Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

EAEko Administrazio Orokorreko KARRERAKO FUNTZIONARIOEN egoera administratiboa aldatzea: eszedentziak, zerbitzu bereziak eta zerbitzu aktibora itzultzea

LABURPENA

Karrerako funtzionarioek gehienez hiru urtera arteko eszedentzia eska dezakete semea edo alaba zaintzeko, izan biologikoa, adoptatua edo harreran hartutakoa, jaiotzen denetik edo adopzio- zein harrera-ebazpena ematen denetik.

Eszedentzia hori aldi baterako tarteetan har daiteke, baina kontuan izan behar da gehienez hiru urte naturaleko epea dagoela, eta ez dela kontuan hartuko aldi baterako tarteen batura.

Eskatzaileak ezin izango du egin adingabearen zaintza oztopatzen duen beste jarduerarik. Ordaindutako beste jarduera bat egiten hasten bada eszedentzian dagoen bitartean, bateragarritasuna eskatu beharko da aldez aurretik.

Lanpostu-erreserba: eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua erreserbatuko zaio, eta berdin da zerbitzu-eginkizunetan dagoen edo lanpostuaren titularra den.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 144. artikuluan arautzen da.

 144.- artikulua.– Familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzia.

1.– Karrerako funtzionarioek eskubidea izango dute gehienez ere hiru urteko eszedentzia hartzeko seme edo alaba bakoitza zaintzeko, izan norberak edukitako seme edo alaba, izan adopzioan edo harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartua. Epe hori zenbatzeko, kontuan hartuko da zein egunetan jaio den haurra edo, hala dagokionean, zein egunetan eman den adopzio edo harreraren administrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala.

Gehienez hiru urtera arteko eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute, halaber, euren ardurapeko familiarteko bat zaintzeko, lehen eta bigarren mailako odol- nahiz ezkontza-ahaidetasunera arte, baldin eta, adina edo istripu, gaixotasun zein desgaitasun bat dela-eta hura ez bada gai bere kabuz moldatzeko eta ez badu ordaindutako lanik egiten.

2.– Eszedentzia-aldi bakarra izango da subjektu kausatzaile bakoitzeko, eta zatituta hartu ahal izango da zerbitzuaren beharrekin bat etorriz gero. Beste subjektu kausatzaile batek beste eszedentzia-aldi baterako eskubidea ematen badu, aldi berria hastean, amaitu egingo da aurretik baliatu den eszedentzia-aldia.

3.– Funtzionarioen eskubide indibiduala da eszedentzia hau. Bi funtzionariok subjektu kausatzaile bera dela-eta badute eszedentziarako eskubidea, eskubide hori batera erabiltzeko aukera mugatu ahal izango du Administrazioak zerbitzuen funtzionamenduari lotutako arrazoiak justifikatuta.

4.– Egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako. Karrera profesionalaren ondorioetarako ere zenbatuko da denbora hori. Hiru urte horietan, familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzian deklaratu aurre-aurretik betetzen zuten lanpostua eta destinoa erreserbatuko zaizkie funtzionarioei, non eta behin-behineko langileentzat edo zuzendaritza-kide publiko profesionalentzat gordetako lanpostuak ez diren.

5.– Funtzionarioek, egoera horretan dauden bitartean, Administrazioak antolatzen dituen prestakuntza-ikastaroetan parte hartu ahal izango dute.

6.– Onartutako eszedentzia-aldia amaitu bezain laster itzuliko dira funtzionarioak erreserbatuta duten lanpostura eta destinora, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaria egin eta gero.

Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

7.– Egoera horretako denboran jarduera ordainduetan arituz gero, administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien bateraezintasun-araubidea bete beharko da, eta ariketa horrek ezingo du galarazi edo oztopatu seme-alaben edo senitartekoaren zaintza.

  


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak semea edo alaba zaintzeko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Eszedentzia eskatzen duen funtzionarioak haurra bere semea edo alaba dela egiaztatu beharko du, izan norberak edukitako semea edo alaba, izan adopzioan, harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartua:

  • Norberak edukitako semea edo alaba denean: jaiotza-ziurtagiriaren, familia-liburuaren edo familia-unitatea osatzen duten kideen kopurua egiaztatzen duen dokumentu ofizialaren kopia.
  • Adopzioan, harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartutako semea edo alaba denean: Egoera hori egiaztatzen duen administrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala.

Adierazitako betekizunak betetzen diren egiaztatuko du Administrazioak, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari.

Kontsulta hori egiterik ez badago, espedientean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Eszedentzia-aldian, ez da ordainsaririk jasotzen.

Egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako.

Lanpostu-erreserba: eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua erreserbatuko zaio, eta berdin da zerbitzu-eginkizunetan dagoen edo lanpostuaren titularra den. Eszedentzian egon bitartean lanpostua aldatzen badu, lanpostu berriari lotuta egingo da erreserba.  

 

   

IRAUPENA:

Gehieneko iraupena hiru urtekoa da, haurra jaiotzen denetik edo adopzio- zein harrera-ebazpena ematen denetik.

  • Norberak edukitako semea edo alaba denean, adingabeak hiru urte bete aurreko egunera arte.
  • Adopzioa edo harrera denean, hiru urte administrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala ematen denetik.

Gehieneko aldi horren barruan, zatika hartu ahal izango da eszedentzia, etenekin, baldintza hauek betez gero:

  • Astebetekoa izango da eszedentzia mota hori baliatzeko gutxieneko aldia, administrazio-efizientzia dela eta.
  • Inola ere ez du ekarriko eszedentziarako aurreikusitako gehieneko aldiaren azken eguna aldatzea. Hiru urteko epea urte naturaletan neurtzen da, eta ez aldi baterako tarteen batura eginda.

  

ITZULTZEA:

Eszedentzia-aldia amaitu baino lehen eskatu beharko da zerbitzu aktibora itzultzea, eta emandako eszedentzia amaitu eta hurrengo egunean bertan itzuliko da erreserbatutako lanpostura. Eskatutako ondorio-eguna baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da eskaera.

Zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egin ezean, karrerako funtzionarioak norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Karrerako funtzionarioek gehienez hiru urtera arteko eszedentzia eska dezakete euren ardurapeko familiarteko bat zaintzeko, lehen eta bigarren mailako odol- nahiz ezkontza-ahaidetasunera arte, baldin eta, adina edo istripu, gaixotasun zein desgaitasun bat dela-eta hura ez bada gai bere kabuz moldatzeko eta ez badu ordaindutako lanik egiten.

Egiaztatu beharko da pertsona hori ez dela gai bere kabuz moldatzeko. Horretarako, eskaera izapidetzean, argi azalduko da nola eskatu behar zaion txosten bat Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorreko Prebentzio Zerbitzuari. Prozedura hori egiteko, eszedentzia eskatzeko aipatu den pertsona zaintzeko beharra zehazten duten mediku-txostenak eskatuko dira. Horrela, babestu egiten dira familiartekoaren osasunarekin lotutako datuak, soilik osasun-langileek ikusiko dituztela bermatzen baita.

Eskatzaileak ezin izango du egin familiartekoaren zaintza oztopatzen duen beste jarduerarik. Ordaindutako beste jarduera bat egiten hasten bada eszedentzian dagoen bitartean, bateragarritasuna eskatu beharko da aldez aurretik.

Lanpostu-erreserba: eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua erreserbatuko zaio, eta berdin da zerbitzu-eginkizunetan dagoen edo lanpostuaren titularra den.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 144. artikuluan arautzen da.

144.- artikulua.– Familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzia.

1.– Karrerako funtzionarioek eskubidea izango dute gehienez ere hiru urteko eszedentzia hartzeko seme edo alaba bakoitza zaintzeko, izan norberak edukitako seme edo alaba, izan adopzioan edo harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartua. Epe hori zenbatzeko, kontuan hartuko da zein egunetan jaio den haurra edo, hala dagokionean, zein egunetan eman den adopzio edo harreraren administrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala.

Gehienez hiru urtera arteko eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute, halaber, euren ardurapeko familiarteko bat zaintzeko, lehen eta bigarren mailako odol- nahiz ezkontza-ahaidetasunera arte, baldin eta, adina edo istripu, gaixotasun zein desgaitasun bat dela-eta hura ez bada gai bere kabuz moldatzeko eta ez badu ordaindutako lanik egiten.

2.– Eszedentzia-aldi bakarra izango da subjektu kausatzaile bakoitzeko, eta zatituta hartu ahal izango da zerbitzuaren beharrekin bat etorriz gero. Beste subjektu kausatzaile batek beste eszedentzia-aldi baterako eskubidea ematen badu, aldi berria hastean, amaitu egingo da aurretik baliatu den eszedentzia-aldia.

3.– Funtzionarioen eskubide indibiduala da eszedentzia hau. Bi funtzionariok subjektu kausatzaile bera dela-eta badute eszedentziarako eskubidea, eskubide hori batera erabiltzeko aukera mugatu ahal izango du Administrazioak zerbitzuen funtzionamenduari lotutako arrazoiak justifikatuta.

4.– Egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako. Karrera profesionalaren ondorioetarako ere zenbatuko da denbora hori. Hiru urte horietan, familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzian deklaratu aurre-aurretik betetzen zuten lanpostua eta destinoa erreserbatuko zaizkie funtzionarioei, non eta behin-behineko langileentzat edo zuzendaritza-kide publiko profesionalentzat gordetako lanpostuak ez diren.

5.– Funtzionarioek, egoera horretan dauden bitartean, Administrazioak antolatzen dituen prestakuntza-ikastaroetan parte hartu ahal izango dute.

6.– Onartutako eszedentzia-aldia amaitu bezain laster itzuliko dira funtzionarioak erreserbatuta duten lanpostura eta destinora, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaria egin eta gero.

Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

7.– Egoera horretako denboran jarduera ordainduetan arituz gero, administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien bateraezintasun-araubidea bete beharko da, eta ariketa horrek ezingo du galarazi edo oztopatu seme-alaben edo senitartekoaren zaintza.

  


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak familiartekoa zaintzeko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Alderdi hauek egiaztatu behar dira:

  1. Zein ahaidetasun-maila duen familiartekoarekin (lehen edo bigarren mailako odol- nahiz ezkontza-ahaidetasun) edo ezkontidea edo izatezko bikotekidea den: hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, ezkontza-ziurtagiria, familia-liburua edo erantzukizunpeko adierazpena.
  2. Eszedentzia eskatzeko aipatu den pertsona ez dela gai bere kabuz moldatzeko: Eusko Jaurlaritzako Prebentzio Zerbitzuaren mediku-txostena.
  3. Eszedentzia eskatzeko aipatu den pertsonak ez duela egiten ordaindutako lanik: lan-bizitzaren txostena, erretiroaren edo ezintasunaren ebazpena edo erantzukizunpeko adierazpena.

Adierazitako betekizunak betetzen diren egiaztatuko du Administrazioak, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari.

Kontsulta hori egiterik ez badago, espedientean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Eszedentzia-aldian, ez da ordainsaririk jasotzen.

Egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako.

Lanpostua erreserbatuko zaio; zehazki, familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzian deklaratu aurre-aurretik betetzen ari zena. Eszedentzian egon bitartean lanpostua aldatzen badu, lanpostu berriari lotuta egingo da erreserba.

 

   

IRAUPENA:

Gehieneko iraupena hiru urtekoa da, ematen denetik aurrera. Hiru urteko epea urte naturaletan neurtzen da, eta ez aldi baterako tarteen batura eginda.

Gehieneko aldi horren barruan, zatika hartu ahal izango da eszedentzia, baldintza hauek betez, hain zuzen ere: 

  • Astebetekoa izango da eszedentzia mota hori baliatzeko gutxieneko aldia, administrazio-efizientzia dela eta.
  • Inola ere ez du ekarriko eszedentziarako aurreikusitako gehieneko aldiaren azken eguna aldatzea.

Eszedentzia-aldi bakoitza amaitu baino lehen eskatu beharko da zerbitzu aktibora itzultzea, amaitu eta hurrengo egunean hasteko lanean.

  

ITZULTZEA:

Eszedentzia-aldia amaitu baino lehen eskatu beharko da zerbitzu aktibora itzultzea, eta emandako eszedentzia amaitu eta hurrengo egunean bertan itzuliko da erreserbatutako lanpostura. Eskatutako ondorio-eguna baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da eskaera.

Zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egin ezean, karrerako funtzionarioak norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Karrerako funtzionarioek borondatezko eszedentzia eskatu ahal izango dute sektore publikoan zerbitzuak emateko: administrazio honetan bertan, beste administrazio batean edo, are, sektore publikoko entitateetan aritzeko.

Berdin da zerbitzuak administrazio honetako edo beste administrazio bateko beste eskala batean ematen dituen, joan ahal izango da karrerao funtzionario edo bitarteko funtzionario gisa, edo estatutupeko langile finko edo aldi baterako langile gisa jarduteko; beste kidego, eskala edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesional batean aritzekoo; edo langile lan-kontratudun finko nahiz aldi baterako moduan.

Sektore publikotzat hartzen da administrazio instituzionala (organismo publikoak eta zuzenbide pribatuko ente publikoak) eta sektore publikoko gainerako entitateak (sozietate publikoak, partzuergoak eta fundazioak), bai Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrekoak, bai Estatuko, Foru Aldundiko edo tokiko administraziokoak.

Eskabidea egiteko unean, destinoko administrazio publikoaren edo sektore publikoko entitatearen izendapen berriaren edo lan-kontratuaren adjudikazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Ez dago lanpostu-erreserbarik. Hau da, titulartasuna galduko du; baina itzultzeko eskubideari eutsiko dio. Zerbitzu aktibora itzultzea lehiaketaren edo izendapen askearen bidez egin beharko da, edo behin-behineko atxikipenaren bidez.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 148. artikuluan arautzen da.

148. artikulua.– Sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzia.

1.– Karrerako funtzionarioek sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzia eskatu ahalko dute baldin eta zerbitzu aktiboan badaude, karrerako edo bitarteko funtzionario moduan, estatutupeko finko edo aldi baterako moduan, beste kidego, eskala edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesional batean, edo langile lan-kontratudun finko edo aldi baterako moduan, edozein administrazio publikotan, non eta dagokien bateragarritasuna lortu duten, edo sektore publikoko entitateetan zerbitzuak ematen hasten badira eta ez badagokie beste egoera batean geratzea.

2.– Eszedentzia ofizioz emango da baldin eta zerbitzuak emateari ekiten bazaio administrazio edo entitate publiko bereko beste kidego, eskala edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesional batean edo langile lan-kontratudun modura. Gainerako kasuetan, funtzionario interesdunek eskatuta deklaratuko da eszedentzia.

3.– Karrerako funtzionarioek egoera horretan jarraitu ahal izango dute egoera hori eragin zuen zerbitzu-harremanak dirauen bitartean.

4.– Karrerako funtzionarioek, kargua uzteko datatik aurrera, hogeita hamar egun natural izango dituzte zerbitzu aktibora itzultzea eskatzeko. Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– Sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzian dauden karrerako funtzionarioek eutsi egingo diote karrerako funtzionarioaren izaerari sorburu-administrazioan, baina ez zaie erreserbatuko ez lanpostua, ez destinoa, eta benetako destinoa duten administrazio publikoaren araubidea aplikatuko zaie.

6.– Administrazio publikoak erabakitzen badu bere sektore publikoan entitate instrumental bat sortzea, lege honen 7. artikuluan araututakoak barne, edo funtzionarioak dagoeneko sortuta dagoen entitate batera adskribatzea, sektore publikoan zerbitzuak emateko eszedentzia-egoerara bilduko dira entitate horietara esleitzen diren edo programa espezifikoen bidez edo izenpetutako hitzarmenen bidez entitate horietan zerbitzuak ematen hasten diren karrerako funtzionarioak. Kasu horietan, egoera horretan emandako denbora kontuan hartuko da hirurteko eta karrera profesionalaren ondorioetarako; era berean, funtzionarioek eskubidea izango dute lanpostuak betetzeko prozeduretan parte hartzeko eszedentzian dauden administrazioan, behartuta egon gabe uko egitera entitate horretan betetzen duten lanpostuari.

7.– Izaera aldatu eta sektore publikotik kanpo geratzen diren organismo edo entitateetan zerbitzuak ematen ari diren karrerako funtzionarioak, sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentziaren deklarazioaren ondorioetarako, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira. Hartarako, baina, ezin izango zaie exijitu sektore publikoan gutxieneko denbora bat egitea benetako zerbitzuak ematen.

Iraupen- eta itzultze-araubideari dagokionez, sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentziarako xedatutakoari jarraituko zaio.

  


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak  sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Beharrezkoa da zerbitzua ematen hasiko den administrazio publikoko edo sektore publikoko entitateko organo eskudunak karrerako edo bitarteko funtzionario izendatu duela edo lan-kontratua, finkoa edo aldi baterakoa, egin diola egiaztatzea.

Sektore publikoko entitateen barruan sartzen dira administrazio instituzionala (organismo publikoak eta zuzenbide pribatuko ente publikoak) eta sektore publikoko gainerako entitateak (sozietate publikoak, partzuergoak eta fundazioak), bai Administrazio Orokorrekoak, bai Estatuko, foru aldundietako edo tokiko administraziokoak.

Eskabidea egiteko unean, destinoko administrazio publikoaren edo sektore publikoko entitatearen izendapen berriaren edo lan-kontratuaren adjudikazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko du.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Zerbitzuak ematen ari den Administrazioaren edo sektore publikoko entitatearen ordainsariak jasoko ditu, eta zerbitzu-harremana haren araubide juridikoak arautuko du.

Egoera horretan ematen den denbora ez da aintzat hartuko hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako, eszedentzian deklaratuta dauden administrazioan. Hala ere, zerbitzu aktibora itzuli ondoren, denbora hori aintzat har dakien eskatu ahal izango dute.

Ez dago lanpostu-erreserbarik. Hau da, titulartasuna galduko du; baina itzultzeko eskubideari eutsiko dio. Zerbitzu aktibora itzultzea lehiaketaren edo izendapen askearen bidez egin beharko da, edo behin-behineko atxikipenaren bidez.

 

   

IRAUPENA:

Karrerako funtzionarioek egoera horretan jarraitu ahal izango dute egoera hori eragin zuen zerbitzu-harremanak dirauen bitartean.

Ez digu izendapen- edo kontratualdaketarik jakinarazi behar, baldin eta administrazio publiko batean edo sektore publikoko entitate batean lan egiten jarraitzen badu eta izendapenen arteko denbora-tartea 30 egunetik beherakoa bada.

Administrazio honetara itzultzea eskatzen baduzu, eszedentzian egon zaren denbora guztian administrazio publiko batean edo sektore publikoko entitate batean lan egin duzula justifikatu beharko duzu, emandako zerbitzuen ziurtagiriaren edo lan-bizitzaren txostenaren bidez. Egiaztatzen bada 30 egun natural baino gehiago eman dituela izendapenik edo kontraturik gabe, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia-egoerara igaroko da, eta egoera horretan ondoz ondoko bi urte zenbatuko zaizkio gutxienez, itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera (30 egun natural kargua uzten duenetik).

  

ITZULTZEA:

Karrerako funtzionarioek, kargua uzteko datatik aurrera, hogeita hamar egun natural izango dituzte zerbitzu aktibora itzultzea eskatzeko. Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. 

Lehiaketa bidez edo izendapen askearen bidez (behin betiko atxikipena) edo behin-behineko atxikipenaren bidez lanera itzultzea izan daiteke.

Behin betiko atxikipena lehiaketaren edo izendapen askearen bidez lor daiteke. Hau da, karrerako funtzionarioek eszedentzia-egoeran egonda parte har dezakete izendapen askeko deialdietan eta lehiaketetan, baldin eta lanpostuaren baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, zerbitzu aktiboa itzultzeko eskaera eginez ere egin daiteke. Prozedura horren bidez, behin-behinean atxikiko da betekizun guztiak betetzen dituen eta bere eskalaren, gradu pertsonal finkatuaren, profilaren eta azken titulartasunaren herriaren araberakoa den plaza batera.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Karrerako funtzionarioek norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia eska dezakete, baldin eta gutxienez aurreko bi urteetan etengabe lan egin badute edozein administrazio publikotan edo sektore publikoko gainerako entitateetan. Eszedentzia-egoera horrek gutxienez bi urte iraun behar du.

Sektore publikotzat hartzen da administrazio instituzionala (organismo publikoak eta zuzenbide pribatuko ente publikoak) eta sektore publikoko gainerako entitateak (sozietate publikoak, partzuergoak eta fundazioak), bai Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrekoak, bai Estatuko, Foru Aldundiko edo tokiko administraziokoak.

Azken bi urteetan beste administrazio publiko batzuetan edo sektore publikoko entitateren batean lan egin badu, azken bi urteetan egindako zerbitzuen egiaztagiria aurkeztu beharko du, emandako zerbitzuen ziurtagiriaren edo lan-bizitzaren txostenaren bidez.

Ez dago lanpostu-erreserbarik. Hau da, titulartasuna galduko du; baina itzultzeko eskubideari eutsiko dio. Zerbitzu aktibora itzultzea lehiaketaren edo izendapen askearen bidez egin beharko da, edo behin-behineko atxikipenaren bidez. Behin lanera itzulitakoan, ezin izango du norberaren interesarengatiko beste borondatezko eszedentziarik eskatu, gutxienez beste hiru urtez jarraian lan egin arte.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 141. artikuluan arautzen da.

141. artikulua.– Norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia.

1.– Karrerako funtzionarioek norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia hartu ahal izango dute baldin eta administrazio publikoren batean edo sektore publikoan benetako zerbitzuak eman badituzte, jarraian, aurreko bi urteetan gutxienez. Gutxienez bi urtez jarraian egon beharko dute egoera horretan itzultzea eskatzeko.

Behin itzuli eta gero, funtzionarioek ezingo dute berriro norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia eskatu, harik eta gutxienez hiru urte igaro arte benetako zerbitzuak ematen.

Epe horiek zenbatzeko, benetako zerbitzu-urtetzat joko dira egoera hauetako batean ematen direnak: zerbitzu berezietan, destinoaren zain, familiartekoak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian, indarkeria terroristagatiko eszedentzian, aldi baterako nahitaezko eszedentzian eta nahitaezko eszedentzian. Aldiz, funtziogabetze irmoaren aldia ez da zenbatuko.

2.– Alde batek eskatuta deklaratuko da norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia; hura deklaratzeko, kontuan izango da zeintzuk diren zerbitzuaren aldian aldiko premiak. Eszedentzia ukatuz gero, arrazoiak adierazi beharko dira. Funtzionarioen aurka diziplinazko espedientea hasita dagoenean edo haiek zehapen bat bete behar dutenean, ezingo da eszedentzia hori deklaratu.

3.– Nolanahi ere, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia deklaratuko da, ofizioz, baldin eta, zerbitzu aktiboaz bestelako egoera batera igarotzea ekarri zuen arrazoia amaitutakoan, interesdunek ez badute zerbitzu aktibora itzultzea eskatzen ezarritako epean.

4.– Norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian daudenek ez dute postu-erreserba mantenduko, ez dute ordainsaririk sorraraziko, eta egoera horretan emandako denbora ez zaie zenbatuko karrera profesionalaren eta hirurtekoen ondorioetarako, ezta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako ere.

5.– Egoera horretan dauden funtzionarioek zerbitzu aktibora itzultzea eskatzen badute, baina halakorik lortzen ez badute lanpostu hutsik ez dagoelako, egoera horretan jarraituko dute, harik eta lanpostu hutsen bat izan arte.

  


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

Nolanahi ere, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia ofizioz deklaratuko da, baldin eta, zerbitzu aktiboaz bestelako egoera batera igarotzea ekarri zuen arrazoia amaitutakoan, interesdunek ez badute zerbitzu aktibora itzultzea eskatzen ezarritako epean.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Adierazitako betekizunak betetzen diren egiaztatuko du Administrazioak, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari.

Kontsulta hori egiterik ez badago, espedientean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Eszedentzia-aldian, ez da ordainsaririk jasotzen.

Egoera horretan ematen den denbora ez da aintzat hartuko hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako, eszedentzian deklaratuta dauden administrazioan.

Ez dago lanpostu-erreserbarik. Hau da, titulartasuna galduko du; baina itzultzeko eskubideari eutsiko dio. Zerbitzu aktibora itzultzea lehiaketaren edo izendapen askearen bidez egin beharko da, edo behin-behineko atxikipenaren bidez.

 

   

IRAUPENA:

  • Gutxienez bi urtez jarraian egon beharko dute egoera horretan itzultzea eskatzeko.

  • Ez dago gehieneko eperik egoera horretan egoteko.

  

ITZULTZEA:

Zerbitzu aktibora itzultzea interesdunak aldez aurretik eskatuta egingo da.

Lehiaketa bidez edo izendapen askearen bidez (behin betiko atxikipena) edo behin-behineko atxikipenaren bidez lanera itzultzea izan daiteke.

Behin betiko atxikipena lehiaketaren edo izendapen askearen bidez lor daiteke. Hau da, karrerako funtzionarioek eszedentzia-egoeran egonda parte har dezakete izendapen askeko deialdietan eta lehiaketetan, baldin eta lanpostuaren baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera eginez ere egin daiteke. Prozedura horren bidez, behin-behinean atxikiko da betekizun guztiak betetzen dituen eta bere eskalaren, gradu pertsonal finkatuaren, profilaren eta azken titulartasunaren herriaren araberakoa den plaza batera

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Karrerako funtzionarioek borondatezko eszedentzia lanpostu- eta destino-erreserbaduna eska dezakete, baldin eta gutxienez aurreko hiru urteetan funtzionario gisa etengabe lan egin badute edozein administrazio publikotan edo sektore publikoan.

Sektore publikotzat hartzen da administrazio instituzionala (organismo publikoak eta zuzenbide pribatuko ente publikoak) eta sektore publikoko gainerako entitateak (sozietate publikoak, partzuergoak eta fundazioak), bai Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorrekoak, bai Estatuko, Foru Aldundiko edo tokiko administraziokoak.

Azken hiru urteetan beste administrazio publiko batzuetan edo sektore publikoko entitateren batean lan egin badu, azken hiru urteetan egindako zerbitzuen egiaztagiria aurkeztu beharko du, emandako zerbitzuen ziurtagiriaren edo lan-bizitzaren txostenaren bidez.

Eszedentzia hori sei hilabete eta urtebete artekoa izan daiteke.

Jabetzan duen lanpostua erreserbatzen zaio, ez, halakorik badu, zerbitzu-eginkizunetan betetzen duena.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 142. artikuluan arautzen da.

142. artikulua.– Borondatezko eszedentzia lanpostu- eta destino-erreserbaduna.

1.– Karrerako funtzionarioek borondatezko eszedentzia lanpostu-erreserbaduna eskatu ahal izango dute. Horretarako, gutxienez aurreko hiru urteetan jardun behar izan dute funtzionario modura zerbitzuak ematen administrazio publikoren batean edo sektore publikoan. Eszedentzia horren iraupena, berriz, sei hilabete eta urtebete bitartekoa izango da.

Kasu horretan, ezin izango da beste eskaerarik egin harik eta benetako hiru zerbitzu-urte metatu arte eszedentziaz baliatzeko aldia amaitzen denetik aurrera.

Epe horiek zenbatzeko, benetako zerbitzu-urtetzat joko dira egoera hauetako batean ematen direnak: zerbitzu berezietan, destinoaren zain, familiartekoak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko borondatezko eszedentzian, indarkeria terroristagatiko borondatezko eszedentzian, aldi baterako nahitaezko eszedentzian eta nahitaezko eszedentzian. Aldiz, funtziogabetze irmoaren aldia ez da zenbatuko.

2.– Borondatezko eszedentzia lanpostu- eta destino-erreserbaduna zerbitzuaren aldian aldiko premien mende egongo da. Eszedentzia hori ukatuz gero, arrazoiak adierazi beharko dira. Funtzionarioen aurka diziplinazko espedientea hasita dagoenean edo haiek zehapen bat bete behar dutenean, ezingo da eszedentzia hori deklaratu. Halaber, ezin izango da deklaratu, baldin eta enplegu publikoa antolatzeko plan bat badago onartuta eta plan horrek badakar lanpostuak murriztea edo kentzea, aldi baterako edo behin betiko, zerbitzuak ematen dituzten unitatean.

3.– Borondatezko eszedentzia lanpostu- eta destino-erreserbadunean daudenek ez dute ordainsaririk sorraraziko, eta egoera horretan emandako denbora ez zaie aintzat hartuko karrera profesionalaren eta hirurtekoen ondorioetarako, ezta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako araubideko eskubideetarako ere.

4.– Karrerako funtzionarioek, eszedentziaren epealdia amaitutakoan, hogeita hamar egun natural izango dituzte zerbitzu aktibora itzultzea eskatzeko. Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– Borondatezko eszedentzia lanpostu- eta destino-erreserbadunak dirauen bitartean, ezingo dute bestelako lanposturik bete sektore publikoan, ez funtzionario-harremanaren bidez, ez kontratu-harremanaren bidez, izan lan-kontratua, izan administrazio-kontratua. Ildo beretik, ezin izango dute jardun ez behin-behineko langileen modura, ez zuzendaritza-kide publiko profesional modura.

  


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak borondatezko eszedentzia lanpostu- eta destino-erreserbaduna.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Adierazitako betekizunak betetzen diren egiaztatuko du Administrazioak, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari.

Kontsulta hori egiterik ez badago, espedientean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Eszedentzia-aldian, ez da ordainsaririk jasotzen.

Egoera horretan ematen den denbora ez da aintzat hartuko hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako.

Jabetzan duen lanpostua erreserbatzen zaio, ez, halakorik badu, zerbitzu-eginkizunetan betetzen duena.

Ezin izango da beste eskaerarik egin harik eta benetako beste hiru zerbitzu-urte metatu arte eszedentziaz baliatzeko aldia amaitzen denetik aurrera.

Borondatezko eszedentzia lanpostu- eta destino-erreserbadunak dirauen bitartean, ezingo dute bestelako lanposturik bete sektore publikoan, ez funtzionario-harremanaren bidez, ez kontratu-harremanaren bidez, izan lan-kontratua, izan administrazio-kontratua. Ildo beretik, ezin izango dute jardun ez behin-behineko langileen modura, ez zuzendaritza-kide publiko profesional modura.

 

   

IRAUPENA:

Langileek behar duten eperako eskatu ahal izango dute eszedentzia, gutxienez sei hilabeterako eta gehienez urtebeterako.

  

ITZULTZEA:

Karrerako funtzionarioek, eszedentziaren epealdia amaitutakoan, hogeita hamar egun natural izango dituzte zerbitzu aktibora itzultzea eskatzeko; erreserbatuta duten lanpostura, alegia. Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Karrerako funtzionarioek familia elkartzeko borondatezko eszedentzia eskatu ahal izango dute, baldin eta ezkontideak zein izatezko bizikideak beste udalerri batean badu bizilekua eta hor bizitzeko arrazoia bada karrerako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko modura behin betiko lanpostua lortu duela eta lanpostu horretan diharduela erakunde hauetakoren batean:

administrazio publikoetan, haien mendeko edo haiei lotutako organismo publiko eta zuzenbide publikoko entitateetan, Herri Kontuen Euskal Epaitegian eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako estatutu-organoetan, Datuak Babesteko Bulegoan, Lan Harremanen Kontseiluan, lurralde historikoetako foru-aldundietan, toki-administrazioetan edo batzar nagusietan, organo konstituzionaletan edo Botere Judizialaren organoetan, autonomia-erkidegoetako antzeko organoetan, eta Europar Batasunean nahiz nazioarteko antolakundeetan.

Eskaera egiteko unean, ezkontidearen edo eszedentzia horretarako eskubidea ematen dion bizikidearen egoeraren eta harekiko loturaren egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Gutxienez bi urteko iraupena izango du, eta ez du gehieneko iraupen-aldirik izango.

Ez dago lanpostu-erreserbarik. Hau da, titulartasuna galduko du; baina itzultzeko eskubideari eutsiko dio. Zerbitzu aktibora itzultzea lehiaketaren edo izendapen askearen bidez egin beharko da, edo behin-behineko atxikipenaren bidez.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 143. artikuluan arautzen da.

143. artikulua.– Familia elkartzeko borondatezko eszedentzia.

1.– Karrerako funtzionarioei familia elkartzeko borondatezko eszedentzia eman ahal izango zaie baldin eta ezkontideak zein izatezko bizikideak beste udalerri batean badu bizilekua eta hor bizitzeko arrazoia bada karrerako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko modura behin betiko lanpostua lortu duela eta lanpostu horretan diharduela erakunde hauetakoren batean: administrazio publikoetan, haien mendeko edo haiei lotutako organismo publiko eta zuzenbide publikoko entitateetan, Herri Kontuen Euskal Epaitegian eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako estatutu-organoetan, Datuak Babesteko Bulegoan, Lan Harremanen Kontseiluan, lurralde historikoetako foru-aldundietan, toki-administrazioetan edo batzar nagusietan, organo konstituzionaletan edo Botere Judizialaren organoetan, autonomia-erkidegoetako antzeko organoetan, eta Europar Batasunean nahiz nazioarteko antolakundeetan.

2.– Eszedentzia hori alde batek eskatuta emango da eta, gutxienez, bi urte iraungo du.

3.– Familia elkartzeko borondatezko eszedentzian deklaratzeko, ez da beharrezkoa izango aurrez benetan zerbitzuak eman izana Administrazio publikoan.

4.– Familia elkartzeko borondatezko eszedentziak ez du lanpostu-erreserbarik ekarriko. Egoera horretan, ez da ordainsaririk sorraraziko, eta eszedentzian emandako denbora ez da aintzat hartuko karrera profesionalaren eta hirurtekoen ondorioetarako, ezta Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako ere.

5.– Familia elkartzeko borondatezko eszedentziaren epealdia amaitutakoan, hogeita hamar egun natural izango dituzte karrerako funtzionarioek zerbitzu aktibora itzultzea eskatzeko. Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

  


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak familia elkartzeko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. Ezkontza-agiria edo izatezko bikotea eratzekoa.
  2. Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen funtzionario- edo lan-harremana.
  3. Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen bizilekuaren ziurtagiria, eskatzailea bizi den herri berean ez dela bizi erakusteko.

Adierazitako betekizunak betetzen diren egiaztatuko du Administrazioak, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari.

Kontsulta hori egiterik ez badago, espedientean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Eszedentzia-aldian, ez da ordainsaririk jasotzen.

Egoera horretan ematen den denbora ez da aintzat hartuko hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako, eszedentzian deklaratuta dauden administrazioan.

Ez dago lanpostu-erreserbarik. Hau da, titulartasuna galduko du; baina itzultzeko eskubideari eutsiko dio. Zerbitzu aktibora itzultzea lehiaketaren edo izendapen askearen bidez egin beharko da, edo behin-behineko atxikipenaren bidez.

 

   

IRAUPENA:

  • Gutxienez bi urtez jarraian egon beharko dute egoera horretan itzultzea eskatzeko.

  • Ez dago gehieneko eperik egoera horretan egoteko.

  

ITZULTZEA:

Zerbitzu aktibora itzultzea interesdunak aldez aurretik eskatuta egingo da.

Lehiaketa bidez edo izendapen askearen bidez (behin betiko atxikipena) edo behin-behineko atxikipenaren bidez lanera itzultzea izan daiteke.

Behin betiko atxikipena lehiaketaren edo izendapen askearen bidez lor daiteke. Hau da, karrerako funtzionarioek eszedentzia-egoeran egonda parte har dezakete izendapen askeko deialdietan eta lehiaketetan, baldin eta lanpostuaren baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera eginez ere egin daiteke. Prozedura horren bidez, behin-behinean atxikiko da betekizun guztiak betetzen dituen eta bere eskalaren, gradu pertsonal finkatuaren, profilaren eta azken titulartasunaren herriaren araberakoa den plaza batera.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Emakumezko karrerako funtzionarioek borondatezko eszedentzia eska dezakete genero-indarkeriagatik.

Iraupena: ez dago ez gutxieneko ez gehieneko iraupenik eszedentzia honetarako, eragin zuen arrazoia aldatzen ez den bitartean.

Ordainsariak: eszedentzia honetako lehenengo sei hilabeteetan, ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du emakumezko funtzionarioak, eta, hala badagokio, bai eta ardurapean dituen seme-alabengatik familia-prestazioak jasotzeko eskubidea ere. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko ditu. Urtea igarotakoan, ez du ordainsaririk jasoko.

Lanpostu-erreserba: lehenengo sei hilabeteetan, eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua erreserbatuko zaio; berdin da zerbitzu-eginkizunetan dagoen edo lanpostuaren titularra den. Hiru hilabeteko beste aldi batzuekin luza daiteke, gehienez hemezortzi hilabeteko iraupena izan arte.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 145. artikuluan arautzen da.

145. artikulua.– Genero-indarkeriagatiko borondatezko eszedentzia.

1.– Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezko funtzionarioek eszedentzia eskatzeko eskubidea izango dute beren burua babesteko edo gizarte-laguntza integraleko eskubideaz baliatzeko. Horretarako, ez da beharrezkoa izango aurrez zerbitzuak eman izana gutxieneko denbora batez, eta ez da eskatuko eszedentzian epe jakin batean jarraitzea.

2.– Eszedentziako lehen sei hilabeteetan emakumezko funtzionarioek eskubidea izango dute eszedentzia hartu aurretik betetzen zuten lanpostuaren erreserbarako; denbora-tarte hori aintzat hartuko da antzinatasunerako, karrera profesionalerako eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako araubideko eskubideetarako. Jarduketa judizialek hala eskatzen dutenean, eta biktima babesteko eskubidea benetan bermatuta gera dadin, epe hori hiru hilabeteak luzatu ahal izango da, gehienez ere hemezortzi hilabeteko mugarekin, eta arestian adierazitako ondorio berberekin.

3.– Eszedentzia honetako lehenengo sei hilabeteetan, ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du emakumezko funtzionarioak, eta, hala badagokio, bai eta ardurapean dituen seme-alabengatik familia-prestazioak jasotzeko eskubidea ere. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko ditu.

4.– Zerbitzu aktibora itzultzea emakumezko interesdunak aldez aurretik eskatuta egingo da.

  


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak genero-indarkeriagatiko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatu behar da, dokumentu hauetako edozeinen bidez:

  • Genero-indarkeriaren biktima-izaera onartzen duen kondena-epaia.
    Genero-indarkeriaren biktima-izaera aitortzen duen Babes-agindua edo biktimaren aldeko kautelazko neurri bat ezartzen duen beste edozein ebazpen judiziala.
    Fiskaltzaren txostena, eskatzailea genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena, edo gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo administrazio publiko eskudunaren genero-indarkeriaren biktimentzako harrera-zerbitzuen txostena.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Ordainsariak: eszedentzia honetako lehenengo sei hilabeteetan, ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du emakumezko funtzionarioak, eta, hala badagokio, bai eta ardurapean dituen seme-alabengatik familia-prestazioak jasotzeko eskubidea ere. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko ditu. Urtea igarotakoan, ez du ordainsaririk jasoko.

Lanpostu-erreserba: lehenengo sei hilabeteetan, eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua erreserbatuko zaio; berdin da zerbitzu-eginkizunetan dagoen edo lanpostuaren titularra den. Hiru hilabeteko beste aldi batzuekin luza daiteke, gehienez hemezortzi hilabeteko iraupena izan arte.

Eszedentzian egon bitartean lanpostua aldatzen badu, lanpostu berriari lotuta egingo da erreserba.

Lanpostua erreserbatu bitartean, egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako.

 

   

IRAUPENA:

Ez dago ez gutxieneko ez gehieneko iraupenik eszedentzia honetarako, eragin zuen arrazoia aldatzen ez den bitartean.

  

ITZULTZEA:

Hasierako sei hilabeteko aldia edo luzapena amaitu baino lehen eskatzen bada lanera itzultzea, hau da, lanpostua erreserbatuta dagoen bitartean, berehala itzuliko da erreserbatutako lanpostura, eszedentzia amaitu eta hurrengo egunean.

Lanpostu-erreserba galdu ondoren eskatzen bada lanera itzultzea, behin-behinean atxikiko zaio bere kidego eta eskalako lanpostu huts bati, baldin eta lanpostu-zerrendan lanpostu horretarako ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

Nolanahi ere, eskatutako ondorio-eguna baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da eskaera.

Eszedentzia amaitu ondoren, zerbitzu aktibora ituzleko eskaera egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Karrerako funtzionarioek borondatezko eszedentzia eska dezakete indarkeria terroristagatik.

Iraupena: ez dago ez gutxieneko ez gehieneko iraupenik eszedentzia honetarako, eragin zuen arrazoia aldatzen ez den bitartean.

Ordainsariak: eszedentzia honetako lehenengo sei hilabeteetan, ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du funtzionarioak. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko ditu. Urtea igarotakoan, ez du ordainsaririk jasoko.

Lanpostu-erreserba: lehenengo sei hilabeteetan, eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua erreserbatuko zaio; berdin da zerbitzu-eginkizunetan dagoen edo lanpostuaren titularra den. Hiru hilabeteko beste aldi batzuekin luza daiteke, gehienez hemezortzi hilabeteko iraupena izan arte.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 146. artikuluan arautzen da.

146. artikulua.– Indarkeria terroristagatiko borondatezko eszedentzia.

1.– Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen 24. artikuluan adierazitako karrerako funtzionarioek eszedentzia berezi bat hartzeko eskubidea izango dute beren burua babesteko edo laguntza jasotzeko, ekintza terroristen ondoriozko kalte pertsonal psikiko eta psikofisikoen biktima edo oso mehatxu larrien biktima izan badira. Horretarako, ez da beharrezkoa izango gutxieneko denbora bat eman izana aurrez zerbitzuan, eta ez da eskatuko eszedentzian epe jakin batean jarraitzea.

2.– Eszedentzia horretako lehen sei hilabeteetan, lanpostua eta destinoa erreserbatzeko eskubidea izango dute, eta denbora-tarte hori aintzat hartuko da antzinatasunerako, karrera profesionalerako eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako araubideko eskubideetarako. Epe hori hiru hilabeteak luzatu ahal izango da, gehienez ere hemezortzi hilabeteko mugarekin, eta arestian adierazitako ondorio berberekin.

3.– Eszedentzia hartu eta lehenengo sei hilabeteetan, oso-osorik sorraraziko dira eszedentzia hartu arte sorrarazten ziren ordainsariak. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko dira.

4.– Zerbitzu aktibora itzultzea interesdunak aldez aurretik eskatuta egingo da.

  


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak indarkeria terroristagatiko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Indarkeria terroristaren biktima dela egiaztatu behar da, dokumentu hauetako edozeinen bidez:

  • Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak egindako aitorpena, terrorismoaren biktima dela adierazten duena.
  • Barne Ministerioak egindako aitorpena, terrorismoaren biktima dela adierazten duena.
  • Epai judizial irmoa, terrorismoaren biktima dela adierazten duena.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Ordainsariak: eszedentzia honetako lehenengo sei hilabeteetan, ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du funtzionarioak. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko ditu. Urtea igarotakoan, ez du ordainsaririk jasoko.

Lanpostu-erreserba: lehenengo sei hilabeteetan, eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua erreserbatuko zaio; berdin da zerbitzu-eginkizunetan dagoen edo lanpostuaren titularra den. Hiru hilabeteko beste aldi batzuekin luza daiteke, gehienez hemezortzi hilabeteko iraupena izan arte.

Eszedentzian egon bitartean lanpostua aldatzen badu, lanpostu berriari lotuta egingo da erreserba.

Lanpostua erreserbatu bitartean, egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako.

 

   

IRAUPENA:

Ez dago ez gutxieneko ez gehieneko iraupenik eszedentzia honetarako, eragin zuen arrazoia aldatzen ez den bitartean.

  

ITZULTZEA:

Hasierako sei hilabeteko aldia edo luzapena amaitu baino lehen eskatzen bada lanera itzultzea, hau da, lanpostua erreserbatuta dagoen bitartean, berehala itzuliko da erreserbatutako lanpostura, eszedentzia amaitu eta hurrengo egunean.

Lanpostu-erreserba galdu ondoren eskatzen bada lanera itzultzea, behin-behinean atxikiko zaio bere kidego eta eskalako lanpostu huts bati, baldin eta lanpostu-zerrendan lanpostu horretarako ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

Nolanahi ere, eskatutako ondorio-eguna baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da eskaera.

Eszedentzia amaitu ondoren, zerbitzu aktibora ituzleko eskaera egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Karrerako funtzionarioak zerbitzu berezietan daudela deklaratuko da araudian aurreikusitako kasuren bat gertatzen denean, besteak beste:

  • Eusko Jaurlaritzako, lurralde historikoetako gobernu-organoetako, Estatuko edo beste autonomia-erkidego bateko kide izendatzen dituztenean.
  • Arestian aipatutako administrazio edo erakunde horietako goi-kargudun izendatzen dituztenean.
  • Eusko Legebiltzarreko, Kongresuko, Senatuko, autonomia-erkidegoetako parlamentuetako edo Europako Parlamentuko kide direnean; edo Konstituzio Auzitegira, Arartekora, Kontuen Auzitegira eta edo antzekoetara bidaltzen dituztenean.
  • Kargu hautetsi, ordaindu eta arduraldi esklusibokoan dihardutenean, udaletan edo toki-entitateetan.
  • Behin-behineko langile izendatzen dituztenean.
  • Legez ezarritako beste edozein kasu.

Erreserbatu egingo da eskaera egin denean jabetzan duen lanpostua, betiere ez bada izendapen askeko lanpostu bat.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 138. artikuluan arautzen da.

138. artikulua.– Zerbitzu bereziak.

1.– Karrerako funtzionarioak zerbitzu berezietan daudela deklaratuko da honako egoera hauetako bat gertatzen bada:

a) Eusko Jaurlaritzako, lurralde historikoetako gobernu-organoetako, Estatuko Gobernuko edo autonomia-erkidegoetako nahiz Ceuta eta Melilla autonomia-hirietako batzar legegileetako gobernu-organoetako edo Europako instituzioetako nahiz nazioarteko antolakundeetako kide izendatzen dituztenean, edo aipatutako administrazio edo erakunde horietako goi-kargudun izendatzen dituztenean.

b) Beren administrazioak baimena ematen dienean sei hilabetetik gorako aldi batean misio bat burutzeko nazioarteko antolakundeetan edo atzerriko gobernu nahiz entitate publikoetan, edo garapen-lankidetzarako programa eta proiektuetan parte hartzen dutenean, baita ekintza humanitarioetan ere, kooperante profesional edo boluntario moduan, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean xedatutakoaren arabera.

c) Administrazio publikoei lotutako edo haien mendeko organismo publikoetako edo entitateetako lanpostuetan edo karguetan jarduteko izendatzen dituztenean, baldin eta, dagokion administrazio publikoak ezarritakoaren arabera, lanpostu edo kargu horiek goi-karguen administrazio-mailaren parekotzat jotzen badira.

d) Konstituzio Auzitegiaren, Herriaren Defendatzailearen, Arartekoaren zerbitzuei, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren organo teknikoei atxikita daudenean, edo haien destinoa Kontu Auzitegian dagoenean, apirilaren 5eko 7/1988 Legearen 93.3 artikuluan jasotakoari jarraituz.

e) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzen dituztenean.

f) Eusko Legebiltzarreko, lurralde historikoetako batzar nagusietako edo autonomia-erkidegoetako batzar legegileetako kide izatera iristen direnean, salbu eta, bateraezintasunean sartu gabe, zerbitzu aktiboan jarraitzea erabakitzen dutenean.

g) Gorte Nagusietako diputatu edo senatari edo Europako Parlamentuko diputatu izatera iristen denean.

h) Ceuta eta Melilla hirietako batzarretan edo tokiko entitateetan edo hautetsi-karguan dihardutenean, ordainsaria jasota eta arduraldi esklusiboan; erantzukizunezko eginkizunak betetzen dituztenean udaletako goi-mailako edo zuzendaritzako organoetan, edo, toki-organoetako kide izanda, erreklamazio ekonomiko-administratiboak aztertzeko eta ebazteko erantzukizunezko eginkizunak dituztenean.

i) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko edo, hala badagokio, autonomia-erkidegoetako justizia-kontseiluetako bokal izendatzen dituztenean.

j) Organo konstituzionaletan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia-erkidegotako estatutu-organoetan parte hartzeko hautatzen edo izendatzen dituztenean, baita antzeko ezaugarriak dituen beste edozein kargutarako hautatzen dituztenean ere, zeinetan hautatzea Eusko Legebiltzarrak, batzar nagusiek, Diputatuen Kongresuak, Senatuak, autonomia-erkidegoetako batzar legegileek edo toki-erakundeetako udalbatzek egin beharko baitute.

k) Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide edo Idazkaritza Nagusiaren titular bihurtzen denean.

l) Konfiantzazkotzat edo aholkularitza politikokotzat berariaz kalifikatutako funtzioak dituzten lanpostuak betetzen dituztela-eta, behin-behineko langile izendatzen dituztenean.

m) Nazioarteko edo nazioz gaindiko antolakundeen zerbitzuko funtzionarioaren izaera hartzen dutenean.

n) Honako hauen aholkulari izendatzen dituztenean: Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioena, beste autonomia-erkidego batzuetako batzar legegileetako taldeena, batzar nagusietako batzarkide-taldeena, Kongresuko edo Senatuko talde parlamentarioena edo Europako Parlamentuko taldeena.

ñ) Kargu politiko baterako izendatzen dituztenean, eta kargu politiko hori bateraezina denean funtzio publikoan jardutearekin.

o) Indar Armatuetan zerbitzuak emateko erreserbista boluntario gisa jarduten hasten direnean.

p) Eusko Legebiltzarraren lege baten bidez zehaztu daitezkeen beste egoera batzuetan.

  


IZAPIDETZEA

Zerbitzu bereziak interesdunak eskatuta deklaratuko dira, salbuespena izango dela egoera horretara igarotzea eragiten duen kasua administrazio honetan gertatzen denean, orduan ofizioz deklaratuko baita.

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatu beharko ditu interesdunak zerbitzu bereziak.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Apartatu guztietan egiaztatu behar da zerbitzu berezien egoera eragiten duen izendapena.

Adierazitako betekizunak betetzen diren egiaztatuko du Administrazioak, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari.

Kontsulta hori egiterik ez badago, espedientean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

  1. Betetzen duen lanpostuari edo karguari dagozkion ordainsariak jasoko ditu, eta ez karrerako funtzionario modura betetzen duen lanpostuari dagozkionak, hargatik eragotzi gabe funtzionario modura unean-unean aitortuta dituen hirurtekoak jasotzeko eskubidea.
  2. Egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da karrera profesionalaren ondorioetarako, hirurtekoak aitortzeko eta barne-sustapenerako, baita aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako ere. Ondorio horiek ez zaizkie aitortuko Europar Batasuneko instituzioetan edo horien parekoak diren entitateetan eta organismoetan sartuta dauden eta Europako Erkidegoetako Funtzionarioen Estatutuan ezarritako transferentzia-eskubideaz baliatzen diren funtzionarioei.
  3. Jabetzan duen lanpostua erreserbatzen zaio –betiere izendapen askeko lanpostu bat ez bada–, edo zerbitzu berezietan egon bitartean, lehiaketa bidez lortutako lanpostua.

 

   

IRAUPENA:

Karrerako funtzionarioek egoera horretan jarraitu ahal izango dute egoera hori eragin zuen zerbitzu-harremanak dirauen bitartean.

Funtzionarioak zerbitzu berezien egoeran jarraituko du, egoera horretara igarotzea eragin zuen baldintza bertan behera gelditzen denetik zerbitzu aktibora itzultzen den arte.

Diputatu edo senatari diren funtzionarioek eta Eusko Legebiltzarreko, lurralde historikoetako batzar nagusietako, beste autonomia-erkidego bateko batzar legegileko edo Europako Parlamentuko kide diren funtzionarioek izaera hori galtzen badute ganbera desegin delako edo agintaldia amaitu delako, zerbitzu berezietan jarraitu ahal izango dute ganbera berria eratu arte.

  

ITZULTZEA:

Karrerako funtzionarioek, kargua uzten dutenetik aurrera, hogeita hamar egun natural izango dituzte zerbitzu aktibora itzultzea eskatzeko, eta, hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dituzte, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskatutako ondorio-eguna baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da eskaera.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Karrerako funtzionarioak beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko egoeran deklaratuko dira honako kasu hauetan:

  1. Beste administrazio publiko batean lanpostu bat lortzen dutenean lehiaketa nahiz izendapen askeko prozeduren bidez.
  2. Transferentzia-prozesuen ondorioz edo iristen diren administrazioaren lege-xedapen baten bidez, administrazio horretako funtzionario bihurtzen direnean.
  3. Beste administrazio publiko batean sartzen direnean, giza baliabideen berresleipenen edo administrazioen arteko mugigarritasunaren ondorioz, zeinak enplegu publikoa antolatzeko plan batetik abiatutako hitzarmen baten ondorio baitira.

Eskabidea egiteko unean, beste administrazio batean lehiaketa bidez edo izendapen askearen bidez lanpostu bat lortu izanaren edo beste administrazio batean intregratu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du.

Ez dago lanpostu-erreserbarik. Hau da, titulartasuna galduko du; baina itzultzeko eskubideari eutsiko dio. Zerbitzu aktibora itzultzea lehiaketaren edo izendapen askearen bidez egin beharko da, edo behin-behineko atxikipenaren bidez.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 139. artikuluan arautzen da.

139. artikulua.– Beste administrazio publiko batzuen zerbitzuan.

1.– Karrerako funtzionarioak beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko egoeran deklaratuko dira honako kasu hauetan:

a) Beste administrazio publiko batean lanpostu bat lortzen dutenean lehiaketa nahiz izendapen askeko prozeduren bidez.

b) Transferentzia-prozesuen ondorioz edo iristen diren administrazioaren lege-xedapen baten bidez, administrazio horretako funtzionario bihurtzen direnean.

c) Beste administrazio publiko batean sartzen direnean, giza baliabideen berresleipenen edo administrazioen arteko mugigarritasunaren ondorioz, zeinak enplegu publikoa antolatzeko plan batetik abiatutako hitzarmen baten ondorio baitira.

2.– Administrazioak beti bermatu behar du funtzionarioak zerbitzu aktibora itzuliko direla, finkatuta dituzten eskubideen arabera eta dagokien administrazio publikoan indarrean den administrazio-karrerako sistemarekin bat etorriz.

3.– Beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko egoeran dauden funtzionarioek funtzionario izaerari eutsiko diote sorburu-administrazioan, lanpostu- eta destino-erreserbarik gabe, eta benetako destinoa duten administrazioaren araubide juridikoa aplikatuko zaie.

4.– Egoera horretan emandako zerbitzu-denbora sorburu-administrazioan emandako zerbitzu-denboratzat joko da hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako.

5.– Beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko egoeratik sorburu-administrazioko zerbitzu aktibora itzultzen diren funtzionarioek aitorpen profesionala lortuko dute, karrera profesionalaren sisteman lortutako aurrerapausoei eta ordainsarien mailari dagozkion ondorioei dagokienez; betiere, euskal administrazio publikoen arteko mugikortasuna sustatzeko sinatutako hitzarmenetan eta elkarlanerako gainerako tresnetan aurreikusitako prozeduraren arabera. Halako hitzarmenik edo tresnarik ezean, funtzionarioak itzuli diren administrazio edo entitate publikoak egin beharko du aitorpen hori.

6.– Funtzionarioak transferentzia-prozesuen ondorioz igarotzen badira beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko egoerara, egoera hori ofizioz deklaratuko da; gainerako kasuetan, interesa duen funtzionarioak eskatuta deklaratuko da.

7.– Xede-administrazio publikoan kargua utzi, eta hogeita hamar egun naturaleko epean egin beharko da sorburu-administrazioko zerbitzu aktibora itzultzeko eskabidea. Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Nolanahi ere, kargu-uzte hori baldin badagokie beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko administrazio-egoerako funtzionario izaki izendapen askeko lanpostu batean dihardutenei, zerbitzu aktibora itzultzeko egoerak eta baldintzak lege honen 118.5.d) artikuluan aurreikusitakoari egokituko zaizkio.

8.– Lege honetan lanpostuak hornitzeko aurreikusitako sistemen bidez lanpostu bat lortzearen ondorioz beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko administrazio-egoeran dauden euskal enplegatu publikoek eskubidea izango dute sorburu-administrazioak lanpostuak hornitzeko egiten dituen deialdietan parte hartzeko.

9.– Funtzionario publikoak transferentzia- edo mugigarritasun-prozesuren baten objektu direnean artikulu honen 1. apartatuaren b) eta c) letretan aurreikusitako kasuetan, guztiz integratuko dira xede-administrazioan, eta zerbitzu aktiboan egongo dira bertan. Lortuta daukaten karrera-mailari datxezkion eskubide ekonomikoak aitortuko zaizkie; era berean, sorburu-administrazioko eskubide guztiak mantenduko dituzte, bertan zerbitzu aktiboan baleude bezala.

Euskal administrazio publikoek, funtzionario transferituak administrazio horietako funtzionario gisa hartu behar dituztenean, errespetatu egin beharko dute sorburuko kidego, eskala edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesionalari dagokion taldea edo azpitaldea.

Langile transferituek xede-administrazioan jarraituko dute, lanpostua uzten badute edo betetzen duten lanpostua ezabatzen bada. Administrazio horrek lanpostua eta destinoa esleitu beharko die, administrazio horretan karrerarako eta lanpostuak hornitzeko dauden sistemen arabera.

Euskal administrazio publikoetako funtzionarioen arteko berdintasuna aitortzen da, zeinahi delarik ere haien sorburu-administrazioa.

  


IZAPIDETZEA

Beste administrazio batzuen zerbitzuko egoera interesdunak eskatuta deklaratuko da, transferentzia-prozesuetan izan ezik, horiek ofizioz izango baitira.

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko egoeran pasatzera.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Adierazitako betekizunak betetzen diren egiaztatuko du Administrazioak, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari.

Kontsulta hori egiterik ez badago, espedientean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Zerbitzuak ematen ari den Administrazioaren edo sektore publikoko entitatearen ordainsariak jasoko ditu, eta zerbitzu-harremana haren araubide juridikoak arautuko du.

Kontuan hartuko da hirurtekoetarako eta karrera profesionalerako, jatorrizko administrazioan emandako zerbitzu gisa.

Ez dago lanpostu-erreserbarik. Zerbitzu aktibora itzultzea lehiaketaren edo izendapen askearen bidez egin beharko da, edo behin-behineko atxikipenaren bidez.

Benetan destinatuta dagoen administrazio publikoaren araubidea aplikatuko zaio.

 

   

IRAUPENA:

Karrerako funtzionarioek egoera horretan jarraitu ahal izango dute egoera hori eragin zuen zerbitzu-harremanak dirauen bitartean.

  

ITZULTZEA:

Karrerako funtzionarioek, kargua uzteko datatik aurrera, hogeita hamar egun natural izango dituzte zerbitzu aktibora itzultzea eskatzeko. Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. 

Lehiaketa bidez edo izendapen askearen bidez (behin betiko atxikipena) edo behin-behineko atxikipenaren bidez lanera itzultzea izan daiteke.

Behin betiko atxikipena lehiaketaren edo izendapen askearen bidez lor daiteke. Hau da, karrerako funtzionarioek eszedentzia-egoeran egonda parte har dezakete izendapen askeko deialdietan eta lehiaketetan, baldin eta lanpostuaren baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera eginez ere egin daiteke. Prozedura horren bidez, behin-behinean atxikiko da betekizun guztiak betetzen dituen eta bere eskalaren, gradu pertsonal finkatuaren, profilaren eta azken titulartasunaren herriaren araberakoa den plaza batera.

Nolanahi ere, kargu-uzte hori baldin badagokie beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko administrazio-egoerako funtzionario izaki izendapen askeko lanpostu batean dihardutenei, zerbitzu aktibora itzultzeko egoerak eta baldintzak lege honen 118.5.d) artikuluan aurreikusitakoari egokituko zaizkio.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Karrerako funtzionarioak egoera bakoitzerako ezartzen den epearen barruan eskatu behar du bere administraziora itzultzea.

Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. 

Organo eskudunaren ebazpen bidez erabakiko da lanera itzultzea, eta zehazten den egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak. Lanpostuaz ez bada jabetzen horretarako ezarritako epean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko da, ofizioz, eta egoera horretan gutxienez bi urte eman beharko ditu.

Lanera itzultzeak bateraezintasun-arauak betetzea dakar.

Itzultzea gauzatzeko, ezingo dira baliatu behin betiko hautatzeko edo hornitzeko prozesuetan hitzartutako postuak.

Lanpostu-erreserbako egoera batetik itzultzea:

  • Enplegu Publikoko zuzendariaren ebazpen bidez erabakitzen da, interesdunak eskatu ondoren.
  • Erreserbatuta daukan lanpostura itzuliko da, salbu eta administrazio-egoera horretan emandako denboran lanpostuaren erreserba galdu badu. Kasu horretan, beste lanpostu bat esleituko zaio behin-behinean, ezarritako irizpideen arabera.

Lanpostu erreserbarik gabeko egoera batetik itzultzea

  • Enplegu Publikoko zuzendariaren ebazpen bidez erabakitzen da, interesdunak eskatu ondoren.
  • Lehiaketetan eta izendapen askeko deialdietan parte hartuz egin daiteke (behin betiko atxikipena).
  • Lanpostura itzultzea ere eska dezakete, eta horrek behin-behineko atxikipena ekarriko du.

Karrerako funtzionario batek itzultzea eskatzen duenean eta behin-behineko atxikipenerako bilaketa bat egiten denean, finkatuta duen gradu pertsonaleko eta kidego edo eskala bereko lanpostu bat esleitzen zaio, lanpostua jabetzan izan zuen azken herrian. Gainera, lanpostuaren gainerako baldintzak ere bete beharko ditu. Bilaketatik lortutako lanpostuak III-A maila baino handiagoa badu, esperientzia berrikusiko da, haren profil profesionalerako egokia dela ziurtatzeko.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 156., 157. eta 158. artikuluetan arautzen da.

156. artikulua. Zerbitzu aktibora itzultzea.

1.– Funtzionarioek sorburu-administraziora itzultzea eskatu behar dute administrazio-egoera bakoitzerako ezartzen den epean.

2.– Funtzio publikoaren eskumena duen tokian tokiko organoaren ebazpen baten bidez erabakiko da zerbitzu aktibora itzultzea: ebazpen horretan erabakitzen den egunean egin beharko da, eta egun horretatik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak.

3.– Ebazpenean ezarritako epean lanpostuaz jabetu ezik, arrazoizko kausarik ez badago behintzat, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentziaren deklarazioa egingo da. Egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

4.– Zerbitzu aktibora itzultzeko baldintza izango da administrazio publikoetako langileei aplikatzeko bateraezintasun-araubidea betetzea.

Zerbitzu aktibora itzultzea titularrik gabeko lanpostu edo dotazio batean gauzatuko da, baldin eta funtzionarioen kidego, eskala, azpieskala, aukera, titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesional, mota edo kategoriara egokitzen bazaio, eta garapen profesionaleko gradua edo, horrelakorik ezean, funtzionarioak finkatutako gradu pertsonala aitortuta egiaztatzen diren konpetentzia profesionalei egokitzen bazaie. Itzultzea gauzatzeko, ezingo dira baliatu behin betiko hautatzeko edo hornitzeko prozesuetan hitzartutako eta indibidualki identifikatutako postuak.

 

 

157. artikulua. Zerbitzu aktibora itzultzea lanpostu-erreserba dakarren egoera batetik.

1.– Funtzionarioak lanpostu-erreserba dakarren egoera batetik zerbitzu aktibora itzultzeko, egoera bakoitzerako ezarritako epeari jarraituko zaio, eta zerbitzura itzultze hori eraginkorra izango da dagokion ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera; ebazpena jakinarazi eta, gehienez ere, hiru eguneko epean itzuli beharko dira zerbitzu aktibora.

2.– Lanpostu-erreserba dakarren egoeran daudela erreserba galdu eta, ondoren, lege honen 95.1 artikuluko a) eta c) apartatuetan eta 101. eta 103. artikuluetan xedatutakoa betez, lanpostua utzi behar duten funtzionarioak, zerbitzu aktibora itzultzen direnean, behin-behinean adskribatuko dira haien sorburu-administrazioan, administrazio bakoitzak ezartzen duen prozeduraren arabera, harik eta behin betiko lanpostu bat lortzen duten arte. Behin-behineko adskripzioko lanpostua funtzionarioei dagokien kidego, eskala edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesionalekoa izango da; funtzionarioek bete egin beharko dituzte lanpostu-zerrendan eskatzen diren baldintzak; udalerri berekoak izango dira, ahal dela, eta halakorik ezean, lurralde historiko berekoa. Lanpostu horrek aurretik betetzen zuen lanpostuak baino maila baxuagoa izan dezake: gehienez ere, bi maila gutxiago, hargatik eragotzi gabe lege honen 105.5 artikuluak xedatzen duena.

  

 

158. artikulua. Zerbitzu aktibora itzultzea lanpostu-erreserbarik ez dakarren egoera batetik.

1.– Lanpostu-erreserbarik ez daukaten funtzionarioak zerbitzu aktibora itzultzeari dagokionez, bide hau lehenetsiko da: lanpostuak hornitzeko prozeduretan parte hartzea, lehiaketaren edo izendapen askearen sistemen bidez. Honela ere itzuli ahal izango dira funtzionarioak zerbitzu aktibora: behin-behinekoz atxikita beren kidego, eskala edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesionaleko lanpostu huts batera. Hala eginez gero, egoera horretan geldituko dira behin betiko destinoa lortu arte lanpostuak hornitzeko ohiko prozeduretako baten bidez.

2.– Behin-behineko atxikipenaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen diren funtzionarioak, behin betiko lanpostua lortzen ez duten bitartean, beren kidego, eskala edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesionaleko lanpostu batera adskribatuko dira, lanpostu-zerrendako baldintzak betetzen badituzte, euskal administrazio publikoetako bakoitzak ezartzen duen prozeduraren arabera; lanpostu horren maila baxuagoa izan daiteke funtzionarioek finkatutako gradua baino: gehienez ere, bi maila gutxiago.

3.– Lanpostu-erreserbarik ez daukaten funtzionarioak zerbitzu aktibora itzultzeko baldintza izango da aurrekontu-zuzkidura duen lanpostu hutsen bat egotea. Zerbitzura itzultzeko, funtzionarioen administrazio-egoeren lehentasun-hurrenkera honi jarraituko zaio:


a) Aldi baterako nahitaezko eszedentzia.
b) Destinoaren zain.
c) Nahitaezko eszedentzia.
d) Genero-indarkeriagatiko borondatezko eszedentzia.
e) Indarkeria terroristagatiko borondatezko eszedentzia.
f) Sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzia, lege honen 148.6 artikuluan araututakoaren kasuan.
g) Sektore publikoan zerbitzuak emateko gainerako borondatezko eszedentziak.
h) Familia elkartzeko borondatezko eszedentzia.
i) Norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzia.
j) Beste administrazio publiko batzuen zerbitzuan.
k) Borondatezko eszedentzia pizgarriduna.
l) Funtziogabetzea.


4.– Funtzionarioek zerbitzu aktibora itzultzeko eskatzen badute, baina halakorik lortzen ez badute, dela aurrekontu-zuzkidura duen lanpostu hutsik ez dagoelako bere kidego, eskala edo titulazio-eskakizunik gabeko taldekatze profesionalean, dela ez dituztelako lanpostu-zerrendan ezarritako baldintzak betetzen lanpostura iristeko, nahitaezko eszedentziara pasatuko dira lanpostu huts bat suertatu eta zerbitzu aktibora itzultzeko modua izan arte, salbu eta lege honen 141.5 eta 149.4 artikuluan xedatutako egoeretan.

   


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatu beharko du interesdunak zerbitzu aktibora itzultzea.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Administrazio-egoera hauetatik datozen funtzionarioek beren izendapenaren, kontratuaren edo karguaren kargu-uztearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute:

  • Sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzia
  • Zerbitzu bereziak
  • Zerbitzua beste administrazio publiko batzuetan

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

1. Lanpostu-erreserbako egoera batetik itzultzea

  • Erreserbatuta daukan lanpostura itzuliko da, salbu eta administrazio-egoera horretan emandako denboran lanpostuaren erreserba galdu badu, arrazoi hauengatik: lanpostutik mugiaraztea, lanpostua amortizatzea eta izendapen askeko kargutik kentzea.
  • Lanpostu-erreserba galduz gero, bere kidego eta eskalako lanpostu bat esleituko zaio eta atxikipena behin-behinekoa izango da, baldin eta lanpostuen zerrendan eskatutako baldintzak betetzen baditu, hurrengo ataleko irizpideen arabera eta ondorioekin (lanpostu-erreserbarik gabeko egeora batetik).
  • Ebazpen bidez erabakiko da lanera itzultzea; ebazpen horretan adieraziko da noiz itzuliko den erreserbatutako lanpostura, eta data horretatik aurrera sortuko dira ondorio ekonomiko eta administratiboak.

 

 2. Lanpostu erreserbarik gabeko egoera batetik itzultzea

  • Zerbitzu aktibora itzultzeko bi hau lehenetsiko da: lanpostuak hornitzeko prozeduretan parte hartzea, lehiaketaren edo izendapen askearen sistemen bidez.
  • Era berean, beren kidego eta eskalako lanpostu huts batera behin-behinean atxikita ere itzuli ahal izango dira, baldin eta lanpostu-zerrendako baldintzak betetzen badituzte, Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak behin-behinean atxikitzeko prozedura arautzen duen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko ekainaren 28ko Aginduan ezarritako irizpideen arabera. Informazio gehiago esteka honetan: Behin-behineko atxikipeneko prozedura
  • Ebazpen bidez erabakiko da lanera itzultzea; ebazpen horretan adieraziko da noiz itzuliko den lanpostu berrira, eta data horretatik aurrera sortuko dira ondorio ekonomiko eta administratiboak.
  • Lanpostua behin-behinean atxikita duten funtzionariek, egoera horretan dirauten bitartean, derrigorrez parte hartu beharko dute beren kidego edo eskalako lanpostuak betetzeko lehiaketetan. Ez badute parte hartzen, ofizioz eta behin betiko esleituko zaie lanpostua, deialdian ezarritako irizpideen arabera.

Azken aldaketako data: