuak garatzeko deialdia onartzeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako.

2019/03/05: Ogasun eta Ekonomia Sailak hala eskatuta, Gobernu Kontseiluak onarpena ematen dio Euskadiko kontratazio publikoan emakume eta gizonen artean soldata-berdintasuna ziurtatzeko klausulak  eta soldata-arrakalaren kontrako neurriak sartzeko instrukzioari.

2019/03/06: EAE-ko Hezkuntza-Sistemarako II. Hezkidetza-Plana Berdintasunaren eta Tratu onaren bidean aurkezten da, berdintasuna eta tratu ona mamitzeko bidetik.

2019/03/15: Emakundeko delegazio batek, Izaskun Landaida zuzendaria buru dela, Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren inguruko Batzordean (CSW63) parte hartzen du, New Yorken, eta “Closing the genderpay gap” saioa, soldata-arrakalari buruzko jardunaldian ere arituz, maila goreneko beste ordezkari batzuekin -gobernuko eta erakunde pribatuetako ordezkariekin- batera. Ordezkariekin bilduta jardun dira lan-topaketa batean, Euskadin soldata-arrakala murrizteko estrategia eta plan operatiboa aurkeztuz.

2019/03/31: Eusko Jaurlaritzak 8.000 gaikuntza inguru (akreditazio profesionalak) ematen dizkie zaintza-lanak egiten dituzten eta mendekotasuna duten pertsonei.

2019/04/03: Berdintasun-planen Euskal Erregistro berrirako behin-behingo arauak argitaratzen dira.

2019/04/16: Gobernuak ontzat ematen du 35 milioi ematea lana eta familia uztartzeko laguntzetarako, Euskadiko langileei laguntzeko (2018an baino % 5 gehiago jasoko dute familiek).

2019/05/07: Honako AGINDU hau onartzen da: EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe itunduei dei egitekoa, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduketa-proiektuak egin ditzaten 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako (guztira: 100.000 €, Euskadiko 50 ikastetxe itunduri emateko).

2019/04/16: Jaurlaritzak onartu du 35 milioi euro bideratzea Euskadiko langileen lan-eta familia- bizitza uztartzeko laguntzetara (familiek 2018an baino% 5 gehiago jasoko dute).

2019/05/06: Hezkuntzako Sailburu eta Ikerbasqueko lehendakari Cristina Uriarte buru izan da Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketa-lana egiten duten hiru emakumeri errekonozimenduak emateko ekitaldian.

2019/05/07: Euskadiko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeei 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak egiteko deialdia egiten dien agindua onartu da (Guztira: 100.000 €- Irismena: Euskadiko 50 ikastetxe itundu).

2019/05/08: Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileentzako genero-berdintasunaren arloko prestakuntzaren 2. edizioa eman da (enpresek egin behar dituzten berdintasun-planetan oinarritutako prestakuntza, berdintasun-planen araudia betetzen dela kontrolatzeko kanpaina egingo duten ikuskaritza-lanaren ikuspegitik).

2019/05/09: Hezkuntzako Sailburuordearen 2018ko abenduaren 31ko Ebazpena argitaratu da, zeinaren bidez argitara ematen baita haur-eskola pribatuentzat 2018-2019 ikasturterako diru-laguntzen zerrenda (3 urtetik beherakoei arreta ematen dieten zentro pribatuentzako diru-laguntzak).

2019/05/10: Soldata-arrakalaren aurkako neurriak eta gizonek eta emakumeek ordainsari bera jasotzeko Jarraibidea argitaratu da EHAAn.

2019/05/14: Gobernu Kontseiluak onartu egin du Hezkuntza Sailera bideratutako guztizko zenbatekoa handitzea, besteak beste, Haurreskolak Partzuergoaren zerbitzua doakoa izan dadin 18.000 eurotik beherako errentetarako.

2019/05/16: Emakundeko zuzendariak, Emakume Teknologoari Ada Byron saria emateko ekitaldian parte hartu du.

2019/05/16: 39 enpresa aukeratu dira 2. hiruhilekoan soldata-auditoriak egiteko: 19 Bizkaian, 11 Gipuzkoan eta 9 Araban.

2019/06/03: Lehendakariak amaiera eman dio Emakundek bultzatzen duen Nahiko programan 2017-2019 edizioan parte hartu duten ikasleen topaketari (4.000 ikaslek eta 900 irakaslek baino gehiagok landu dute hezkidetza azken bi urte hauetan).

2019/06/04: Arantxa Tapia sailburuak Industria Astea inauguratu du BECen, emakumeek industriara egiten duten erakarpena berariaz aipatuz.

2019/06/05: Beatriz Artolazabal sailburuak KONTZILIA 30 programaren emaitza aurkeztu du (30 ETEri laguntza teknikoa emateko proiektu pilotua).

2019/06/11: Gobernu Kontseiluan onartu dira 2020ko aurrekontuko jarraibide ekonomikoak, eta genero-ikuspegiaren aldeko apustu irmoa egin da, soldaten artean alde txikiagoa eragingo duten eta gobernuak soldata-arrakala murrizteko duen estrategiari erantzuten dioten neurriak babestuz.

2019/06/25: Emakundek "Genero-arrailak Euskadiko lan-merkatuan" azterlana aurkeztu du.

2019/07/23: Euskadiko hautagaitza ofiziala aurkeztu da EPIC – EQUAL Pay International Coalition nazioarteko programarako/Soldata Berdintasunerako Nazioarteko Koalizioa, LANEk, ONU-MUJERESek eta ELGEk gidatua.

2019/07/24: Uztailaren 16ko 110/2019 Dekretua argitaratzen da EHAAn, Arreta Goiztiarren arloko lanbide-kualifikazioa egiaztatzeko balio duten tituluen, ikasketen eta konpetentzia profesionalen katalogoari buruzkoa (osasun-, hezkuntza- eta gizarte-sistemak), espezializazio handiagoa edo esperientzia egiaztatua lortzeko eta arlo horretan profesional gisa jarduteko.

2019/08/14: Euskadik STEAM hezkuntza bultzatzeko Europako proiektu berrian parte hartzen du, EU Stem Coalition izenekoan. Proiektu horren helburuetako bat Stem plataforma europarra sortzea da, bai eta jardunbide egokien trukea erraztea ere, besteak beste, gazteak – batez ere neskak – zientziaren eta teknologiaren esparruan karrera profesionalak garatzera animatzeko beharra azpimarratuz.

2019/09/01: Eusko Jaurlaritzak abian jarri ditu Euskal Administrazio Publikoko langileentzako guraso-baimen berriak: denak berdinak izango dira, bikotea osatzen duten bi pertsonentzat, 18 astekoak,% 100 ordainduak eta besterenezinak, eta aurrekontuan 6,5 milioi euroko eragina izango dute (gutxi gorabehera) eta 70.000 onuradun (gutxi gorabehera), Euskadiko Administrazio Orokorrean, Segurtasunean, Osakidetzan, Hezkuntzan eta Justizia Administrazioan lan egiten dutenak.

2019/09/03: Emakundek "EAE-ko Demokrazia patriarkala" azterlana aurkeztu du, lau esku-hartze eremu bereizten dituena: ordaindutako lana, ordaindu gabea, ongizate-erregimena eta eremu soziopolitikoa.

2019/09/17: Gobernu Kontseiluak onartu egin du Funtzio Publikoaren Sailburuordetzaren proposamena, kontziliazio-baimenak parekatzea onartzen duena. Eskatzeko eta baliatzeko prozeduraren instrukzioa garatzeke dago.

2019/09/30: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Familia Elkarteen Batasunaren (UNAF) bidez, familiekiko kontziliazioaren eta erantzunkidetasun instituzionalaren arloko ekimenak aurkeztu ditu Madrilen, zaintza-zerbitzuen sarearen bidez (Familien eta Haurren aldeko Euskal Itunaren esparruan eta Familiei Laguntzeko 2018-2022 IV. Planean).

2019/10/03: Lan eta Justizia Sailak Etxeko Enpleguari buruzko I. Kongresua antolatu du, besteak beste, ekonomia irregularra eta etxeko langileen soldata aztertuz.

2019/10/08: EHAAn argitaratu da enpresa eta erakunde pribatuei 2019rako ezohiko diru-laguntzak emateko deialdi berria, aholkularitza-enpresa homologatu bat kontratatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Diagnostikoa eta Berdintasunerako Plana egiteko. Zenbatekoa: 160.000 €

2019/10/08: Emakundek Nahiko programaren hezkidetza jardunaldia antolatu du: Zaintzarako hezkuntza.

2019/10/15: 2019-2020 ikasturtean titulartasun pribatuko Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolei diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen Agindua onartu du Gobernu Kontseiluak. Eskola horiek funtsezko hezkuntza-zerbitzua dira, eta euskal familien familia eta lana bateragarri egitea errazten dute. Zenbatekoa: 26,5 milioi euro

2019/10/22: Familia eta Lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretua onartu du Gobernu Kontseiluak, Eusko Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren bitartez datorren azarotik aurrera emango dituen laguntzak arautzen dituena, seme-alabak zaintzeko lan-eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duten langileentzat; zaintzarako lan-eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duten pertsonentzat Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senideena; seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senideak zaintzeko lan-eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duten langileak ordezteko; eta seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko. 2020ko aurrekontu-proiektuko zuzkidura, guztira: 53.145.650 euro

2019/10/29: Gobernu Kontseiluak Hezkuntza Sailari kreditu gehiago ematea erabaki du, ikerketa zientifikoaren esparruan ikerketarekin, garapenarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten jarduera eta programa batzuei ekiteko. Aurreikusitako jardueren artean, bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko jarduerak antolatzeari ekingo zaio.

2019/10/30: Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saileko sailburu Arantza Tapiak "Industriaren erronkak: Gazteria eta generoa" hitzaldian parte hartu du.

2019/10/31: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua argitaratzen da urriaren 31ko EHAAn.

2019/10/31: Emakundek, Beijing +25eko Eskualde Berrikuspeneko bileran parte hartu du, emakumeen eskubideen aldeko munduko erronketarako, besteak beste, ekonomian dagoen genero-arrakala.

2019/11/05: Hezkuntzako sailburuordearen Azaroaren 5eko EHAAn argitaratutako ebazpena, 2019ko uztailaren 29koa, zeinaren bidez hautatzen baitira EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeak, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak egiteko. Hautatutako zentroak guztira: 45

2019/11/05: Emakundek Berdintasunerako Jardunaldia antolatu du enpresetan: araudi berria eta erantzukizun partekatuak enpresen betebehar berrien berri emateko, martxoan Berdintasunerako 3/2007 Legeari gizonen eta emakumeen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko 6/2019 Errege Lege Dekretua onartu ondoren.

2019/11/05: Emakundek handitu egin du abenduan egingo den ohiko deialdiaren zenbatekoa, enpresek aholkularitza-enpresak kontrata ditzaten, diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko. Zenbatekoa: 200.000 €

2019/11/12: Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbideren akordioari, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak gehitzeko (kontrataziora bideratutako laguntzak, familia eta lana bateragarri egiteko politikaren esparruan, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartu duten langileak ordezteko, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senideak zaintzeko, Igoera: 214.000 euro/Guztira: 1.914.000 euro

2019/11/12: Gobernu Kontseiluak 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei 2019-2020 ikasturterako diru-laguntzak emateko deialdia egiten duen Agindua onartu du (laguntza euskal familien bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateragarri egiteko funtsezko zerbitzua ematen duten haur-eskolen mantentze-kostuak finantzatzeko). Zenbatekoa: 3,5 milioi euro.

2019/11/12: Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzak "Generoagatiko soldata-diskriminazioaren gaineko kontrol publikoa" izeneko jardunaldia antolatu du Donostian.

2019/11/13: IVAPek, EIPArekin lankidetzan, European Institute of Public Administration erakundeak "Europatik datorkigu –eta: XXI. mendeko kontratazio publiko estrategikoa" jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldi horietan, besteak beste, emakumeen eta gizonen ordainsari-berdintasunerako klausulak txertatzeari eta kontratazio publikoan soldata-arrakalaren aurkako neurriei buruzko jarraibideak aztertu dira.

2019/11/13: Hezkuntza Sailak bultzatutako STEAMsare programa abiarazi da, Euskadin Steam hezkuntza bultzatuko duen eskola, enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sare bat sortzeko, besteak beste, emakume gazteen eta neskatoen bokazio zientifikoak bultzatzeko. Parte hartu duten ikastetxeak, guztira: 37/ Enpresak eta eragile sozioekonomikoak, guztira: 21

2019/11/14: Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak Kontzilia30 programa aurkeztu du Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen 25. kongresuaren barruan.

2019/11/15: Agindua, 2019ko urriaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2019-2020ko ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten duena, zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzat.

2019/11/27: Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzak jardunaldia antolatu du Bilbon: "Laneko ikuskaritza eta soldata-arrakalaren kontrako borrokan".

2019/11/27: Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzak "Balio bereko lanak" azterlana aurkeztu du.

2019/11/28: Emakundek "Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala" jardunaldia antolatu du 2019ko Berdintasunerako Foroaren esparruan.

2019/11/28: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 3 jardunaldi antolatu ditu "Erantzunkidetasuneko eta denboraren erabileren aldaketarako politikak – Administrazio publikoen erronkak " gaiari buruz.

2019/11/28: Lan eta Justizia Sailak Soldata-Arrakalari buruzko sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian komunikabideetan.

2019/12/12: Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzak "Soldata-arrakalaren aurkako jardunaldia: Berdintasun planak, arrakalaren aurka borrokatzeko tresna" jardunaldia antolatzen du Gasteizen.

2019/12/12: Emakundek enpresetan soldata-arrakala detektatzeko eta horri heltzeko sortutako tresnak aurkeztu ditu BAI SAREA programaren esparruan.

2019/12/13: Eusko Jaurlaritzak 10.200 gaikuntza (akreditazio profesionalak) eman dizkie zaintza-lanak eta mendekotasuna duten pertsonei arreta egiten duten langileei (eskatutako ziurtagiri profesionala ez dutenei).

2019/12/19: 2019ko abenduaren 10eko EBAZPENA argitaratu da EHAAn, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, 2020. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egiten eta dirulaguntza horiek arautzen dira, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta. Zenbatekoa: 200.000 €

2019/12/27: AGINDUA, 2019ko azaroaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2019-2020 ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten duena, zero eta hiru urte arteko umeentzako haur-eskolen titular diren toki-korporazioei.

2019/12/30: Lan eta Justiziako sailburuak Lan Ikuskaritzak berdintasunaren arloan egindako jarduerak eta 2019an kontratazioan izandako iruzurraren aurkako ikuskapen-jardueraren emaitzak aurkeztu ditu.

Azken aldaketako data: