Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

EAEko Administrazio Orokorreko BITARTEKO FUNTZIONARIOEN egoera administratiboa aldatzea: eszedentziak, zerbitzu bereziak eta zerbitzu aktibora itzultzea

LABURPENA

Bitarteko funtzionarioek gehienez hiru urtera arteko eszedentzia eska dezakete semea edo alaba zaintzeko, izan biologikoa, adoptatua edo harreran hartutakoa, jaiotzen denetik edo adopzio- zein harrera-ebazpena ematen denetik.

Eszedentzia hori aldi baterako tarteetan har daiteke, baina kontuan izan behar da gehienez hiru urte naturaleko epea dagoela, eta ez dela kontuan hartuko aldi baterako tarteen batura.

Eskatzaileak ezin izango du egin adingabearen zaintza oztopatzen duen beste jarduerarik. Ordaindutako beste jarduera bat egiten hasten bada eszedentzian dagoen bitartean, bateragarritasuna eskatu beharko da aldez aurretik.

Erreserbatu egingo da eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua. Bitarteko funtzionarioaren izendapena amaitu ahal izango da eszedentziak irauten duen bitartean, horretarako legezko arrazoiak baldin badaude: esaterako, ordezten ari den pertsona lanera itzultzen bada, hutsik zegoen lanpostua betetzen bada edo programa amaitzen bada. Horrelakoetan, eszedentzia-egoera eta lanpostu-erreserba amaituko dira, eta lanerako prest egoeran geratuko da dagokion lan-poltsan.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 144. eta 159. artikuluetan arautzen da.

  

144.- artikulua.– Familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzia.

1.– Karrerako funtzionarioek eskubidea izango dute gehienez ere hiru urteko eszedentzia hartzeko seme edo alaba bakoitza zaintzeko, izan norberak edukitako seme edo alaba, izan adopzioan edo harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartua. Epe hori zenbatzeko, kontuan hartuko da zein egunetan jaio den haurra edo, hala dagokionean, zein egunetan eman den adopzio edo harreraren administrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala.

Gehienez hiru urtera arteko eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute, halaber, euren ardurapeko familiarteko bat zaintzeko, lehen eta bigarren mailako odol- nahiz ezkontza-ahaidetasunera arte, baldin eta, adina edo istripu, gaixotasun zein desgaitasun bat dela-eta hura ez bada gai bere kabuz moldatzeko eta ez badu ordaindutako lanik egiten.

2.– Eszedentzia-aldi bakarra izango da subjektu kausatzaile bakoitzeko, eta zatituta hartu ahal izango da zerbitzuaren beharrekin bat etorriz gero. Beste subjektu kausatzaile batek beste eszedentzia-aldi baterako eskubidea ematen badu, aldi berria hastean, amaitu egingo da aurretik baliatu den eszedentzia-aldia.

3.– Funtzionarioen eskubide indibiduala da eszedentzia hau. Bi funtzionariok subjektu kausatzaile bera dela-eta badute eszedentziarako eskubidea, eskubide hori batera erabiltzeko aukera mugatu ahal izango du Administrazioak zerbitzuen funtzionamenduari lotutako arrazoiak justifikatuta.

4.– Egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako. Karrera profesionalaren ondorioetarako ere zenbatuko da denbora hori. Hiru urte horietan, familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzian deklaratu aurre-aurretik betetzen zuten lanpostua eta destinoa erreserbatuko zaizkie funtzionarioei, non eta behin-behineko langileentzat edo zuzendaritza-kide publiko profesionalentzat gordetako lanpostuak ez diren.

5.– Funtzionarioek, egoera horretan dauden bitartean, Administrazioak antolatzen dituen prestakuntza-ikastaroetan parte hartu ahal izango dute.

6.– Onartutako eszedentzia-aldia amaitu bezain laster itzuliko dira funtzionarioak erreserbatuta duten lanpostura eta destinora, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaria egin eta gero.

Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

7.– Egoera horretako denboran jarduera ordainduetan arituz gero, administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien bateraezintasun-araubidea bete beharko da, eta ariketa horrek ezingo du galarazi edo oztopatu seme-alaben edo senitartekoaren zaintza.

  

 

159.- artikulua. Bitarteko funtzionarioen administrazio-egoerak.

1.- Bitarteko funtzionarioei zerbitzu aktiboaren eta funtziogabetzearen administrazio-egoerak aplikatuko zaizkie, betiere haien izaerari dagozkion berezitasunekin.

2.- Bitarteko funtzionarioek, aurreko apartatuan xedatutako administrazio-egoerak ez ezik, honako administrazio-egoera hauek ere eskatu ahal izango dituzte, lanpostuaren erreserbari eutsita:

a) Familiartekoak zaintzeko eszedentzia.

b) Genero-indarkeriagatiko eta indarkeria terroristagatiko eszedentzia.

3.- Artikulu honen bigarren apartatuan azaltzen diren eszedentzietariko batean dauden bitarteko funtzionarioei lanpostua eta destinoa erreserbatuko zaizkie, kasu hauetan izan ezik: lanpostua erregelamenduz hornitu badu karrerako funtzionario batek, bitarteko funtzionarioaren izendapena justifikatu zuen egitatezko baldintza desagertzen bada edo lege honetan bitarteko funtzionarioek lanpostua uzteko aurreikusitako egoeretakoren bat suertatzen bada.


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak semea edo alaba zaintzeko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Eszedentzia eskatzen duen funtzionarioak haurra bere semea edo alaba dela egiaztatu beharko du, izan norberak edukitako semea edo alaba, izan adopzioan, harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartua:

  • Norberak edukitako semea edo alaba denean: jaiotza-ziurtagiriaren, familia-liburuaren edo familia-unitatea osatzen duten kideen kopurua egiaztatzen duen dokumentu ofizialaren kopia.
  • Adopzioan, harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartutako semea edo alaba denean: Egoera hori egiaztatzen duen administrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala.

Adierazitako betekizunak betetzen diren egiaztatuko du Administrazioak, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari.

Kontsulta hori egiterik ez badago, espedientean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Eszedentzia-aldian, ez da ordainsaririk jasotzen.

Egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako.

Erreserbatu egingo da eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua. Bitarteko funtzionarioaren izendapena amaitu ahal izango da eszedentziak irauten duen bitartean, horretarako legezko arrazoiak baldin badaude: esaterako, ordezten ari den pertsona lanera itzultzen bada, hutsik zegoen lanpostua betetzen bada edo programa amaitzen bada. Horrelakoetan, eszedentzia-egoera eta lanpostu-erreserba amaituko dira, eta lanerako prest egoeran geratuko da dagokion lan-poltsan.

Eszedentzian egon bitartean lanpostua aldatzen badu, lanpostu berriari lotuta egingo da erreserba.  

   

IRAUPENA:

Gehieneko iraupena hiru urtekoa da, haurra jaiotzen denetik edo adopzio- zein harrera-ebazpena ematen denetik.

  • Norberak edukitako semea edo alaba denean, adingabeak hiru urte bete aurreko egunera arte.
  • Adopzioa edo harrera denean, hiru urte administrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala ematen denetik.

Gehieneko aldi horren barruan, zatika hartu ahal izango da eszedentzia, etenekin, baldintza hauek betez gero:

  • Astebetekoa izango da eszedentzia mota hori baliatzeko gutxieneko aldia, administrazio-efizientzia dela eta.
  • Inola ere ez du ekarriko eszedentziarako aurreikusitako gehieneko aldiaren azken eguna aldatzea. Hiru urteko epea urte naturaletan neurtzen da, eta ez aldi baterako tarteen batura eginda.

  

ITZULTZEA:

Eszedentzia amaitu eta hurrengo egunean bertan itzuliko da erreserbatutako lanpostura. Eskatutako ondorio-eguna baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da eskaera.

Zerbitzu aktibora itzultzea eskatzen ez bada: ezin izango da deklaratu bitarteko funtzionarioa norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian dagoenik, eta kargutik kenduko da, izendapenari eta lanpostuari uko egin diolako.   

Uko egite horren ondorioz, 12 hilabeteko zigorra izango du lan-poltsa guztietan, hautaezin egoeran egongo baita aldi horretan.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Bitarteko funtzionarioek gehienez hiru urtera arteko eszedentzia eska dezakete euren ardurapeko familiarteko bat zaintzeko, lehen eta bigarren mailako odol- nahiz ezkontza-ahaidetasunera arte, baldin eta, adina edo istripu, gaixotasun zein desgaitasun bat dela-eta hura ez bada gai bere kabuz moldatzeko eta ez badu ordaindutako lanik egiten.

Egiaztatu beharko da pertsona hori ez dela gai bere kabuz moldatzeko. Horretarako, eskaera izapidetzean, argi azalduko da nola eskatu behar zaion txosten bat Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorreko Prebentzio Zerbitzuari. Prozedura hori egiteko, eszedentzia eskatzeko aipatu den pertsona zaintzeko beharra zehazten duten mediku-txostenak eskatuko dira. Horrela, babestu egiten dira familiartekoaren osasunarekin lotutako datuak, soilik osasun-langileek ikusiko dituztela bermatzen baita.

Eskatzaileak ezin izango du egin familiartekoaren zaintza oztopatzen duen beste jarduerarik. Ordaindutako beste jarduera bat egiten hasten bada eszedentzian dagoen bitartean, bateragarritasuna eskatu beharko da aldez aurretik.

Erreserbatu egingo da eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua. Bitarteko funtzionarioaren izendapena amaitu ahal izango da eszedentziak irauten duen bitartean, horretarako legezko arrazoiak baldin badaude: esaterako, ordezten ari den pertsona lanera itzultzen bada, hutsik zegoen lanpostua betetzen bada edo programa amaitzen bada. Horrelakoetan, eszedentzia-egoera eta lanpostu-erreserba amaituko dira, eta lanerako prest egoeran geratuko da dagokion lan-poltsan.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 144. eta 159. artikuluetan arautzen da.

  

144.- artikulua.– Familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzia.

1.– Karrerako funtzionarioek eskubidea izango dute gehienez ere hiru urteko eszedentzia hartzeko seme edo alaba bakoitza zaintzeko, izan norberak edukitako seme edo alaba, izan adopzioan edo harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartua. Epe hori zenbatzeko, kontuan hartuko da zein egunetan jaio den haurra edo, hala dagokionean, zein egunetan eman den adopzio edo harreraren administrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala.

Gehienez hiru urtera arteko eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute, halaber, euren ardurapeko familiarteko bat zaintzeko, lehen eta bigarren mailako odol- nahiz ezkontza-ahaidetasunera arte, baldin eta, adina edo istripu, gaixotasun zein desgaitasun bat dela-eta hura ez bada gai bere kabuz moldatzeko eta ez badu ordaindutako lanik egiten.

2.– Eszedentzia-aldi bakarra izango da subjektu kausatzaile bakoitzeko, eta zatituta hartu ahal izango da zerbitzuaren beharrekin bat etorriz gero. Beste subjektu kausatzaile batek beste eszedentzia-aldi baterako eskubidea ematen badu, aldi berria hastean, amaitu egingo da aurretik baliatu den eszedentzia-aldia.

3.– Funtzionarioen eskubide indibiduala da eszedentzia hau. Bi funtzionariok subjektu kausatzaile bera dela-eta badute eszedentziarako eskubidea, eskubide hori batera erabiltzeko aukera mugatu ahal izango du Administrazioak zerbitzuen funtzionamenduari lotutako arrazoiak justifikatuta.

4.– Egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako. Karrera profesionalaren ondorioetarako ere zenbatuko da denbora hori. Hiru urte horietan, familiartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzian deklaratu aurre-aurretik betetzen zuten lanpostua eta destinoa erreserbatuko zaizkie funtzionarioei, non eta behin-behineko langileentzat edo zuzendaritza-kide publiko profesionalentzat gordetako lanpostuak ez diren.

5.– Funtzionarioek, egoera horretan dauden bitartean, Administrazioak antolatzen dituen prestakuntza-ikastaroetan parte hartu ahal izango dute.

6.– Onartutako eszedentzia-aldia amaitu bezain laster itzuliko dira funtzionarioak erreserbatuta duten lanpostura eta destinora, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaria egin eta gero.

Hala egin ezean, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian deklaratuko dira, ofizioz, eta egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

7.– Egoera horretako denboran jarduera ordainduetan arituz gero, administrazio publikoen zerbitzuko langileei aplikatzen zaien bateraezintasun-araubidea bete beharko da, eta ariketa horrek ezingo du galarazi edo oztopatu seme-alaben edo senitartekoaren zaintza.

  

 

159.- artikulua. Bitarteko funtzionarioen administrazio-egoerak.

1.- Bitarteko funtzionarioei zerbitzu aktiboaren eta funtziogabetzearen administrazio-egoerak aplikatuko zaizkie, betiere haien izaerari dagozkion berezitasunekin.

2.- Bitarteko funtzionarioek, aurreko apartatuan xedatutako administrazio-egoerak ez ezik, honako administrazio-egoera hauek ere eskatu ahal izango dituzte, lanpostuaren erreserbari eutsita:

a) Familiartekoak zaintzeko eszedentzia.

b) Genero-indarkeriagatiko eta indarkeria terroristagatiko eszedentzia.

3.- Artikulu honen bigarren apartatuan azaltzen diren eszedentzietariko batean dauden bitarteko funtzionarioei lanpostua eta destinoa erreserbatuko zaizkie, kasu hauetan izan ezik: lanpostua erregelamenduz hornitu badu karrerako funtzionario batek, bitarteko funtzionarioaren izendapena justifikatu zuen egitatezko baldintza desagertzen bada edo lege honetan bitarteko funtzionarioek lanpostua uzteko aurreikusitako egoeretakoren bat suertatzen bada.


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak familiartekoa zaintzeko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Alderdi hauek egiaztatu behar dira:

  1. Zein ahaidetasun-maila duen familiartekoarekin (lehen edo bigarren mailako odol- nahiz ezkontza-ahaidetasun) edo ezkontidea edo izatezko bikotekidea den: hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria, ezkontza-ziurtagiria, familia-liburua edo erantzukizunpeko adierazpena.
  2. Eszedentzia eskatzeko aipatu den pertsona ez dela gai bere kabuz moldatzeko: Eusko Jaurlaritzako Prebentzio Zerbitzuaren mediku-txostena.
  3. Eszedentzia eskatzeko aipatu den pertsonak ez duela egiten ordaindutako lanik: lan-bizitzaren txostena, erretiroaren edo ezintasunaren ebazpena edo erantzukizunpeko adierazpena.

Adierazitako betekizunak betetzen diren egiaztatuko du Administrazioak, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari.

Kontsulta hori egiterik ez badago, espedientean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Eszedentzia-aldian, ez da ordainsaririk jasotzen.

Egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako.

Erreserbatu egingo da eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua. Bitarteko funtzionarioaren izendapena amaitu ahal izango da eszedentziak irauten duen bitartean, horretarako legezko arrazoiak baldin badaude: esaterako, ordezten ari den pertsona lanera itzultzen bada, hutsik zegoen lanpostua betetzen bada edo programa amaitzen bada. Horrelakoetan, eszedentzia-egoera eta lanpostu-erreserba amaituko dira, eta lanerako prest egoeran geratuko da dagokion lan-poltsan.

Eszedentzian egon bitartean lanpostua aldatzen badu, lanpostu berriari lotuta egingo da erreserba.  

   

IRAUPENA:

Gehieneko iraupena hiru urtekoa da, ematen denetik aurrera. Hiru urteko epea urte naturaletan neurtzen da, eta ez aldi baterako tarteen batura eginda.

Gehieneko aldi horren barruan, zatika hartu ahal izango da eszedentzia, baldintza hauek betez, hain zuzen ere: 

  • Astebetekoa izango da eszedentzia mota hori baliatzeko gutxieneko aldia, administrazio-efizientzia dela eta.
  • Inola ere ez du ekarriko eszedentziarako aurreikusitako gehieneko aldiaren azken eguna aldatzea.

Eszedentzia-aldi bakoitza amaitu baino lehen eskatu beharko da zerbitzu aktibora itzultzea, amaitu eta hurrengo egunean hasteko lanean.

  

ITZULTZEA:

Eszedentzia-aldia amaitu baino lehen eskatu beharko da zerbitzu aktibora itzultzea, eta emandako eszedentzia amaitu eta hurrengo egunean bertan itzuliko da erreserbatutako lanpostura. Eskatutako ondorio-eguna baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da eskaera.

Zerbitzu aktibora itzultzea eskatzen ez bada: ezin izango da deklaratu bitarteko funtzionarioa norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian dagoenik, eta kargutik kenduko da, izendapenari eta lanpostuari uko egin diolako.  

Uko egite horren ondorioz, 12 hilabeteko zigorra izango du lan-poltsa guztietan, hautaezin egoeran egongo baita aldi horretan.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Emakumezko bitarteko funtzionarioek borondatezko eszedentzia eska dezakete genero-indarkeriagatik.

Iraupena: ez dago ez gutxieneko ez gehieneko iraupenik eszedentzia honetarako, eragin zuen arrazoia aldatzen ez den bitartean.

Ordainsariak: eszedentzia honetako lehenengo sei hilabeteetan, ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du emakumezko funtzionarioak, eta, hala badagokio, bai eta ardurapean dituen seme-alabengatik familia-prestazioak jasotzeko eskubidea ere. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko ditu. Urtea igarotakoan, ez du ordainsaririk jasoko.

Lanpostua erreserbatzea: lehenengo sei hilabeteetan, erreserbatu egingo da eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua. Hiru hilabeteko beste aldi batzuekin luza daiteke, gehienez hemezortzi hilabeteko iraupena izan arte.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 145. eta 159. artikuluetan arautzen da.

145. artikulua.- Genero-indarkeriagatiko borondatezko eszedentzia.

1.– Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezko funtzionarioek eszedentzia eskatzeko eskubidea izango dute beren burua babesteko edo gizarte-laguntza integraleko eskubideaz baliatzeko. Horretarako, ez da beharrezkoa izango aurrez zerbitzuak eman izana gutxieneko denbora batez, eta ez da eskatuko eszedentzian epe jakin batean jarraitzea.

2.– Eszedentziako lehen sei hilabeteetan emakumezko funtzionarioek eskubidea izango dute eszedentzia hartu aurretik betetzen zuten lanpostuaren erreserbarako; denbora-tarte hori aintzat hartuko da antzinatasunerako, karrera profesionalerako eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako araubideko eskubideetarako. Jarduketa judizialek hala eskatzen dutenean, eta biktima babesteko eskubidea benetan bermatuta gera dadin, epe hori hiru hilabeteak luzatu ahal izango da, gehienez ere hemezortzi hilabeteko mugarekin, eta arestian adierazitako ondorio berberekin.

3.– Eszedentzia honetako lehenengo sei hilabeteetan, ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du emakumezko funtzionarioak, eta, hala badagokio, bai eta ardurapean dituen seme-alabengatik familia-prestazioak jasotzeko eskubidea ere. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko ditu.

4.– Zerbitzu aktibora itzultzea emakumezko interesdunak aldez aurretik eskatuta egingo da.

  

159.- artikulua.- Bitarteko funtzionarioen administrazio-egoerak.

1.- Bitarteko funtzionarioei zerbitzu aktiboaren eta funtziogabetzearen administrazio-egoerak aplikatuko zaizkie, betiere haien izaerari dagozkion berezitasunekin.

2.- Bitarteko funtzionarioek, aurreko apartatuan xedatutako administrazio-egoerak ez ezik, honako administrazio-egoera hauek ere eskatu ahal izango dituzte, lanpostuaren erreserbari eutsita:

a) Familiartekoak zaintzeko eszedentzia.

b) Genero-indarkeriagatiko eta indarkeria terroristagatiko eszedentzia.

3.- Artikulu honen bigarren apartatuan azaltzen diren eszedentzietariko batean dauden bitarteko funtzionarioei lanpostua eta destinoa erreserbatuko zaizkie, kasu hauetan izan ezik: lanpostua erregelamenduz hornitu badu karrerako funtzionario batek, bitarteko funtzionarioaren izendapena justifikatu zuen egitatezko baldintza desagertzen bada edo lege honetan bitarteko funtzionarioek lanpostua uzteko aurreikusitako egoeretakoren bat suertatzen bada.


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak genero-indarkeriagatiko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Genero-indarkeriaren biktima dela egiaztatu behar da, dokumentu hauetako edozeinen bidez:

  • Genero-indarkeriaren biktima-izaera onartzen duen kondena-epaia.
  • Genero-indarkeriaren biktima-izaera aitortzen duen Babes-agindua edo biktimaren aldeko kautelazko neurri bat ezartzen duen beste edozein ebazpen judiziala.
  • Fiskaltzaren txostena, eskatzailea genero-indarkeriaren biktima delako zantzuak daudela adierazten duena, edo gizarte-zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo administrazio publiko eskudunaren genero-indarkeriaren biktimentzako harrera-zerbitzuen txostena.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Ordainsariak: eszedentzia honetako lehenengo sei hilabeteetan, ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du emakumezko funtzionarioak, eta, hala badagokio, bai eta ardurapean dituen seme-alabengatik familia-prestazioak jasotzeko eskubidea ere. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko ditu. Urtea igarotakoan, ez du ordainsaririk jasoko.

Lanpostua erreserbatzea: lehenengo sei hilabeteetan, erreserbatu egingo da eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua. Hiru hilabeteko beste aldi batzuekin luza daiteke, gehienez hemezortzi hilabeteko iraupena izan arte.

Eszedentzian egon bitartean lanpostua aldatzen badu, lanpostu berriari lotuta egingo da erreserba.

Lanpostua erreserbatu bitartean, egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako.

   

IRAUPENA:

Ez dago ez gutxieneko ez gehieneko iraupenik eszedentzia honetarako, eragin zuen arrazoia aldatzen ez den bitartean.

  

ITZULTZEA:

Hasierako sei hilabeteko aldia edo luzapena amaitu baino lehen eskatzen bada lanera itzultzea, hau da, lanpostua erreserbatuta dagoen bitartean, berehala itzuliko da erreserbatutako lanpostura, eszedentzia amaitu eta hurrengo egunean.

Lanpostu-erreserba galdu ondoren eskatzen bada lanera itzultzea, behin-behinean atxikiko zaio bere kidego eta eskalako lanpostu huts bati, baldin eta lanpostu-zerrendan lanpostu horretarako ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

Nolanahi ere, eskatutako ondorio-eguna baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da eskaera.

Eszedentzia amaitu ondoren, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egin ezean ezin izango da deklaratu bitarteko funtzionarioa norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian dagoenik, eta kargutik kenduko da, izendapenari eta lanpostuari uko egin diolako.  

Uko egite horren ondorioz, 12 hilabeteko zigorra izango du lan-poltsa guztietan, hautaezin egoeran egongo baita aldi horretan.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Bitarteko funtzionarioek borondatezko eszedentzia eska dezakete indarkeria terroristagatik.

Iraupena: ez dago ez gutxieneko ez gehieneko iraupenik eszedentzia honetarako, eragin zuen arrazoia aldatzen ez den bitartean.

Ordainsariak: eszedentzia honetako lehenengo sei hilabeteetan, ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du funtzionarioak. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko ditu. Urtea igarotakoan, ez du ordainsaririk jasoko.

Lanpostua erreserbatzea: lehenengo sei hilabeteetan, erreserbatu egingo da eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua. Hiru hilabeteko beste aldi batzuekin luza daiteke, gehienez hemezortzi hilabeteko iraupena izan arte.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 146. eta 159. artikuluetan arautzen da.

146. artikulua.– Indarkeria terroristagatiko borondatezko eszedentzia.

1.– Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko ekainaren 19ko 4/2008 Legearen 24. artikuluan adierazitako karrerako funtzionarioek eszedentzia berezi bat hartzeko eskubidea izango dute beren burua babesteko edo laguntza jasotzeko, ekintza terroristen ondoriozko kalte pertsonal psikiko eta psikofisikoen biktima edo oso mehatxu larrien biktima izan badira. Horretarako, ez da beharrezkoa izango gutxieneko denbora bat eman izana aurrez zerbitzuan, eta ez da eskatuko eszedentzian epe jakin batean jarraitzea.

2.– Eszedentzia horretako lehen sei hilabeteetan, lanpostua eta destinoa erreserbatzeko eskubidea izango dute, eta denbora-tarte hori aintzat hartuko da antzinatasunerako, karrera profesionalerako eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako araubideko eskubideetarako. Epe hori hiru hilabeteak luzatu ahal izango da, gehienez ere hemezortzi hilabeteko mugarekin, eta arestian adierazitako ondorio berberekin.

3.– Eszedentzia hartu eta lehenengo sei hilabeteetan, oso-osorik sorraraziko dira eszedentzia hartu arte sorrarazten ziren ordainsariak. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko dira.

4.– Zerbitzu aktibora itzultzea interesdunak aldez aurretik eskatuta egingo da.

  

159.- artikulua.- Bitarteko funtzionarioen administrazio-egoerak.

1.- Bitarteko funtzionarioei zerbitzu aktiboaren eta funtziogabetzearen administrazio-egoerak aplikatuko zaizkie, betiere haien izaerari dagozkion berezitasunekin.

2.- Bitarteko funtzionarioek, aurreko apartatuan xedatutako administrazio-egoerak ez ezik, honako administrazio-egoera hauek ere eskatu ahal izango dituzte, lanpostuaren erreserbari eutsita:

a) Familiartekoak zaintzeko eszedentzia.

b) Genero-indarkeriagatiko eta indarkeria terroristagatiko eszedentzia.

3.- Artikulu honen bigarren apartatuan azaltzen diren eszedentzietariko batean dauden bitarteko funtzionarioei lanpostua eta destinoa erreserbatuko zaizkie, kasu hauetan izan ezik: lanpostua erregelamenduz hornitu badu karrerako funtzionario batek, bitarteko funtzionarioaren izendapena justifikatu zuen egitatezko baldintza desagertzen bada edo lege honetan bitarteko funtzionarioek lanpostua uzteko aurreikusitako egoeretakoren bat suertatzen bada.

 


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko du interesdunak indarkeria terroristagatiko borondatezko eszedentzia.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Indarkeria terroristaren biktima dela egiaztatu behar da, dokumentu hauetako edozeinen bidez:

  • Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak egindako aitorpena, terrorismoaren biktima dela adierazten duena.
  • Barne Ministerioak egindako aitorpena, terrorismoaren biktima dela adierazten duena.
  • Epai judizial irmoa, terrorismoaren biktima dela adierazten duena.

   

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

Ordainsariak: eszedentzia honetako lehenengo sei hilabeteetan, ordainsariak osorik jasotzeko eskubidea izango du funtzionarioak. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko ditu. Urtea igarotakoan, ez du ordainsaririk jasoko.

Lanpostua erreserbatzea: lehenengo sei hilabeteetan, erreserbatu egingo da eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua. Hiru hilabeteko beste aldi batzuekin luza daiteke, gehienez hemezortzi hilabeteko iraupena izan arte.

Eszedentzian egon bitartean lanpostua aldatzen badu, lanpostu berriari lotuta egingo da erreserba.

Lanpostua erreserbatu bitartean, egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da hirurtekoen eta karrera profesionalaren ondorioetarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako.

   

IRAUPENA:

Ez dago ez gutxieneko ez gehieneko iraupenik eszedentzia honetarako, eragin zuen arrazoia aldatzen ez den bitartean.

  

ITZULTZEA:

Hasierako sei hilabeteko aldia edo luzapena amaitu baino lehen eskatzen bada lanera itzultzea, hau da, lanpostua erreserbatuta dagoen bitartean, berehala itzuliko da erreserbatutako lanpostura, eszedentzia amaitu eta hurrengo egunean.

Lanpostu-erreserba galdu ondoren eskatzen bada lanera itzultzea, behin-behinean atxikiko zaio bere kidego eta eskalako lanpostu huts bati, baldin eta lanpostu-zerrendan lanpostu horretarako ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

Nolanahi ere, eskatutako ondorio-eguna baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da eskaera.

Eszedentzia amaitu ondoren, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egin ezean ezin izango da deklaratu bitarteko funtzionarioa norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian dagoenik, eta kargutik kenduko da, izendapenari eta lanpostuari uko egin diolako.

Uko egite horren ondorioz, 12 hilabeteko zigorra izango du lan-poltsa guztietan, hautaezin egoeran egongo baita aldi horretan.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Bitarteko funtzionarioak zerbitzu berezietan daudela deklaratuko da araudian aurreikusitako kasuren bat gertatzen denean, besteak beste:

  • Eusko Jaurlaritzako, lurralde historikoetako gobernu-organoetako, Estatuko edo beste autonomia-erkidego bateko kide izendatzen dituztenean.
  • Arestian aipatutako administrazio edo erakunde horietako goi-kargudun izendatzen dituztenean.
  • Eusko Legebiltzarreko, Kongresuko, Senatuko, autonomia-erkidegoetako parlamentuetako edo Europako Parlamentuko kide direnean; edo Konstituzio Auzitegira, Arartekora, Kontuen Auzitegira eta edo antzekoetara bidaltzen dituztenean.
  • Kargu hautetsi, ordaindu eta arduraldi esklusibokoan dihardutenean, udaletan edo toki-entitateetan.
  • Behin-behineko langile izendatzen dituztenean.
  • Legez ezarritako beste edozein kasu.

Erreserbatu egingo da eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua, betiere ez bada izendapen askeko lanpostu bat. Bitarteko funtzionarioaren izendapena amaitu ahal izango da zerbitzu berezien egoerak irauten duen bitartean, horretarako legezko arrazoiak baldin badaude: esaterako, ordezten ari den pertsona lanera itzultzen bada, hutsik zegoen lanpostua betetzen bada edo programa amaitzen bada. Horrelakoetan, zerbitzu berezien egoera eta lanpostu-erreserba amaituko dira, eta lanerako prest egoeran geratuko da dagokion lan-poltsan.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 138. artikuluan arautzen da, eta Funtzio Publikoko sailburuordearen urriaren 17ko 4/2022 Jarraibidean arautzen da (PDF, 54 KB) (gaztelaniaz bertsioa) (leiho berri batean irekitzen da), bitarteko funtzionarioei zerbitzu bereziak aitortzeari buruzkoan.

 138. artikulua.– Zerbitzu bereziak.

1.– Karrerako funtzionarioak zerbitzu berezietan daudela deklaratuko da honako egoera hauetako bat gertatzen bada:

a) Eusko Jaurlaritzako, lurralde historikoetako gobernu-organoetako, Estatuko Gobernuko edo autonomia-erkidegoetako nahiz Ceuta eta Melilla autonomia-hirietako batzar legegileetako gobernu-organoetako edo Europako instituzioetako nahiz nazioarteko antolakundeetako kide izendatzen dituztenean, edo aipatutako administrazio edo erakunde horietako goi-kargudun izendatzen dituztenean.

b) Beren administrazioak baimena ematen dienean sei hilabetetik gorako aldi batean misio bat burutzeko nazioarteko antolakundeetan edo atzerriko gobernu nahiz entitate publikoetan, edo garapen-lankidetzarako programa eta proiektuetan parte hartzen dutenean, baita ekintza humanitarioetan ere, kooperante profesional edo boluntario moduan, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean xedatutakoaren arabera.

c) Administrazio publikoei lotutako edo haien mendeko organismo publikoetako edo entitateetako lanpostuetan edo karguetan jarduteko izendatzen dituztenean, baldin eta, dagokion administrazio publikoak ezarritakoaren arabera, lanpostu edo kargu horiek goi-karguen administrazio-mailaren parekotzat jotzen badira.

d) Konstituzio Auzitegiaren, Herriaren Defendatzailearen, Arartekoaren zerbitzuei, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren organo teknikoei atxikita daudenean, edo haien destinoa Kontu Auzitegian dagoenean, apirilaren 5eko 7/1988 Legearen 93.3 artikuluan jasotakoari jarraituz.

e) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzen dituztenean.

f) Eusko Legebiltzarreko, lurralde historikoetako batzar nagusietako edo autonomia-erkidegoetako batzar legegileetako kide izatera iristen direnean, salbu eta, bateraezintasunean sartu gabe, zerbitzu aktiboan jarraitzea erabakitzen dutenean.

g) Gorte Nagusietako diputatu edo senatari edo Europako Parlamentuko diputatu izatera iristen denean.

h) Ceuta eta Melilla hirietako batzarretan edo tokiko entitateetan edo hautetsi-karguan dihardutenean, ordainsaria jasota eta arduraldi esklusiboan; erantzukizunezko eginkizunak betetzen dituztenean udaletako goi-mailako edo zuzendaritzako organoetan, edo, toki-organoetako kide izanda, erreklamazio ekonomiko-administratiboak aztertzeko eta ebazteko erantzukizunezko eginkizunak dituztenean.

i) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko edo, hala badagokio, autonomia-erkidegoetako justizia-kontseiluetako bokal izendatzen dituztenean.

j) Organo konstituzionaletan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia-erkidegotako estatutu-organoetan parte hartzeko hautatzen edo izendatzen dituztenean, baita antzeko ezaugarriak dituen beste edozein kargutarako hautatzen dituztenean ere, zeinetan hautatzea Eusko Legebiltzarrak, batzar nagusiek, Diputatuen Kongresuak, Senatuak, autonomia-erkidegoetako batzar legegileek edo toki-erakundeetako udalbatzek egin beharko baitute.

k) Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide edo Idazkaritza Nagusiaren titular bihurtzen denean.

l) Konfiantzazkotzat edo aholkularitza politikokotzat berariaz kalifikatutako funtzioak dituzten lanpostuak betetzen dituztela-eta, behin-behineko langile izendatzen dituztenean.

m) Nazioarteko edo nazioz gaindiko antolakundeen zerbitzuko funtzionarioaren izaera hartzen dutenean.

n) Honako hauen aholkulari izendatzen dituztenean: Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioena, beste autonomia-erkidego batzuetako batzar legegileetako taldeena, batzar nagusietako batzarkide-taldeena, Kongresuko edo Senatuko talde parlamentarioena edo Europako Parlamentuko taldeena.

ñ) Kargu politiko baterako izendatzen dituztenean, eta kargu politiko hori bateraezina denean funtzio publikoan jardutearekin.

o) Indar Armatuetan zerbitzuak emateko erreserbista boluntario gisa jarduten hasten direnean.

p) Eusko Legebiltzarraren lege baten bidez zehaztu daitezkeen beste egoera batzuetan.

  

 


IZAPIDETZEA

Zerbitzu bereziak interesdunak eskatuta deklaratuko dira, salbuespena izango dela egoera horretara igarotzea eragiten duen kasua administrazio honetan gertatzen denean, orduan ofizioz deklaratuko baita.

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatuko ditu interesdunak zerbitzu bereziak.

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko.

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Apartatu guztietan egiaztatu behar da zerbitzu berezien egoera eragiten duen izendapena.

Adierazitako betekizunak betetzen diren egiaztatuko du Administrazioak, eta, horretarako, kontsulta egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzarako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari.

Kontsulta hori egiterik ez badago, espedientean aurkeztu beharko dira egiaztagiriak.

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

  1. Betetzen duen lanpostuari edo karguari dagozkion ordainsariak jasoko ditu, eta ez karrerako funtzionario modura betetzen duen lanpostuari dagozkionak, hargatik eragotzi gabe funtzionario modura unean-unean aitortuta dituen hirurtekoak jasotzeko eskubidea.
  2. Egoera horretan ematen den denbora aintzat hartuko da karrera profesionalaren ondorioetarako, hirurtekoak aitortzeko eta barne-sustapenerako, baita aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako araubideko eskubideen ondorioetarako ere. Ondorio horiek ez zaizkie aitortuko Europar Batasuneko instituzioetan edo horien parekoak diren entitateetan eta organismoetan sartuta dauden eta Europako Erkidegoetako Funtzionarioen Estatutuan ezarritako transferentzia-eskubideaz baliatzen diren funtzionarioei.
  3. Erreserbatu egingo da eskaera egin denean betetzen ari den lanpostua. Bitarteko funtzionarioaren izendapena amaitu ahal izango da zerbitzu berezien egoerak irauten duen bitartean, horretarako legezko arrazoiak baldin badaude: esaterako, ordezten ari den pertsona lanera itzultzen bada, hutsik zegoen lanpostua betetzen bada edo programa amaitzen bada. Horrelakoetan, zerbitzu berezien egoera eta lanpostu-erreserba amaituko dira, eta lanerako prest egoeran geratuko da dagokion lan-poltsan.

   

IRAUPENA:

Bitarteko funtzionarioak egoera horretan jarraitu ahal izango du egoera hori eragin zuen zerbitzu-harremanak irauten duen bitartean eta administrazio honetan bitarteko funtzionario izendatuta dagoen bitartean.

Funtzionarioak zerbitzu berezien egoeran jarraituko du, egoera horretara igarotzea eragin zuen baldintza bertan behera gelditzen denetik zerbitzu aktibora itzultzen den arte.

Diputatu edo senatari diren funtzionarioek eta Eusko Legebiltzarreko, lurralde historikoetako batzar nagusietako, beste autonomia-erkidego bateko batzar legegileko edo Europako Parlamentuko kide diren funtzionarioek izaera hori galtzen badute ganbera desegin delako edo agintaldia amaitu delako, zerbitzu berezietan jarraitu ahal izango dute ganbera berria eratu arte.

  

ITZULTZEA:

Bitarteko funtzionarioak, kargua uzteko datatik aurrera, hogeita hamar egun natural izango ditu zerbitzu aktibora itzultzea eskatzeko.

Eskatutako ondorio-eguna baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago egin beharko da eskaera.

Eszedentzia amaitu ondoren, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egin ezin izango da deklaratu bitarteko funtzionarioa norberaren interesagatiko borondatezko eszedentzian dagoenik, eta kargutik kenduko da, izendapenari eta lanpostuari uko egin diolako.   

Uko egite horren ondorioz, 12 hilabeteko zigorra izango du lan-poltsa guztietan, hautaezin egoeran egongo baita aldi horretan.

Lanera itzultzeari buruzko fitxan dago gai honi buruzko informazio gehiago, esteka honetan: Lanera itzultzeko edukiaren fitxa.

LABURPENA

Bitarteko funtzionarioak egoera bakoitzerako ezartzen den epearen barruan eskatu behar du bere administraziora itzultzea. 

Hala egiten ez bada, bitarteko funtzionario izendapenari uko egiten diola ulertuko da, eta bitarteko funtzionario izateari utziko dio. Uko egite horren ondorioz, hautaezin egoeran egongo da, 12 hilabetez, izendapenari dagokion lan-poltsan.

Organo eskudunaren ebazpen bidez erabakiko da lanera itzultzea, eta zehazten den egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak. Ezarritako epean itzultzen ez bada, bitarteko funtzionario izendapenari uko egiten diola ulertuko da, eta bitarteko funtzionario izateari utziko dio. Uko egite horren ondorioz, hautaezin egoeran egongo da, 12 hilabetez, izendapenari dagokion lan-poltsan.

Lanera itzultzeak bateraezintasun-arauak betetzea dakar.

ARAUDIA

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 156. eta 157. artikuluetan arautzen da, harremanaren aldi baterako izaerarekin bateragarria den guztian.

  

156. artikulua. Zerbitzu aktibora itzultzea.

1. Funtzionarioek sorburu-administraziora itzultzea eskatu behar dute administrazio-egoera bakoitzerako ezartzen den epean.
2. Funtzio publikoaren eskumena duen tokian tokiko organoaren ebazpen baten bidez erabakiko da zerbitzu aktibora itzultzea: ebazpen horretan erabakitzen den egunean egin beharko da, eta egun horretatik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak.
3. Ebazpenean ezarritako epean lanpostuaz jabetu ezik, arrazoizko kausarik ez badago behintzat, norberaren interesagatiko borondatezko eszedentziaren deklarazioa egingo da. Egoera horretan iraun beharko dute gutxienez bi urte jarraian, zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko ezarritako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
4. Zerbitzu aktibora itzultzeko baldintza izango da administrazio publikoetako langileei aplikatzeko bateraezintasun-araubidea betetzea.

  

 

157. artikulua. Zerbitzu aktibora itzultzea lanpostu-erreserba dakarren egoera batetik. 

1. Funtzionarioak lanpostu-erreserba dakarren egoera batetik zerbitzu aktibora itzultzeko, egoera bakoitzerako ezarritako epeari jarraituko zaio, eta zerbitzura itzultze hori eraginkorra izango da dagokion ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera; ebazpena jakinarazi eta, gehienez ere, hiru eguneko epean itzuli beharko dira zerbitzu aktibora.


IZAPIDETZEA

Eskatutako ondorio-data baino gutxienez 10 egun baliodun lehenago eskatu beharko du interesdunak zerbitzu aktibora itzultzea. 

Administrazioak 3 hilabete ditu eskaera hori ebazteko. 

Interesdunak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko du eskaera, egoitza elektronikoan argitaratutako prozedurari jarraikiz.  

 

IZAPIDETZE ELEKTRONIKORAKO SARBIDEA:

Prozedurari buruzko informazio orokorra: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1253501

Esteka honen bidez bete daiteke eskaera-inprimakia: Eskaera-inprimaki elektronikoa

Oharra: Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat eduki beharko da.

 

DOKUMENTAZIOA:

Administrazio-egoera honetatik datozen funtzionarioek beren izendapenaren, kontratuaren edo karguaren kargu-uztearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute:

  • Zerbitzu bereziak

  

ORGANO ARDURADUNA:

Enplegu Publikoko zuzendaria da administrazio-egoeraren aldaketak aitortzeko organo eskuduna.


ONDORIOAK

  • Erreserbatutako lanpostura itzuliko da, salbu eta, administrazio-egoeran egon bitartean, legezko arrazoiengatik amaitu bada bitarteko funtzionarioaren izendapena.
  • Ebazpen bidez erabakiko da lanera itzultzea; ebazpen horretan adieraziko da noiz itzuliko den erreserbatutako lanpostura, eta data horretatik aurrera sortuko dira ondorio ekonomiko eta administratiboak.

   

Azken aldaketako data: