Eusko Jaurlaritza

Nire Karpeta erabiltzeko gidaliburua

Xehetasunak

Herritarren karpeta, “Nire karpeta”, herritarrentzako eremu pertsonalizatua da, Eusko Jaurlaritzarekin dituzten harremanetarako diseinatua.

“Nire Karpetak”, honako funtzionalitate hauek ditu:

  • Uneko espedienteak edo amaitutakoak kontsultatzea.
  • Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzea. Irakurtzeko zain dauden jakinarazpenetara joan zaitezke, baita jadanik jasotakoetara edo uko egindakoetara ere.
  • Egindako eta egin gabeko ordainketak kontsultatzea. Egin gabeko ordainketen kasuan, ordainketa-pasabidera joateko aukera dago, ordainketa online egiteko.
  • Ziurtagiriak kontsultatzea.

Funcionalidades de Mi carpeta

“Nire karpeta”-n Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikotik sar daiteke, www.euskadi.eus/nirekarpeta

Acceso a la carpeta ciudadana "Mi carpeta" desde la sede electrónica del Gobierno Vasco

Acceso a Mi carpeta

OHARRA: “Nire karpeta”-n sartzeko, modu seguruan identifikatu behar duzu zure burua. Horretarako identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu. Mesedez, kontsulta itzazu onartutako bitarteko elektronikoak (abre en nueva ventana)

GARRANTZITSUA: Si tiene problemas al acceder, puede contactar a través del 012 telefonoaren bitartez (Esteka hau leiho berri batean irekiko da) (Zuzenean - Herritarrentzako harreta zerbitzua)

Daukagun identifikazio elektronikorako bitartekoa aukeratu behar dugu:

  • Erabiltzailea, pasahitza eta itsasontzi-jokoa (koordenatuak) (1)
  • Ziurtagiri digitalak (2)

GARRANTZITSUA: Mesedez, kontsulta ezazu Identifikazio elektronikorako gida

Identifikazio elektronikoaren pantaila

Nire karpetak herritar gisa sartu den pertsonaren erabiltzaile-profilari dagozkion espedienteen zerrenda erakutsiko du. (Adibide honetan herritarraren ziurtagiri bitartez sartu gara)

Erabiltzaile-profilaren aukera zabaldu behar dugu, identifikatu den pertsonak dituen profilak ikusteko.

Perfil del empleado conectado

Bada sistemak konektaruki pertsona (1) nor den identifikatzen du eta, gainera, pertsona horrek Administrazio honetan eskatzaile-profil (2) bat baino gehigo duela adierazten du (eskatzaile-profilei buruzko informazioa Ordezkarien Erregistrotik eskuratzen da).  

Adibidean ikusten da “IRATXE MORENO RODRIGUEZ” pertsonak, herritar gisa duen bere profilaz gain, beste bi profil berri, erakunde ordezkariarenak, ere badituela:

  • “ARABAKO FORU ALDUNDIA” entitatearen ordezkariaren profila
  • “ERAIKIN ERAIKUNTZAK” entitatearen ordezkariaren profila

Relación de perfiles de usuario

“ERAIKIN ERAIKUNTZAK” entitatearen ordezkariaren profila aukeratzen badugu,

Espediente hauek ikus ditzakegu:

  • Entitate horren beraren espedienteak (1).
  • Ordezkari gisa ari den entitatearen espedienteak (2).

Perfil de usuario empleado o miembro de entidad

Administrazioak interesdun bati jakinarazpen bat egiten dionean, mezu elektroniko bat (ikus irudia) edo sms bat bidaltzen dio, jakinarazpen berri bat duela esateko.

Correo electrónico de la notificación

Jakinarazpenak ikusteko, ezkerreko menuan “Jakinarazpenak” aukera sakatu behar dugu. Han agertzen den zenbakiak zenbat jakinarazpen dagoen jaso gabe adierazten du.

Bandeja de notificaciones

OHARRA: 10 egun naturaleko epean EZ bazara sartzen jakinarazpen elektroniko bat ikustera, ulertuko da uko egin diozula: izapidea egintzat emango da eta Administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.

 

Jaso nahi dugun jakinarazpena aukeratuko dugu.

Selección de la notificación a recoger

 

Espedientearen laburpen bat agertzen da:

  • Jakinarazpenaren identifikazioa
  • Jakinarazpenaren datuak

Jakinarazpena ikusteko, “Ikusi jakinarazpena” botoia sakatu behar dugu.

Ver la notificación

Jakinarazpena ikustera sartu ondoren, jakinarazpenak erantsita dituen dokumentuak ikusten dira:

  • Jakinarazpenaren dokumentua
  • Jakinarazpena argitaratzearen egiaztagiria
  • Zuzentze-eskaera (hala badagokio)


Dokumentu horiek ikusteko, ikono hau sakatu behar dugu "hiru puntu bertikal"

OHARRA: Jakinarazpena ikustera sartu ondoren, jaso gabeko espedienteen kopurua jaitsi egiten da.

Documentos de la notificación

Sistemak ekintza hauek egiteko aukera ematen digu:

  • Deskargatu
  • Sinadura egiaztatu

Descargar documento / Verificar firma documento

Imajinatu dezagun jaso dugun jakinarazpenari dokumentu batzuk erantsi behar zaizkiola.

Izapidetzen ari den espediente bati dokumentuak eransteko, dokumentu horretara joan eta “Dokumentuak erantsi” botoia sakatu behar dugu.

Adjuntar documentos

Sistemak “Dokumentuak aurkeztea” formularioa erakusten du.

1. urratsak espedienteari buruzko informazioaren laburpena ematen du. Dokumentuak eransteko (2. urratsa), “Hurrengoa” botoia sakatuko dugu. 

Aportación de documentos: rellenar los datos 

2. urratsean, “Dokumentuak erantsi”, erantsi beharreko dokumentu moten zerrenda dator (Adibidean: Gidabaimena, Proformako faktura, familia-liburua):

Dagokion dokumentua eransteko, “Erantsi” ikonoa sakatu behar da.

OHARRA: Espedienteari beste edozein dokumentu erantsi nahi izanez gero, “DOKUMENTUA GEHITU” botoia sakatu behar da.

Aportación de documentos: adjuntar los documentos

Eskatutako dokumentuak erantsi ondoren, “HURRENGOA” botoia sakatuko dugu.

Aportación de documentos: adjuntar los documentos

Dokumentuak aurkezteko formularioak aurkeztutako informazioaren laburpena erakusten du.

Aportación de documentos: enviar la solicitud

“BIDALI” botoia aukeratu behar dugu.

Aportación de documentos: enviar la solicitud

Dokumentuak aurkezteko formularioak Sarrera-erregistro elektronikoaren (1) datuak erakusten ditu.

“Dokumentuak aurkeztea” (2) leihoa itxi egingo dugu.

Justificante del registro electrónico

 Orain, dagokion espedienteak aurkeztutako azken dokumentuak erakusten ditu.

Mi carpeta: Documentos aportados

“Dokumentuak” ataletik, espedientearen dokumentu guztietara joan daiteke; dokumentu mota hauek agertzen dira:

  • Aurkeztu dituzun dokumentuak
  • Administrazioak emandakoak
  • Administrazioak lortutakoak

Mi carpeta: documentos del expediente

Espediente baten izapidetze-segida bistaratzeko, dagokion espedientera joan eta “Tramitazioaren zehaztasunak” aukera zabaldu behar dugu.

Detalles de la tramitación del expediente en Mi carpeta

Sistemak espedientearen izapidetze-segida erakusten du. 

Secuencia de trámites del expediente en Mi carpeta

Abisuak eta jakinarazpenak jasotzeko datuak aldatzeko, dagokion botoia aukeratu behar dugu: 

  • Jakinarazpenak jasotzeko datuak
  • Abisuak jasotzeko datuak

Modificar datos para recibir avisos y notificaciones

OHARRA: Aldaketa hauek espediente zehatz honi soilik eragiten diote.

Nahi izanez gero, Nire profila aukeraren bidez Eusko Jaurlaritzarekin tramitaturiko prozedura administratiboetan erabiltzeko lehenetsiriko komunikaziorako eta abisurako datuak ezar ditzakezu.

  • "Nire profila" (1) aukera klikatu.
  • "GEHITU HARREMANETARAKO DATUAK" (2) botoia aukeratu.

Cómo añadir datos de contacto a Mi perfil

Eremu hauek bete itzazu:

  • Harremanetarako hizkuntza
  • Sexua
  • Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala

Abisuak jasotzeko datuak adierazi (sistemak abisua bidaliko dizu posta elektronikora eta telefono mugikorrera egoitza elektronikoan jakinarazpen, komunikazio edo ziurtagariren bat duzunean):

  • Posta elektronikoa
  • Telefono mugikorra

Baimena eman zure profilean emandako datu horiek modu lehenetsian erabil daitezen Eusko Jaurlaritzaren atal eta organoekin dituzun harremanetan erabiltzeko.

"Gorde" botoia aukeratu.

 

Ortorgar consentimiento para la reutilización de datos de contacto en Mi perfil

 

Nire profileko datuak eguneratu dira dagoeneko.

Mi perfil con consentimiento