Lehendakariak Nahiko hezkidetza programarekin duen konpromisoa berretsi du Learreta-Markina Eskolan

2019.eko maiatzak 06

Iñigo Urkullu Lehendakaria Learreta-Markina Eskolan izan da gaur goizean, duela bi urte Getxoko Gobela Ikastolan izan sen bezala, Emakundek bultzaturiko Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko Nahiko Hezkidetza Programaren aplikazioa gertutik ezagutu ahal izateko. Programa bi urtetako epean aplikatzen da zentro ezberdinetan, eta gaurko bisita 2017-2019 zikloaren bukaeraren eta Nahiko programa beraren 15. urteurrenaren testuinguruan ospatu da. Denbora honetan, Nahiko programa Lehen Hezkuntzako maila guztietan landu da, 2003. urtetik hona, ia 200 ikastetxetan, eta 15.000 ikaslerekin.

Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Maite Alonso, Hezkuntza sailburu ordea; eta Elisabeth Areitioaurtena, ikastetxeko zuzendariak lagunduta, Lehendakariak zuzenean ezagutu ahal izan du ikasleen geletan bertan zeintzuk diren Nahiko programan erabiltzen ari diren unitate didaktikoak eta materialak, eta ikasleen eta irakasleen azalpenak eta iritziak jaso ditu. Irakasleekin bilera egin ondoren, Lehen Hezkuntzako 2. 4. eta 6. mailako ikasleekin egon da.

2017 eta 2019 urteen bitartean 34 ikastetxe daude Nahiko programa erabiltzen, 222 irakasleren eta 4.000 ikasle baino gehiagoren inplikazioarekin.   Nahiko Berdintasuna, Errespetua eta Indarkeriarik eza lortzeko programa da eta bere oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Helburu nagusia neska eta mutilen ahalmenak modu integralean garatu ditzaten lortzea da, rol eta estereotipoak alde batera utzita.  

Nahikoren ebaluazioak erakutsi du eraginkorra dela hezkidetza lantzea eskolan. Izan ere, Nahikotik igaro diren neska-mutilek ezagutza handiagoa dute generoko rolak eta estereotipoei buruz, erantzunkidetasuna eta etxeko lanen banaketa funtsezkotzat jotzen dituzte eta agresibitatearen emaitzek nabarmen behera eta enpatia mailak nabarmen egin du gora egin dute beraien artean.